Etxebizitzak eta bizitegi eraikinak birgaitzeko dirulaguntzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Laguntza hauen helburua da Tolosako hiri lurzoruan dauden bizitegietarako eraikinak eraberritzeko eta igogailuak ere instalatzeko obren sustapen pribatua bultzatzea. Azken batean xedea da eraikin zaharren egoera orokorra hobetzen laguntzea (estankotasuna, isolamendua, egitura sendotzea eta irisgarritasuna); hartara, udalerriko ondare eraikiaren egoera eta etxebizitzen bizigarritasun baldintzak hobetzeko.

Lehentasunez birgaitu beharreko aldetzat hartuko dira Hirigune Historikoa zein Euskal Herria plaza eta inguruko kaleak.

Deialdi honen baitan aipatutako helburuak betetzeko sei lerro bereizten dira:

- Elementu komunetan egindakoak:

1. lerroa: Irisgarritasuna hobetzeko instalazioak eta obrak.

2. lerroa: Teilatua eraberritzea.

3. lerroa: Egitura sendotzea.

4. lerroa: Fatxada eraberritzea.

- Elementu pribatiboetan egindakoak:

5. lerroa: Kanpoko arotzeria aldatzea (Eraikinen Kode Teknikoa kontuan izanda).

6. lerroa: Mugikortasun mugatua duten pertsonen eta 65 urtetik gorakoen etxebizitzak egokitzea.

ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA: 2023ko urriak 15

OBRA AMAIERAKO DOKUMENTAZIOA AURKEZTEKO EPEA: 2024ko urriaren 31 baino lehen

DIRUZ LAGUNDU DAITEZKEEN GASTUAK: 2022ko urriaren 31tik aurrera hasitakoak eta 2024ko urriaren 31 edo lehenago amaitzen direnak

IRAGARKIA

DEIALDIA

NORK ESKA DEZAKE?

Elementu komunetan egindako lanetan, zuzeneko onuradunak izango dira legez eratutako Jabekideen Erkidegoak. Diru-laguntzen tramitaziorako, Jabe Erkidegoaren ordezkariaren bidez egingo dute, eskatuko den obrak egiteko beharrezkoa den legezko gehiengoaren ordezkapena beharko duelarik.

Elementu pribatiboetan egindako lanetan, jabeak, gozatzaileak edo errentariak diren eskatzaileak ahalko dira izan onuradun.

Interesa duten pertsona fisikoak, juridikoak edo bere ordezkari legalak (pertsona juridikoek eta profesionalek, telematikoki derrigorrez)

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eskaera orria ESKAERA ORRIA
  • Elementu komunetan egin beharreko lanetarako (Deialdiko 13.artikuluan)
  • Elementu pribatiboetan egin beharreko lanetarako (Deialdiko 13. artikuluan)
  • Ohartarazten da diru laguntza eskaera egiteko beharrezkoa dela lehendik udal baimena eskuratu izana.

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua (Aurretik hitzordua eskatu behar da telefonoz)
    Plaza Zaharra 6A -20400- 7:15 - 14:15 Osteg. /(Jueves hasta) 19:00 arte
    010 - 943 654 466

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
        • Tolosako Udala
          Plaza Zaharra 6-B 20400

            Pertsonalki joanda:

            Udate Zerbitzua

            • Plaza Zaharra 6A -20400- 7:15 - 14:15 Osteg. /(Jueves hasta) 19:00 arte
            • 010 - 943 654 466
            • Internetez (Derrigorrezkoa: enpresak, profesional kolegiatuak, elkarteak...):

            Erregistro Elektronikoa

            Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):

            Tolosako Udala
            Plaza Zaharra 6-B 20400

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: 20 egun natural GAOn argitaratzen denetik
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            - Dokumentazioa jaso, berrikusi, eskaneatu eta dagokion sailera bideratu.

            - Beharrezkoa denean, dokumentazioa zuzentzea eta/edo osatzea.

            - Txosten tekniko eta/edo juridikoak egin.

            - Departamentuan Balorazio txostena egin.

            - Batzordeak Balorazioa egin.

            - Alkateak Dirulaguntza onartu.

            - Interesatuak Zuriketa aurkeztu.

            - Departamentuak Zuriketa egiaztatu

            - Kontuhartzailetzak Fiskalizazio txostena.

            - Alkateak Dirulaguntzaren kitapena onartu

            - Interesatuari jakinarazi.

            - Kontuhartzailetza: dirulaguntzaren kitapena ordaindu

            - Espedientea artxibatu

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              HIRIGINTZA ETA JARDUERAK - Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak, Ingurumena

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Tratamenduaren arduraduna: Tolosako Udala - Plaza Zaharra 6, 20400, Tolosa (Gipuzkoa). Datuak babesteko ordezkaria: dbdelegatua@tolosa.eus

              Helburua: Udalak pertsona fisikoei, elkarteei eta erakundeei ematen dizkien laguntzen eta dirulaguntzen ondoriozko informazio pertsonala kudeatzea.

              Zilegitasuna: Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 8.1 eta 8.2 artikuluak: legezko betebeharragatik, interes publikoagatik edo botere publikoak baliatzeagatik eginiko datuen tratamendua.

              Komunikazioen hartzaileak :Komunikazioen hartzaileak: Tolosako Udalak zure datuak jakinarazi ahal izango dizkie zerga administrazio eskudunei, Gizarte Segurantzari eta arlo horretan eskumena duten beste administrazio publiko batzuei.

              Eskubideak: Datuetara sarbidea izateko, datuak zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko eskubidea duzu, baita Datuak Babesteko Euskal Bulegoan erreklamazio bat aurkezteko ere. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo informazio gehigarriaren atalera.

              Informazio gehigarria: Datuak babesteari buruzko informazio gehigarria eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko datuak babesteari buruzko atalean: Tratamendu Jardueren Erregistroa