Dirulaguntzak kirol jarduera bereziak antolatzeko.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Dirulaguntza lerro hau, irabazi asmorik gabeko klubek eta beste elkarte batzuek antolatutako kirol-jardueretara (kirol-ikuskizunak, ez ohiko kirol-lehiaketa, aisialdiko kirol jarduera bereziak, kluben urteurrenak, igoera faseak...) bideratuko da, beti ere, jarduera horiek Tolosa udalerrian antolatzen baldin badira eta interesgarritzat jotzen baldin baditu Tolosako Udaleko Kirol Departamentuak.

2023 urtean, dirulaguntza horien eskaera eta harekin joan behar duen dokumentazioa aurkezteko lehen eguna izango da deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo eguna, eta 20 egun naturalak pasata itxiko da epea.

IRAGARKIA

DEIALDIA

NORK ESKA DEZAKE?

Irabazi asmorik gabeko kirol arloko Tolosako klub eta elkarteek eta kirol federazio eta bestelako elkarteek dirulaguntza jaso dezakete , baldin eta euren helburuen artean kirolaren sustapena badago, bere espresio zabalenean, lehiaketa izaera soilik ez duten neurrian, antolatzen dituzten jardueren arabera. Hala dagokionean dirulaguntzan, pertsona fisikoek ere eskatu ahal izango dituzte, dirulaguntzaren helburu diren jardueretako edo programetako bat antolatzeko asmoa badute.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Justifikatzeko kontua

  • DO10KI eskaera orria
  • A3P proiektua eta aurrekontua
  • Jarduera babesten duen aseguruaren agiria
  • Zergei dagozkien betebeharretan (ogasuna eta gizarte segurantza) eguneratuta daudela ziurtagiriak, eskaera honetan aurka egiteko eskubidetaz baliatu bada.

Dirulaguntza zuritzeko

  • A3M jardueraren memoria
  • BAL-KI Sarreren eta gastuen aurrekontua
  • GAS-KI Fakturen zerrenda zenbakitua
  • Gastu-frogagiriak eta dagokien ordainagiriak

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Udate Zerbitzua (telefonoz hitzordua eskatzea gomendatzen da)
    Plaza Zaharra 6A 20400 TOLOSA
    astelehenetik asteazkenera / de lunes a miércoles: 07:15 - 14:15 | osteguna / jueves: 07:15-19:00 | ostirala / viernes: 08:15-14:15
    Tolosatik / Desde Tolosa: 010 - Tel.: 943 654 466

        Erregistro elektronikoa (nahitaezkoa pertsona juridikoentzat, enpresentzat, elkargokide diren profesionalentzat, nortasun juridikorik gabeko elkarte eta kolektiboentzat):
      • Erregistro Elektronikoa

        Posta ziurtatua:
      • Gutun-azal irekia posta-bulegoetan

          Pertsona juridikoek, enpresek, profesional elkargokideek, nortasun juridikorik gabeko elkarte eta kolektiboek Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 eta 14.3 artikuluetan zehaztutakoek erregistro elektronikoaren bitartez.

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          1. Sail sustatzailea: balorazio txostena egin.
          2. Batzorde Informatibo Iraunkorra: balorazioa egin.
          3. Alkatea edo zinegotzi delegatua: dirulaguntza onartu.
          4. Interesduna: zuriketa aurkeztu.
          5. Sail sustatzailea: zuriketa egiaztatu.
          6. Kontuhartzailetza: fiskalizazio txostena.
          7. Alkatea/Zinegotzi delegatua: dirulaguntzaren kitapena onartu
          8. Kontuhartzailetza: hala badagokio, dirulaguntzaren kitapena ordaindu.
          9. Saila: interesdunari jakinarazi.
          10. Espedientea artxibatu

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Alkatetza/Zinegotzi Delegatua

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            Ez dagokio

            OHARRAK

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Tratamenduaren arduraduna: Tolosako Udala - Plaza Zaharra 6, 20400, Tolosa (Gipuzkoa). Datuak babesteko ordezkaria: dbdelegatua@tolosa.eus

            Helburua: Udalak pertsona fisikoei, elkarteei eta erakundeei ematen dizkien laguntzen eta dirulaguntzen ondoriozko informazio pertsonala kudeatzea.

            Zilegitasuna: Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 8.1 eta 8.2 artikuluak: legezko betebeharragatik, interes publikoagatik edo botere publikoak baliatzeagatik eginiko datuen tratamendua.

            Komunikazioen hartzaileak :Komunikazioen hartzaileak: Tolosako Udalak zure datuak jakinarazi ahal izango dizkie zerga administrazio eskudunei, Gizarte Segurantzari eta arlo horretan eskumena duten beste administrazio publiko batzuei.

            Eskubideak: Datuetara sarbidea izateko, datuak zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko eskubidea duzu, baita Datuak Babesteko Euskal Bulegoan erreklamazio bat aurkezteko ere. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo informazio gehigarriaren atalera.

            Informazio gehigarria: Datuak babesteari buruzko informazio gehigarria eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko datuak babesteari buruzko atalean: Tratamendu Jardueren Erregistroa