Eskaera: B@kQ ziurtagiri elektronikoa eskuratzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Identifikazio elektronikoko bitarteko bat da. Oso erabilerraza da eta aukera ematen du administrazioekin telematikoki harremanetan jartzeko.

B@kQ-rekin euskal administrazioetako hainbat zerbitzutan online kontsultak eta izapideak egin ahal izango dira.

Ziurtagiri kualifikatua denez, IDENTIFIKAZIO PRESENTZIALA behar du, edota identifikazio elektronikoko baliozko beste bitarteko bat.

B@kQ eskatu ahal izateko, nahitaezkoa da eskatzaileak telefono mugikorra eta e-mail kontu bat izatea. Bi datu hauetakoren bat erabili dezakete eskatzailek batek baino gehiagok. INOIZ ezingo dira bi datuak konpartitu.

NORK ESKA DEZAKE?

16 urtetik gorako pertsona fisikoek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Nortasun Agiria, Pasaportea, edo AIZ

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Udate zerbitzuan (komeni da hitzordua eskatzea: telefonoz edo webgunearen bidez)
    Plaza Zaharra 6A 20400 TOLOSA
    astelehenetik asteazkenera / de lunes a miércoles: 07:15 - 14:15 | osteguna / jueves: 07:15-19:00 | ostirala / viernes: 08:15-14:15
    Tolosatik / Desde Tolosa: 010 - Tel.: 943 654 466

                  ZENBAT KOSTATZEN DA?

                  Doan. Udalak hartuko du bere gain kudeaketaren kostua.

                  PROZEDURAREN EPEA

                  • Aurreikusitako epea: Eskatzeko unean bertan
                  • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: Zehaztu gabe

                  ARAUDI APLIKAGARRIA

                  ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                  • Datuak IZENPEren aplikazioan sartuko dituzte Udaten.
                  • Aplikazioak emandako eskaera orria sinatu behar du eskatzaileak.
                  • IZENPEk e-mailez bidaliko dio barku-jokoa eta aktibatze-mezua, eskatzaileak onar dezan.
                  • IZENPEk pasahitza bidaliko dio eskatzaileari SMS bidez, prozesua amaitzeko.

                    NORK ONARTU BEHAR DU?

                    Ez du organo ebazlerik behar

                    IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL-SAILA

                    IDAZKARITZA - Idazkaritza

                    OHARRAK

                    DATU PERTSONALEN BABESA

                    Tratamenduaren arduraduna: Tolosako Udala - Plaza Zaharra 6, 20400, Tolosa (Gipuzkoa). Datuak babesteko ordezkaria: dbdelegatua@tolosa.eus

                    Helburua: Informazio publikoa eskuratzeko eskaerak, kexak, iradokizunak eta erreklamazioak, zerbitzu eta instalazioetako salaketak eta gorabeherak, erregistroen arloko arreta, aurretiazko hitzorduaren eskaerak eta herritarrei arreta emateko gainerako udal-zerbitzuak kudeatzea eta izapidetzea.

                    Legitimazioa: Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 8.1 eta 2. artikuluak: Datuen tratamendua, legezko betebeharra, interes publikoa edo botere publikoen egikaritzea direla-eta.

                    Komunikazio-hartzaileak: Tolosako Udalak zure datuak jakinarazi ahal izango dizkie Gipuzkoako Foru Aldundiari eta kasuan kasuko administrazio publiko eskudunei, baldin eta legez hala ezartzen bada, tratamendu honen esparruan aplikagarria izateagatik.

                    Eskubideak: Eskubidea duzu datuetara sarbidea izateko, datuak zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko, baita Datuak Babesteko Euskal Bulegoan erreklamazio bat aurkezteko ere. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo informazio gehigarriaren atalera.

                    Informazio gehigarria: Datuak babesteari buruzko informazio gehigarria eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko datuak babesteari buruzko atalean: Tratamendu Jardueren Erregistroa