Tolosako enpresetan euskara planak sustatzeko dirulaguntza.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Tolosako enpresetan euskara planak sustatzeko dirulaguntza.

DESKARGATU DEIALDIA

NORK ESKA DEZAKE?

Tolosako enpresek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Dirulaguntza eskatzeko

  • Eskaera orria: ESK-EU inprimakia
  • Enpresan euskara erabiltzeko plana
  • Proposamena: PRO-EU-Proiektua
  • Eskabide-orrian eskatutako egiaztagiriak, aurka egiteko eskubidea baliatu bada.

Dirulaguntza zuritzeko

  • Memoria: MEM-EU-Memoria inprimakia.
  • Egindako gastuen faktura originalak edo konpultsatuak.
  • Eskabide-orrian eskatutako egiaztagiriak, aurka egiteko eskuduntza baliatu bada.
  • Sarrera eta gastuak: GAS-EU-Gastuen sailkapen zerrenda inrprimakia eta BAL-EU-Balantzea.Euskara inprimakia.

NON ESKATZEN DA?

          Erakunde edo pertsona juridikoen kasuan, Tolosako Udalaren erregistro elektronikoan aurkeztu beharko dira nahitaez, baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 2.1 artikuluan adierazitako gainerako erregistro elektronikoetan ere, eta aurrez aurreko erregistroa pertsona fisikoentzat bakarrik onartuko da.

          Informazio gehiago:

          euskara@tolosa.eus / Tel: 943 697 453

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          • Udate: dokumentazioa erregistratu eta zerrendarekin bat datorrela egiaztatu.
          • Sail sustatzailea: Dokumentazioa aztertu eta txostena egin.
          • Idazkaritza: txosten juridikoa.
          • Kontuhartzailetza: fiskalizazio txostena.
          • Alkatea edo zinegotzi delegatua: deialdia onartu.
          • Sail sustatzailea: Argitaratu.
          • Interesduna: eskariak aurkeztu.
          • Sail sustatzailea: balorazio txostena egin.
          • Batzordea: balorazioa egin.
          • Alkatea edo zinegotzi delegatua: dirulaguntza onartu.
          • Kontuhartzailetza: aurrerakinaren ordainketa egin.
          • Interesduna: zuriketa aurkeztu.
          • Sail sustatzailea: zuriketa egiaztatu
          • Kontuhartzailetza: fiskalizazio txostena.
          • Alkatea/zinegotzi delegatua: dirulaguntzaren kitapena onartu.
          • Sail sustatzailea: interesdunari jakinarazi.
          • Kontuhartzailetza: bere kasuan, dirulaguntzaren kitapena ordaindu.
          • Espedientea artxibatu.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Alkatetza/Zinegotzi Delegatua

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            EUSKARA ETA HEZKUNTZA - Euskara eta Hezkuntza

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Tratamenduaren arduraduna: Tolosako Udala - Plaza Zaharra 6, 20400, Tolosa (Gipuzkoa). Datuak babesteko ordezkaria: dbdelegatua@tolosa.eus

            Helburua: Udalak pertsona fisikoei, elkarteei eta erakundeei ematen dizkien laguntzen eta diru-laguntzen ondoriozko informazio pertsonala kudeatzea.

            Zilegitasuna: Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 8.1 eta 8.2 artikuluak: legezko betebeharragatik, interes publikoagatik edo botere publikoak baliatzeagatik buruturiko datuen tratamendua.

            Komunikazioen hartzaileak :Komunikazioen hartzaileak: Tolosako Udalak zure datuak jakinarazi ahal izango dizkie zerga administrazio eskudunei, Gizarte Segurantzari eta arlo horretan eskumena duten beste administrazio publiko batzuei.

            Eskubideak: Datuetara sarbidea izateko, datuak zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko eskubidea duzu, informazio gehigarrian azaltzen den bezala. Halaber, kontrol-agintaritza eskudunari erreklamazio bat aurkezteko aukera izango duzu betiere.

            Informazio gehigarria: Datuak babesteari buruzko informazio gehigarria eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko datuak babesteari buruzko atalean: Tratamendu Jardueren Erregistroa

            .