Tolosako herriko festetan salmenta postuak jartzea eskatzeko prozedura
Eskaerak aurkezteko epeak:
Deialdi iraunkorraren oinarriak
Kale-salmenta egiteko interesa duten pertsona fisiko edo juridikoek. Jaien ekitaldi bakoitzean zehaztuko da zein motatako salmenta baimenduko den eta zein egunetan.
Parte hartu nahi duen orok eskaera aukeztu beharko du horretarako zehaztutako bidea bat erabilita; pertsona juridikoek derrigorrez aurkeztu beharko dute eskaera telematikoki.
Dokumentazio orokorra:
Elikagaiak saltzen dituen eskatzaileak
Artisautza-postuak
Indarrean dauden ordenantza fiskalak.
AUKERATZEKO IRIZPIDEAK
A.- Eguneko salmenta orokorrean onartutako produktuak:
Talde honetako kategoriak unean uneko deialdian zehaztuko dira (II ERANSKINA)
Ez balego produktu-mota bakoitzeko ezarritako gehieneko postu-kopurua betetzeko behar adinako eskaerarik, antolakuntzak beste produktu-mota bati adjudika liezazkioke postu horiek.
Eskatzaile bakoitza bakarrik salmenta kategoria batera aurkeztu daiteke.
B - Eskaera kopurua eskainitako postuak baino handiagoa bada
Parte-hartzaileek oinarri hauetan zehaztutako ezaugarriak bete beharko dituzte eta eskatutako dokumentazioa epearen barruan aurkeztu. Baldin eta behar bezala betetako eskaera kopurua eskainitako postuak baino handiagoa bada, zozketa egingo da. Zozketa bat egingo da salmenta-mota eta/edo produktu-mota bakoitzeko.
C - Eskaera-kopurua eskainitako postuak baino txikiagoa bada
Postu guztiak betetzeko adinako eskaria ez badago, epez kanpo egindako eskaerak onartuko dira, beti ere eskaerak behar bezala beteta eta dokumentazio guztia dutela badaude. Kasu honetan, eskaeren erregistro-ordenari jarraituko zaio postuak betetzeko garaian.
Antolatzaileek aldez aurretik jakinaraziko die aukeratuei beren parte-hartzea eta emandako lekua (exijitutako baldintzak betetzen dituztela egiaztatutakoan, jakina).
Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)
KULTURA, FESTAK ETA GAZTERIA - Kultura eta Festak
Tratamenduaren arduraduna: Tolosako Udala - Plaza Zaharra 6, 20400, Tolosa (Gipuzkoa). Datuak babesteko ordezkaria: dbdelegatua@tolosa.eus
Helburua: Udalak bere eskumenen esparruan emandako lizentziak, baimenak, erantzukizunpeko adierazpenak kudeatzea eta kontrolatzea, hirigintzakoak eta bide publikoa okupatzekoak barne.
Zilegitasuna: Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 8.1 eta 2. artikuluak: legezko betebeharragatik, interes publikoagatik edo botere publikoak baliatzeagatik eginiko datuen tratamendua.
Komunikazioen hartzaileak: Tolosako Udalak zure datuak Eusko Jaurlaritzari, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta gaian eskumena duten beste administrazio publiko batzuei jakinarazi ahal izango dizkie.
Eskubideak: Datuetara sarbidea izateko, datuak zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko eskubidea duzu, baita Datuak Babesteko Euskal Bulegoan erreklamazio bat aurkezteko ere. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo informazio gehigarriaren atalera.
Informazio gehigarria: Datuak babesteari buruzko informazio gehigarria eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko datuak babesteari buruzko atalean: Tratamendu Jardueren Erregistroa