Baimena: inauterietan ferialekua erabiltzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Iñauterietan parte hartu nahi duten konpartsei plataformak egiteko San Esteban auzoko Ferialekua erabiltzeko eskaera.

NORK ESKA DEZAKE?

Konpartsetako ordezkariek, beti ere kontuan izanik plataformak gehienez ondorengo neurriak izen ditzakeela: 2,5 m zabal eta 3 m luze

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Konpartsako kideek adin nagusikoak izan beharko dute. Adin txikikoak izanez gero, gurasoak edo tutore legalak izango dira ordezkari udal honetan.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Udate Zerbitzuan (komeni da hitzordua eskatzea: telefonoz edo wubgunearen bidez)
    Plaza Zaharra 6A 20400 TOLOSA
    astelehenetik asteazkenera / de lunes a miércoles: 07:15 - 14:15 | osteguna / jueves: 07:15-19:00 | ostirala / viernes: 08:15-14:15
    Tolosatik / Desde Tolosa: 010 - Tel.: 943 654 466

        Erregistro elektronikoa (nahitaezkoa pertsona juridikoentzat, enpresentzat, elkargokide diren profesionalentzat, nortasun juridikorik gabeko elkarte eta kolektiboentzat):
      • Erregistro Elektronikoa

        Posta ziurtatua:
      • Gutun-azal irekia posta-bulegoetan

              SIR bidez:
            • Edozein administrazio publikotako edozein erregistro-bulegoren bidez (SIR kodea: L01200718)

            Eskaerak aurkezteko epea: abenduaren 18tik 29ra.

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartuko du bere gain kudeaketaren kostua

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            Feriala erabiltzeko baimena irakurri, konpartsako ordezkari batek sinatuta eskaera orriarekin batera aurkeztu behako da.

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            Izen emate eskaera aurkeztu beharko da, eta ferialekuaren erabilera baldintzak onartu. Behar diren datuak: eskatzailearen datu pertsonalak eta harremanetan jartzeko datuak, etab. Abenduaren 29a baino lehen aurkeztu beharko da, bide hauetakoren batetik:

            • Aurrez aurre, UDATE zerbitzuan (Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA – 07:15 – 14:15, egunero, eta ostegunetan 19: 00ak arte)
            • Erregistro elektronikoan.

            Dauden plazak baino eskaera gehiago jasotzen badira, zozketa egingo da eta zerrenda bat osatuko da. Partzelak zozketaren ordenaren arabera esleituko dira, partzelatutako plaza guztiak bete arte. Zozketa urtarrilaren 19an egingo da.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Ez du organo ebazlerik behar

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL-SAILA

              KULTURA, FESTAK ETA GAZTERIA - Kultura eta Festak

              OHARRAK

              Baimendutako pertsonek eta konpartsek lagapenerako soilik erabili ahal izango dute lagatako espazioa; hau da, konpartsen plataformak eta elementuak egiteko, eta debekatuta egongo da espazioa beste edozein jardueratarako erabiltzea.

              Jarduera amaitutakoan, baimenaren titularrek elementu guztiak kendu eta Ferialekua baldintza egokietan utzi beharko dute, jaso zuten bezala. Hori horrela, Udalak dagokion exekuzio-agindua eman ahal izango du, baita modu subsidiarioan agindutako zereginak ere, baimenaren titularraren kontura. Baimena otsailaren 18ra arte egongo da indarrean, eta ordutegia 08:00etatik 23:00etara izango da. Erabiltzaileek otsailaren 18ako hustu eta garbitu beharko dute espazioa, eta azken egun horretarako konpartsa guztiek ferialekutik alde egin beharko dute

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Tratamenduaren arduraduna: Tolosako Udala - Plaza Zaharra 6, 20400, Tolosa (Gipuzkoa). Datuak babesteko ordezkaria: dbdelegatua@tolosa.eus

              Helburua: Kudeatzea eta kontrolatzea Udalak bere eskumenen esparruan emandako lizentziak, baimenak, erantzukizunpeko adierazpenak, barne hartuta hirigintzakoak eta bide publikoa okupatzekoak.

              Legitimazioa: Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 8.1 eta 2. artikuluak: Datuen tratamendua, legezko betebeharra, interes publikoa edo boterepublikoen egikaritzea direla-eta.

              Komunikazio-hartzaileak: Tolosako Udalak zure datuak jakinarazi ahal izango dizkie Eusko Jaurlaritzari, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta gaian eskumena duten beste administrazio publiko batzuei.

              Eskubideak: Eskubidea duzu datuetara sarbidea izateko, datuak zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko, baita Datuak Babesteko Euskal Bulegoan erreklamazio bat aurkezteko ere. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo informazio gehigarriaren atalera.

              Informazio gehigarria: Datuak babesteari buruzko informazio gehigarria eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko datuak babesteari buruzko atalean: Tratamendu Jardueren Erregistroa