Musika Eskolako matrikulazioa egitea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Eduardo Mocoroa Udal Musika Eskolan eskaintzen diren ikastaroetan izena emateko da.

Ikasten jarraitu behar duten aurreko ikasturteko ikasleek ez dute berriro matrikula egin behar, Inika plataforma digitalaren bidez jasoko dute galdetegi bat matrikula berresteko.

Matrikula berresteko epea:

- Maiatzaren 26tik ekainaren 10era ikasle guztiak.

Musika eskolan lehenengoz matrikulatu nahi duten ikasle berriek Musika Eskolako Idazkaritzan edo erregistro elektronikoan aurkeztu beharko dute matrikula orria.

Matrikula berriak egiteko epea:

- Ekainaren 16tik 20ra.

- Irailaren 1etik 12ra, kasu bereziak (4. zikloa) eta bakanteak betetzeko matrikulak, etorri ahala.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duen edozein pertsona fisikok edo legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1. Eskaera-orria.
2. Ordezkaritza-agiria, hala badagokio.

Agiriak kontsultatzearen aurka egin bada:

1. Kontu korrontearen titulartasunaren egiaztagiria.
2. Familia ugariaren titulua.

Kontu korrontearen titularra eta ordezkaria ez badira pertsona bera:

  • Kontuaren titulartasuna frogatzen duen ziurtagiria.

Prezio murrizketa eskatu bada guraso bakarreko familia izateagatik edo egoera ekonomiko zaurgarriagatik:

  • EPPM eskaera-orria.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • "Eduardo Mokoroa" Musika Eskola
    Rondilla kalea 34-B 20400 TOLOSA
    Astelehenetik ostiralera, 09:30-13:30. Astelehen eta astearte arratsaldetan, 17:30-19:30 (matrikula-garaian). - De lunes a viernes de 09:30 a 13:30 horas. Lunes y martes por la tarde de 17:30 a 19:30 (en el plazo de matrícula).
    943 654 466 + luzapena / extensión: 710/ 711/ 712

        Erregistro elektronikoa (nahitaezkoa pertsona juridikoentzat, enpresentzat, elkargokide diren profesionalentzat, nortasun juridikorik gabeko elkarte eta kolektiboentzat):
      • Erregistro Elektronikoa

              SIR bidez:
            • Edozein administrazio publikotako edozein erregistro-bulegoren bidez (SIR kodea: L01200718)

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            MUSIKA ESKOLA ZERBITZUA (TARIFA 2025)
            A) Musika eskola
            1. Zikloa (harrera)214,82 €
            2. Zikloa (hasiera)637,34 €
            2. Ziklioa (ikasketak gaindituta dituztenentzat)425,10 €
            3. zikloa (gotortzea)770,20 €
            3. Zikloa (ikasketak gaindituta dituztenentzat)533, 65 €
            4. Zikloa (lehentasunezkoa jarduera)
            a) Musika taldea107,41 €
            b) Instrumentua + musika taldea425,10 €
            Ikasle errefortzatuak983,89 €
            Ikasgai teorikoak214,82 €
            Bigarren instrumentua214,82 €

            Abisua: 2025. urteko tarifen behin betiko onespenaren zain.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: Eskatzeko unean bertan (Telematikoak izan ezik)

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            Ordutegia irakasleekin adostuko da.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Alkatetzak (edo hark eskuordetutako pertsonak)

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL-SAILA

              KULTURA, FESTAK ETA GAZTERIA - Kultura eta Festak

              OHARRAK

              Intereseko informazioa:

              Udal-ordenantza fiskalek matrikularen prezio publikoa murrizteko aukera jasotzen dute honako kasu hauetan:

              • Guraso bakarreko familiak
              • Familia ugariak
              • Egoera ekonomikoa

              Prezio murrizketen eskaera egiteko:

              a. Bete dagokion eskaera-orria.

              b. Aurkeztu eskaera honekin batera.

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Tratamenduaren arduraduna: Tolosako Udala - Plaza Zaharra 6, 20400, Tolosa (Gipuzkoa). Datuak babesteko ordezkaria: dbdelegatua@tolosa.eus

              Helburua: Ikastaroen matrikulazioak kudeatzea

              Legitimazioa: Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 8.1 eta 2. artikuluak: Datuen tratamendua, legezko betebeharra, interes publikoa edo botere publikoen egikaritzea direla-eta.Eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 6. artikulua: interesdunaren adostasunean oinarritutako tratamendua.

              Komunikazio-hartzaileak: Tolosako Udalak zure datuak jakinarazi ahal izango dizkio Eusko Jaurlaritzari.

              Eskubideak: Eskubidea duzu datuetara sarbidea izateko, datuak zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko, baita Datuak Babesteko Euskal Bulegoan erreklamazio bat aurkezteko ere. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo informazio gehigarriaren atalera.

              Informazio gehigarria: Datuak babesteari buruzko informazio gehigarria eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko datuak babesteari buruzko atalean: Tratamendu Jardueren Erregistroa