Dirulaguntzak emakumeen eta gizonen berdintasuna bultzatzen duten elkarteentzako

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Tolosan emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzen duten proiektuak eta jarduerak egiteko dirulaguntza.

DEIALDIA DESKARGATU

NORK ESKA DEZAKE?

Pertsona fisikoek eta irabazi-asmorik gabeko elkarteek edo erakundeek, Elkarteen Erregistroan behar bezala inskribatuta daudenak, baldin eta berdintasunaren arloan lan egiten badute eta beren jardueraren zati handi bat Tolosan egiten badute edo jarduera hori udalerriarentzat interesgarritzat jotzen bada.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Dirulaguntza eskatzeko

  • DBBE Eskaera orria. Berdintasuna.
  • Eskabide-orrian eskatutako egiaztagiriak, aurka egiteko eskubidea baliatu bada.

Dirulaguntza zuritzeko

  • GAS-BE. Gastuen sailkapena zerrenda. Berdintasuna.
  • BAL-BE. Balantzea. Berdintasuna
  • MEM-BE. Zuriketarako Memoria. Berdintasuna.
  • Gastu guztien fakturak eta dagozkien ordainagiriak

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua (Aurretik hitzordua eskatu behar da telefonoz)
    Plaza Zaharra 6A -20400- 7:15 - 14:15 Osteg. /(Jueves hasta) 19:00 arte
    010 - 943 654 466

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
        • Tolosako Udala
          Plaza Zaharra 6-B 20400

          Erakunde edo pertsona juridikoen kasuan, Tolosako Udalaren erregistro elektronikoan aurkeztu beharko dira nahitaez, baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 2.1 artikuluan adierazitako gainerako erregistro elektronikoetan ere, eta aurrez aurreko erregistroa pertsona fisikoentzat bakarrik onartuko da.

          Horiez gainera, pertsona fisikoek beste modu hauetan ere aurkeztu ahal izango dituzte:

          a) UDATEn, Udaletxera etorrita.

          b) Posta-bulegoetan, erregelamenduz ezartzen den moduan.

          c) Indarrean dauden xedapenetan ezarritako beste edozein tokitan.

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          • Udate: dokumentazioa erregistratu eta zerrendarekin bat datorrela egiaztatu.
          • Saila: dokumentazioa aztertu eta txostena egin.
          • Idazkaritza: txosten juridikoa.
          • Kontuhartzailetza: fiskalizazio txostena.
          • Alkatea edo zinegotzi delegatua: deialdia onartu.
          • Saila: argitaratu.
          • Interesduna: eskariak aurkeztu.
          • Saila: balorazio txostena egin.
          • Batzordea: balorazioa egin.
          • Alkatea edo zinegotzi delegatua: dirulaguntza onartu.
          • Kontuhartzailetzak: aurrerakinaren ordainketa egin.
          • Interesdunak: zuriketa aurkeztu.
          • Saila: zuriketa egiaztatu.
          • Kontuhartzailetza: fiskalizazio txostena.
          • Alkatea edo zinegotzi delegatua: dirulaguntzaren kitapena onartu
          • Saila: interesdunari jakinarazi.
          • Kontuhartzailetza: dirulaguntzaren kitapena ordaindu
          • Espedientea artxibatu.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            BERDINTASUNA - Berdintasuna

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Tratamenduaren arduraduna: Tolosako Udala - Plaza Zaharra 6, 20400, Tolosa (Gipuzkoa). Datuak babesteko ordezkaria: dbdelegatua@tolosa.eus

            Helburua: Udalak pertsona fisikoei, elkarteei eta erakundeei ematen dizkien laguntzen eta diru-laguntzen ondoriozko informazio pertsonala kudeatzea.

            Zilegitasuna: Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 8.1 eta 8.2 artikuluak: legezko betebeharragatik, interes publikoagatik edo botere publikoak baliatzeagatik buruturiko datuen tratamendua.

            Komunikazioen hartzaileak :Komunikazioen hartzaileak: Tolosako Udalak zure datuak jakinarazi ahal izango dizkie zerga administrazio eskudunei, Gizarte Segurantzari eta arlo horretan eskumena duten beste administrazio publiko batzuei.

            Eskubideak: Datuetara sarbidea izateko, datuak zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko eskubidea duzu, informazio gehigarrian azaltzen den bezala. Halaber, kontrol-agintaritza eskudunari erreklamazio bat aurkezteko aukera izango duzu betiere.

            Informazio gehigarria: Datuak babesteari buruzko informazio gehigarria eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko datuak babesteari buruzko atalean: Tratamendu Jardueren Erregistroa