Dirulaguntzak kirol-elkarteen urteko jardueretarako eta egiturak sendotzeko

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Dirulaguntza hauen helburua da irabazi-asmorik gabeko kirol-klubei laguntza ematea haien ohiko jarduera eta funtzionamendua garatzeko, Tolosako Udaleko Kirolak Sailaren helburuak errespetatzen eta indartzen badituzte.

Ikus deialdia eta oinarriak hemen

Aurkezteko epea: maiatzaren 6tik maiatzaren 25ra.

Eskaera erregistro elektronikotik egiteko informazio gehiago behar baduzu:

Bideoa | Eskuliburua

NORK ESKA DEZAKE?

Irabazi-asmorik gabeko kirol-klubek, baldintza hauek betetzen badituzte:

  1. Diruz lagundutako jarduerak bat etorri behar du elkartearen xede edo helburu sozialekin.
  1. Indarrean dagoen legediaren arabera eratuta egotea, Eusko Jaurlaritzako Kirol Erakundeen Erregistroan edo Elkarteen Erregistro Orokorrean izena emanda egotea, eta egoitza soziala Tolosan izatea.
  1. Erakundearen eratze-eskrituran edo estatutuetan helburuen artean egotea emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde lan egitea. Nolanahi ere, lau urteko trantsizio-aldi bat onartuko da behar duten estatutuak eduki horrekin eguneratzeko.
  1. Gipuzkoan eskola-kirolari buruz indarrean dagoen araudian ezarritakoa betetzea.
  1. Dirulaguntza hauen ondorioetarako, parte hartu ahal izango dute banakako kirolen klubek (eta/edo kluben atalek), baldin eta indarrean badute errendimenduko (ez aisialdiko) 10 lizentziako gutxieneko egitura, gutxienez hiru adin-kategoriatan. Lizentzia horien % 40 gutxienez emakumeenak izango dira, eta atal honetan ezarritakora egokituko dira. Gainera, kirolari federatuen % 60 gutxienez Tolosakoak izango dira (dirulaguntza eskatu baino gutxienez 2 urte lehenago erroldatutako pertsonak).

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaerarako:

  1. Eskaera-orria.
  2. Ordezkaritza agiria, hala badagokio.
  3. Jardueren aurreikuspena eta aurrekontua (inprimakia).

Zuriketarako:

  1. Jarduera-memoria (inprimakia).
  2. GAS - Gastu guztien fakturen zerrenda.
  3. BAL - Jardueraren gastuen eta diru-sarreren balantzea.
  4. Hiru hornitzaileri eskatutako hiru aurrekontuak, baldin eta diruz lagun daitekeen gastuaren zenbatekoak ezarritako zenbatekoak gainditzen baditu, hala badagokio.
  5. Faktura/k eta ordainagiria/k.
  6. Eginiko kilometro-kopuruaren egiaztagiria, halakorik balego.

Agiriak kontsultatzearen aurka egin bada:

  1. Gipuzkoako Foru Ogasunarekin zerga-betebeharretan egunean egotearen egiaztagiria.
  2. Gizarte Segurantzarekin ordainketetan egunean egotearen egiaztagiria.
  3. IGAEren BDNSen dirulaguntzak eta laguntzak eskuratzeko inhabilitazioei buruzko ziurtagiria.
  4. Tolosako Udalarekin ordainketetan egunean egotearen ziurtagiria.
  5. Kontu korrontearen titulartasunaren egiaztagiria.

NON ESKATZEN DA?

    Erregistro elektronikoa (nahitaezkoa pertsona juridikoentzat, enpresentzat, elkargokide diren profesionalentzat, nortasun juridikorik gabeko elkarte eta kolektiboentzat):
  • Erregistro Elektronikoa

    Posta ziurtatua:
  • Gutun-azal irekia posta-bulegoetan

        SIR bidez:
      • Edozein administrazio publikotako edozein erregistro-bulegoren bidez (SIR kodea: L01200718)

      Pertsona juridikoek, enpresek, profesional elkargokideek, nortasun juridikorik gabeko elkarte eta kolektiboek erregistro elektronikoaren bitartez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 eta 14.3 artikuluetan zehaztutako moduan.

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

      PROZEDURAREN EPEA

      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
      • Isiltasun administratiboaren izaera: ezestekoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      1. Eskaerak aztertu eta balorazio proposamena egin
      2. Batzordearen balorazioa
      3. Behin-behineko proposamena egin
      4. Alegazioak jaso
      5. Behin betiko proposamena egin
      6. Interesduna: justifikazioa aurkeztu
      7. Justifikazioa egiaztatu
      8. Kontu Hartzailetza: fiskalizazio-txostena
      9. Alkatea/Zinegotzi delegatua: dirulaguntzaren kitapena onartu
      10. Kontu Hartzailetza: hala badagokio, dirulaguntzaren kitapena ordaindu
      11. Interesdunari jakinarazi
      12. Artxibatu

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Alkatetzak/Zinegotzi Delegatuak

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL-SAILA

        KIROLAK - Kirolak

        OHARRAK

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Tratamenduaren arduraduna: Tolosako Udala - Plaza Zaharra 6, 20400, Tolosa (Gipuzkoa). Datuak babesteko ordezkaria: dbdelegatua@tolosa.eus

        Helburua: Udalak pertsona fisikoei, elkarteei eta erakundeei ematen dizkien laguntza eta dirulaguntzei lotutako informazio pertsonala kudeatzea.

        Legitimazioa: Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 8.1 eta 2. artikuluak: Datuen tratamendua, legezko betebeharra, interes publikoa edo botere publikoen egikaritzea direla-eta.

        Komunikazio-hartzaileak: Tolosako Udalak zure datuak jakinarazi ahal izango dizkie zerga-administrazio eskudunei, Gizarte Segurantzari eta arlo horretan eskumena duten beste administrazio publiko batzuei.

        Eskubideak: Eskubidea duzu datuetara sarbidea izateko, datuak zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko, baita Datuak Babesteko Euskal Bulegoan erreklamazio bat aurkezteko ere. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo informazio gehigarriaren atalera.

        Informazio gehigarria: Datuak babesteari buruzko informazio gehigarria eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko datuak babesteari buruzko atalean: Tratamendu Jardueren Erregistroa