Etxebizitza tasatua erosteko baldintzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udal etxebizitza tasatuen onuradun izan nahi duten guztiek –elkarbizitza unitateko kide guztiak sartzen dira onuradunen multzoan- zenbait baldintza bete behar dituzte. Baldintza hauek Tolosako Udal Etxebizitza Tasatuen Udal Ordenantza Erregulatzailean jasota daude orokorrean.

Laburbilduz, ondorengo hauek izango dira:

DIRU SARRERAK: bizikide­tza unitateak sustapen bakoitzaren oinarrietan eskatzen diren gutxienekoaren eta gehiengoaren arteko diru-sarrera haztatuak egiaztatu beharko dituzten eta hauek iraungitakoa azken ekitaldi fiskalari dagozkionak izan beharko dute.

ETXEBIZITZA PREMIARI dagokionean, bizikidetza unitateko kideek bete behar duten baldintza da beste etxebizitzarik ez edukitzea eskaera egiteko momentuan eta bi urte atzera jota, bai jabetzan, erabatekoan edo azalera-eskubidedun gisa, edo biziarteko gozamenerako eskubide erreal bezala, etxe premia definitzen duen arautegi autonomikoaren terminoetan eta salbuespenekin, edo, etxebizitza edukita ere, honek ez betetzea indarrean dauden arauek xedatutako bizigarritasun baldintza minimoak.

BIZITOKIAREN BETEBEHARRARI dagokionean, Tolosako Udaleko Etxebizitza Tasatuen Ordenantzak arautzen duenaren arabera, etxebizitza tasatua eskatu ahal izango dute Euskal Herriko zazpi herrialdeetako edozein herritan, urtebetetik gorako epean, ohiko bizilekua izan eta bertan erroldatuta daudela ziurtatzen duten eskatzeileek.

NORK ESKA DEZAKE?

Udal Etxebizitza Tasatuen onuradun izan nahi duten guztiek, batez ere, bigarren eta ondorengo transmisioetan etxebizitza tasatuen erosle izan nahi duten bizikidetza unitateek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera orria
  2. Ordezkaritza agriria, hala badagokio.
  3. Diru-sarrerak egiaztatzeko agiriak
  4. Foru Ogasunak ematen duen ondasunen agiria
  5. Tolosatik kanpo bizi diren eskatzaileek, beraien errolda agiriak.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Udate zerbitzuan (komeni da hitzordua eskatzea: telefonoz edo webgunearen bidez)
    Plaza Zaharra 6A 20400 TOLOSA
    astelehenetik asteazkenera / de lunes a miércoles: 07:15 - 14:15 | osteguna / jueves: 07:15-19:00 | ostirala / viernes: 08:15-14:15
    Tolosatik / Desde Tolosa: 010 - Tel.: 943 654 466

        Erregistro elektronikoa (nahitaezkoa pertsona juridikoentzat, enpresentzat, elkargokide diren profesionalentzat, nortasun juridikorik gabeko elkarte eta kolektiboentzat):
      • Erregistro Elektronikoa

        Posta ziurtatua:
      • Gutun-azal irekia posta-bulegoetan

            SIR bidez:
          • Edozein administrazio publikotako edozein erregistro-bulegoren bidez (SIR kodea: L01200718)

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Doan. Udalak hartuko du bere gain kudeaketaren kostua.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 15 egun
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: Hilabete 1
          • Isiltasun administratiboaren izaera: ezestekoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          • Udal Etxebizitza Tasatuen promozio bakoitza arautzen duten oinarriak

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          Teknikariaren txostenaren baitan aldeko edo kontrako erabakia proposatuko da eta alkatearen dekretu bidez erabakiko da.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Alkatetzak (edo hark eskuordetutako pertsonak)

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL-SAILA

            ETXEBIZITZA - Etxebizitza

            OHARRAK

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Tratamenduaren arduraduna: Tolosako Udala - Plaza Zaharra 6, 20400, Tolosa (Gipuzkoa). Datuak babesteko ordezkaria: dbdelegatua@tolosa.eus

            Helburua: Babes ofizialeko etxebizitzen alokairuarekin eta salerosketarekin lotutako eskabideak eta esleipenak kudeatzea eta izapidetzea, bai eta dagozkion argitalpenak egitea ere.

            Legitimazioa: Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 8.1 eta 2. artikuluak: Datuen tratamendua, legezko betebeharra, interes publikoa edo botere publikoen egikaritzea direla-eta.

            Komunikazio-hartzaileak: Tolosako Udalak zure datuak jakinarazi ahal izango dizkio Eusko Jaurlaritzari.

            Eskubideak: Eskubidea duzu datuetara sarbidea izateko, datuak zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko, baita Datuak Babesteko Euskal Bulegoan erreklamazio bat aurkezteko ere. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo informazio gehigarriaren atalera.

            Informazio gehigarria: Datuak babesteari buruzko informazio gehigarria eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko datuak babesteari buruzko atalean: Tratamendu Jardueren Erregistroa