Establezimendu komertzialetako errotuluak euskaratzeko dirulaguntzak.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Dirulaguntza hauen helburua da Tolosako establezimendu komertzialetako kanpoko errotuluak eta hizkuntza paisaia euskaraz jartzeko sustapena egitea.

IRAGARKIA

DEIALDIA

AKATS ZUZENKETA

NORK ESKA DEZAKE?

Merkataritza-establezimenduak eta elkarteak, betiere izaera publikorik ez badute.

Bete beharreko baldintzak zehatzak:

1. Dirulaguntza establezimenduaren fatxadan jarritako errotulu nagusiaren bidez emango da.

2. Euskara hutsean egon beharko du (adibidez: Larrarte arrandegia).

3. Izen propio bakarra badu, ez da dirulaguntzarik emango (adibidez: Larrarte).

4. Era berean, hizkuntza-paisaia – finkoa zein ez-finkoa – (erakusleihoan, toldoan, barruko notetan, prezioetan...) euskaraz ere idatzita egon beharko da.

Tolosako jarduera ekonomikoen erroldan agertzea.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eskaerarako eta zuriketarako:
  1. Eskaera orria.
  2. Ordezkaritza agiria, hala badagokio.
  3. Memoria grafikoa (kanpoko errotulu nagusiko argazkiekin eta, hala badagokio, hizkuntza-paisaiarekin).
  4. Errotulu nagusiko gastu guztien faktura eta ordainagiriak.
  • Tolosako Udalak datuak kontsultatzearen aurka egiten baduzu, bai eskaerarako eta bai zuriketarako:
  1. Jarduera Ekonomikoaren gaineko zerga (JEZ).
  2. Gipuzkoako Foru Ogasunarekin zerga-betebeharretan egunean egotearen egiaztagiria

Gizarte Segurantzarekin ordainketetan egunean egotearen egiaztagiria.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Udate Zerbitzua (telefonoz hitzordua eskatzea gomendatzen da)
    Plaza Zaharra 6A 20400 TOLOSA
    astelehenetik asteazkenera / de lunes a miércoles: 07:15 - 14:15 | osteguna / jueves: 07:15-19:00 | ostirala / viernes: 08:15-14:15
    Tolosatik / Desde Tolosa: 010 - Tel.: 943 654 466

        Erregistro elektronikoa (nahitaezkoa pertsona juridikoentzat, enpresentzat, elkargokide diren profesionalentzat, nortasun juridikorik gabeko elkarte eta kolektiboentzat):
      • Erregistro Elektronikoa

        Posta ziurtatua:
      • Gutun-azal irekia posta-bulegoetan

          Pertsona fisikoek, eskabideak, gainerako dokumentazioarekin batera, Tolosako Udalaren erregistro elektronikoaren bidez aurkeztu ahal izango dituzte; bestela, aurrez aurre aurkeztu ahal izango dituzte Herritarrentzako Arreta Bulegoan (UDATE), bai eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, 16.4 artikuluan aurreikusitako edozein bide erabilita ere.

          Pertsona juridikoek, enpresek, profesional elkargokideek, nortasun juridikorik gabeko elkarte eta kolektiboek Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 eta 14.3 artikuluetan zehaztutakoek erregistro elektronikoaren bitartez.

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 6 hilabete
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          1. Sail sustatzailea: balorazio txostena egin.
          2. Batzorde Informatibo Iraunkorra: balorazioa egin.
          3. Alkatea edo zinegotzi delegatua: dirulaguntza onartu.
          4. Interesduna: zuriketa aurkeztu.
          5. Sail sustatzailea: zuriketa egiaztatu.
          6. Kontuhartzailetza: fiskalizazio txostena.
          7. Alkatea/Zinegotzi delegatua: dirulaguntzaren kitapena onartu
          8. Kontuhartzailetza: hala badagokio, dirulaguntzaren kitapena ordaindu.
          9. Saila: interesdunari jakinarazi.
          10. Espedientea artxibatu.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Alkatetza/Zinegotzi Delegatua

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            EUSKARA ETA HEZKUNTZA - Euskara eta Hezkuntza

            OHARRAK

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Tratamenduaren arduraduna: Tolosako Udala - Plaza Zaharra 6, 20400, Tolosa (Gipuzkoa). Datuak babesteko ordezkaria: dbdelegatua@tolosa.eus

            Helburua: Udalak pertsona fisikoei, elkarteei eta erakundeei ematen dizkien laguntzen eta dirulaguntzen ondoriozko informazio pertsonala kudeatzea.

            Zilegitasuna: Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 8.1 eta 8.2 artikuluak: legezko betebeharragatik, interes publikoagatik edo botere publikoak baliatzeagatik eginiko datuen tratamendua.

            Komunikazioen hartzaileak :Komunikazioen hartzaileak: Tolosako Udalak zure datuak jakinarazi ahal izango dizkie zerga administrazio eskudunei, Gizarte Segurantzari eta arlo horretan eskumena duten beste administrazio publiko batzuei.

            Eskubideak: Datuetara sarbidea izateko, datuak zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko eskubidea duzu, baita Datuak Babesteko Euskal Bulegoan erreklamazio bat aurkezteko ere. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo informazio gehigarriaren atalera.

            Informazio gehigarria: Datuak babesteari buruzko informazio gehigarria eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko datuak babesteari buruzko atalean: Tratamendu Jardueren Erregistroa