Gazteria Departamentuko dirulaguntzak.
ZER DA? ZERTARAKO DA?
Irabazi-asmorik gabeko gazte elkartu eta elkartu gabeek dirulaguntzak eskatzeko eta horiek norgehiagoka araubidez emateko. Dirulaguntzak urte naturalean zehar hainbat gazteria proiektu eta jarduera egiteko izango dira, eta duten proiekzio eta interesagatik bat etorriko dira Udaleko Gazteria Departamentuaren programen helburuekin.
IRAGARKIA
DEIALDIA
Aurkezteko epea:
DGEL
NORK ESKA DEZAKE?
- Irabazi-asmorik gabeko gazte elkarteek edo pertsonek, beren jarduera batik bat Tolosako udalerrian garatzen dutenak.
AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK
DIRULAGUNTZA ESKATZEKO
- Eskaera orria ( ESK-GA-02)
- Proiektua eta aurrekontua ( PRO-GA-01 edo PRO-GA-02) ( BAL-GA)
- Zergei dagozkien betebeharretan (Ogasuna) eta Gizarte Segurantzarekin eguneratuta daudelako ziurtagiriak, eskaera honetan aurka egiteko eskubidea baliatu badu.
DIRULAGUNTZA ZURITZEKO
- Jardueraren memoria eta balantzea.
- Fakturen zerrenda zenbakitua ( GAS-GA)
- Gastu frogagiriak eta dagozkien ordainagiriak
NON ESKATZEN DA?
Pertsonalki joanda:- Udate Zerbitzua (Aurretik hitzordua eskatzea gomendatzen da telefonoz)
Plaza Zaharra 6A 20400 Astelehenetik asteazkenera-De Lunes a miércoles: 7:15 - 14:15/ Osteguna-Jueves : 7:15-19:00/ Ostirala-Viernes: 8:15-14:15
010 - 943 654 466
Posta arrunta:- Tolosako Udala
Plaza Zaharra 6b -20400-
Telematikoki ; enpresek, profesionalek, elkarteek.
ZENBAT KOSTATZEN DA?
Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua.
PROZEDURAREN EPEA
- Aurreikusitako epea: 3 hilabete
- Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
- Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa
ARAUDI APLIKAGARRIA
ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA
- Udate: Dokumentazioa erregistratu eta zerrendarekin bat datorrela egiaztatu
- Departamentua: Dokumentazioa aztertu eta txostena egin.
- Idazkaritza: Txosten Juridikoa.
- Kontuhartzailetza: Fiskalizazio txostena
- Alkatea edo Zinegotzi Delegatua: Deialdia onartu.
- Departamentua: Argitaratu
- Interesatuak: Eskariak aurkeztu.
- Departamentua: Balorazio txostena egin.
- Batzordeak: Balorazioa egin.
- Alkateak edo zinegotzi delegatuak: Dirulaguntza onartu.
- Interesatuak: Zuriketa aurkeztu.
- Departamentua: Zuriketa egiaztatu
- Kontuhartzailetza: Fiskalizazio txostena.
- Alkatea/Zinegotzi Delegatua: Dirulaguntzaren kitapena onartu
- Departamentua: Interesatuari jakinarazi.
- Kontuhartzailetza: dirulaguntzaren kitapena ordaindu
- Espedientea artxibatu
- Espedientea artxibatu
NORK ONARTU BEHAR DU?
Alkatetza/Zinegotzi Delegatua
IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA
KULTURA, FESTAK ETA GAZTERIA - Kultura eta Festak
OHARRAK
DATU PERTSONALEN BABESA
Tratamenduaren arduraduna: Tolosako Udala - Plaza Zaharra 6, 20400, Tolosa (Gipuzkoa). Datuak babesteko ordezkaria: dbdelegatua@tolosa.eus
Helburua: Udalak pertsona fisikoei, elkarteei eta erakundeei ematen dizkien laguntzen eta dirulaguntzen ondoriozko informazio pertsonala kudeatzea.
Zilegitasuna: Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 8.1 eta 8.2 artikuluak: legezko betebeharragatik, interes publikoagatik edo botere publikoak baliatzeagatik eginiko datuen tratamendua.
Komunikazioen hartzaileak :Komunikazioen hartzaileak: Tolosako Udalak zure datuak jakinarazi ahal izango dizkie zerga administrazio eskudunei, Gizarte Segurantzari eta arlo horretan eskumena duten beste administrazio publiko batzuei.
Eskubideak: Datuetara sarbidea izateko, datuak zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko eskubidea duzu, baita Datuak Babesteko Euskal Bulegoan erreklamazio bat aurkezteko ere. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo informazio gehigarriaren atalera.
Informazio gehigarria: Datuak babesteari buruzko informazio gehigarria eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko datuak babesteari buruzko atalean: Tratamendu Jardueren Erregistroa