Dirulaguntzak igeriketa kanpaina eskolarra antolatzeko

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Tolosako eskola-umeei igerian irakasteko kanpainari dirulaguntza.

Dirulaguntza lerro honen helburua lehen hezkuntzako Tolosako ikastetxeei, eskola kirolaren baitan, igerian ikasteko dirulaguntzak eskatzeko eta emateko prozedura arautzea da.

Igeriketa ikastaroak lehen hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailako ikasleei zuzenduta daude eta izen-ematea ikastetxeak formalizatuko du.

Desgaitasuna duten ikasleen kasuan, eskolarizatuta dauden bitartean kanpaina barruan egongo dira, eta ikastaroak egin ahal izango dituzte, beti ere ikastetxeak eskatzen badu.

DEIALDIA DESKARGATU

NORK ESKA DEZAKE?

Tolosan egoitza duten ikastetxeek eska dezakete dirulaguntza.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Dirulaguntza eskatzeko

  • DO10KI eskaera orria
  • Zergei dagozkien betebeharretan (Ogasuna eta Gizarte Segurantza) eguneratuta daudelako ziurtagiriak, eskaera honetan aurka egiteko eskubideaz baliatu bada.

Dirulaguntza likidatzeko:

  • A4 jardueraren memoria
  • GAS-KI Jardueraren fakturak
  • Hala badagokio garraioen FAKTURAK
  • ORDAINKETAREN agiria

Desgaitasun duten ikasleen kasuan, ikasturte osoan zehar astean behin ikastaroa dutenean, gauza bera egin behar da.

NON ESKATZEN DA?

          Tolosako Udalaren erregistro elektronikoan aurkeztu beharko dira nahitaez, baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 2.1 artikuluan adierazitako gainerako erregistro elektronikoetan ere.

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          • Udate: Dokumentazioa erregistratu eta zerrendarekin bat datorrela egiaztatu
          • Departamentua: Dokumentazioa aztertu eta txostena egin.
          • Idazkaritza: Txosten Juridikoa.
          • Kontuhartzailetza: Fiskalizazio txostena
          • Alkatea edo Zinegotzi Delegatua: Deialdia onartu.
          • Departamentua: Argitaratu
          • Interesatuak: Eskariak aurkeztu.
          • Departamentua: Balorazio txostena egin.
          • Batzordeak: Balorazioa egin.
          • Alkateak edo zinegotzi delegatuak: Dirulaguntza onartu.
          • Interesatuak: Zuriketa aurkeztu.
          • Departamentua: Zuriketa egiaztatu
          • Kontuhartzailetza: Fiskalizazio txostena.
          • Alkatea/Zinegotzi Delegatua: Dirulaguntzaren kitapena onartu
          • Departamentua: Interesatuari jakinarazi.
          • Kontuhartzailetza: dirulaguntzaren kitapena ordaindu
          • Espedientea artxibatu

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Alkatetza/Zinegotzi Delegatua

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            KIROLAK - Kirolak

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Tratamenduaren arduraduna: Tolosako Udala - Plaza Zaharra 6, 20400, Tolosa (Gipuzkoa). Datuak babesteko ordezkaria: dbdelegatua@tolosa.eus

            Helburua: Udalak pertsona fisikoei, elkarteei eta erakundeei ematen dizkien laguntzen eta diru-laguntzen ondoriozko informazio pertsonala kudeatzea.

            Zilegitasuna: Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 8.1 eta 8.2 artikuluak: legezko betebeharragatik, interes publikoagatik edo botere publikoak baliatzeagatik buruturiko datuen tratamendua.

            Komunikazioen hartzaileak :Komunikazioen hartzaileak: Tolosako Udalak zure datuak jakinarazi ahal izango dizkie zerga administrazio eskudunei, Gizarte Segurantzari eta arlo horretan eskumena duten beste administrazio publiko batzuei.

            Eskubideak: Datuetara sarbidea izateko, datuak zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko eskubidea duzu, informazio gehigarrian azaltzen den bezala. Halaber, kontrol-agintaritza eskudunari erreklamazio bat aurkezteko aukera izango duzu betiere.

            Informazio gehigarria: Datuak babesteari buruzko informazio gehigarria eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko datuak babesteari buruzko atalean: Tratamendu Jardueren Erregistroa

            DIRULAGUNTZEN INSTRUKZIOA