Gabonetako azoka berezian parte hartzeko eskaera

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Data: 2024ko abenduaren 21a.

Lekua: Trianguloa Plaza, San Frantzisko Ibilbidea, Plaza Zaharra eta Alondegia Plaza.

Ordutegia eta muntaketa lanak: Azoka 09:00ak eta 14:00ak bitartean izango da. Postuek eta saltzeko produktuak 09:00etarako jarrita egon beharko dute, eta 16:00etarako jaso beharko dira.

Ezin izango da 07:30ak baino lehen muntaketa lanekin hasi.


Postuak muntatzeko behar diren mahaiak eta elementuak Udalak jarriko ditu; norberak ezingo du bere mahairik edo antzekorik ekarri.

Norbaitek eskaera edo behar bereziren bat badu, eskaera orrian azaldu beharko du. Tolosako Udaleko Turismoa, Merkataritza eta Azokak Azpisailak aztertuko du eskaera hori, eta eskatzaileari emango dio erabakitakoaren berri.

Eskaerak aurkezteko epea: Azaroaren 4tik azaroaren 30era (biak barne).

IKUSI OINARRIAK

NORK ESKA DEZAKE?

Pertsona fisikoek eta artisauek, eta Pertsona juridikoek eta nortasunjuridikorik gabeko entitateek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

- Pertsona fisikoen kasuan:

1. Eskabide-orria.

2. Ordezkaritza-agiria (hala badagokio).

3. Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan egunean dagoela egiaztatzen duen ziurtagiri, eskatzaileak uko egin dionean Udalak Ofizioz kontsultatzeari.

4.Tolosako udal-tasak eta -eskubideak egunean dituela egiaztatzen duen agiria. Ofizioz kontsultatuko da.

5. Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren (JEZ) agiria.

6. Elikagaien salmentarako:

6.1. Osasun erregistroko agiria.

6.2. Elikagaien manipulazio txartela edo baliokidea (ontziratu gabeko produktuen salmenta egiten denean).

Jarduera Osasun-erregistro agiria (REGSEAA, REACAV edo dagokiona).

7. Erantzukizun Zibileko Asegurua (gutxienez 150.000,00 €koa).

8. Europar Batasunetik kanpoko nazionalitatea izanez gero: bizileku- eta lan-baimena.

- Pertsona juridikoen kasuan, gainera:

1. Enpresaren ordezkaritza agiria (eraketa eskriturak, karguen izendapenak, botereak...). Ondasun erkidegoen kasuan, erkidegoaren eraketa agiria.

Postua lanean ariko den pertsonari dagokionez:

1. Elikagaiak manipulatzeko txartela, edo halakorik ezean, baliokidea den ikastaroaren ziurtagiria, ontziratu gabeko produktuen salmentaren kasuan.

Artisauen kasuan (honako produktuean salmenta:bitxiak, marrokineria, jostailuak eta antzeko produktuak):

1. Dagokion herrialdean artisauen erregistroan alta emanda egotearen agiria.

- Elkarte eta ikastetxeen kasuan:

1. Eskabide-orria.

2. Ordezkaritza-agiria (hala badagokio).

3. Elikagaien salmentarako: elikagaien manipulaziorako txartela edo baliokidea (ontziratu gabeko produktuen salmentaren kasuan).

4. Erantzukizun Zibileko Asegurua (gutxienez 150.000,00 €koa).

Kontuan izan: Interesdunak eskubidea du Administrazio jardulearen esku dauden dokumentuak ez aurkezteko (39/2015 Legea, 28. art.).

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Udate Zerbitzua (telefonoz hitzordua eskatzea gomendatzen da)
    Plaza Zaharra 6A 20400 TOLOSA
    astelehenetik asteazkenera / de lunes a miércoles: 07:15 - 14:15 | osteguna / jueves: 07:15-19:00 | ostirala / viernes: 08:15-14:15
    Tolosatik / Desde Tolosa: 010 - Tel.: 943 654 466

        Erregistro elektronikoa (nahitaezkoa pertsona juridikoentzat, enpresentzat, elkargokide diren profesionalentzat, nortasun juridikorik gabeko elkarte eta kolektiboentzat):
      • Erregistro Elektronikoa

        Posta ziurtatua:
      • Gutun-azal irekia posta-bulegoetan

            SIR bidez:
          • Edozein administrazio publikotako edozein erregistro-bulegoren bidez (SIR kodea: LO1200718)

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Doan da.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 15 egun
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          HAUTAKETA IRIZPIDEAK:

          Eskaera kopurua eskainitako postuak baino gehiago direnean, aurkeztutako eskaera guztien artean postuak zozketa bidez esleituko dira.

          Postu guztiak betetzeko nahikoa eskari ez badago, epez kanpo aurkeztutako eskaerak onartuko dira, eskaerak zuzen eta beharreko agiri guztiekin egiten badira. Kasu honetan, aurkeztutako hurrenkera hartuko da aintzakotzat.

          ESKAERAK BALORATZEKO ETA EBAZTEKO ESKUMENA DUTEN ORGANOAK:

          Azoketako arloak eskabideak baloratuko ditu, dagokion txosten teknikoaren bitartez. Ondoren proposamena zinegotzi delegatuari

          POSTUEN KOKAPENA:

          Udalak erabakiko du postuaren kokapena eta esleipenarekin batera jakinaraziko da.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Alkatetza/Zinegotzi Delegatua

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            GARAPEN EKONOMIKOA, ENPLEGUA, TURISMOA, MERKATARITZA ETA AZOKAK - Turismoa, Merkataritza eta Azokak

            OHARRAK

            Elikagaiak, edariak edo/eta artisau produktuak (bitxiak, marrokineria, jostailuak eta antzeko produktuak).

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Tratamenduaren arduraduna: Tolosako Udala - Plaza Zaharra 6, 20400, Tolosa (Gipuzkoa). Datuak babesteko ordezkaria: dbdelegatua@tolosa.eus

            Helburua: Udalerriko ekonomia eta enplegua sustatzea.

            Zilegitasuna: Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 8.1 eta 2. artikuluak: legezko betebeharragatik, interes publikoagatik edo botere publikoak baliatzeagatik eginiko datuen tratamendua.

            Komunikazioen hartzaileak: Ez da datu komunikaziorik aurreikusten.

            Eskubideak: Datuetara sarbidea izateko, datuak zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko eskubidea duzu, baita Datuak Babesteko Euskal Bulegoan erreklamazio bat aurkezteko ere. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo informazio gehigarriaren atalera.

            Informazio gehigarria: Datuak babesteari buruzko informazio gehigarria eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko datuak babesteari buruzko atalean: Tratamendu Jardueren Erregistroa