Kulturako dirulaguntzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Dirulaguntzaren helburua da urtean zehar edo data jakin batzuetan hainbat kultur programa eta jarduera burutzeko laguntza ekonomikoa ematea.

AURKEZTEKO EPEA: Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, 20 egun naturaleko epean.

IRAGARKIA

DEIALDIA

NORK ESKA DEZAKE?

  • Tolosako irabazi-asmorik gabeko kultura elkarteek edo pertsonek, beren jarduera batik bat Tolosako udalerrian garatzen badute.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eskaerarako:

ESK-KU- Eskaera orria

Egitasmoaren proiektu xehatua

  • Zuriketarako:

GAS-KU Kontu zurigarria Kultura

BAL-KU Jardueraren balantzea (KULTURA)

Egitasmoaren memoria xehatua

Gastu guztien fakturak

(*) Zergei dagozkien betebeharretan (Ogasuna) eta Gizarte Segurantzarekin ordainketak eguneratuta izatearen ziurtagiriak, eskaeran aurka egiteko eskubidea baliatu bada.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Udate Zerbitzua (telefonoz hitzordua eskatzea gomendatzen da)
    Plaza Zaharra 6A 20400 TOLOSA
    astelehenetik asteazkenera / de lunes a miércoles: 07:15 - 14:15 | osteguna / jueves: 07:15-19:00 | ostirala / viernes: 08:15-14:15
    Tolosatik / Desde Tolosa: 010 - Tel.: 943 654 466

        Erregistro elektronikoa (nahitaezkoa pertsona juridikoentzat, enpresentzat, elkargokide diren profesionalentzat, nortasun juridikorik gabeko elkarte eta kolektiboentzat):
      • Erregistro Elektronikoa

        Posta ziurtatua:
      • Gutun-azal irekia posta-bulegoetan

          Erakunde edo pertsona juridikoen kasuan, Tolosako Udalaren erregistro elektronikoan aurkeztu beharko dira nahitaez, baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 2.1 artikuluan adierazitako gainerako erregistro elektronikoetan ere, eta aurrez aurreko erregistroa pertsona fisikoentzat bakarrik onartuko da.

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          1. Sail sustatzailea: balorazio txostena egin.
          2. Batzorde Informatibo Iraunkorra: balorazioa egin.
          3. Alkatea edo zinegotzi delegatua: dirulaguntza onartu.
          4. Interesduna: zuriketa aurkeztu.
          5. Sail sustatzailea: zuriketa egiaztatu.
          6. Kontuhartzailetza: fiskalizazio txostena.
          7. Alkatea/Zinegotzi delegatua: dirulaguntzaren kitapena onartu
          8. Kontuhartzailetza: hala badagokio, dirulaguntzaren kitapena ordaindu.
          9. Saila: interesdunari jakinarazi.
          10. Espedientea artxibatu

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            KULTURA, FESTAK ETA GAZTERIA - Kultura eta Festak

            OHARRAK

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Tratamenduaren arduraduna: Tolosako Udala - Plaza Zaharra 6, 20400, Tolosa (Gipuzkoa). Datuak babesteko ordezkaria: dbdelegatua@tolosa.eus

            Helburua: Udalak pertsona fisikoei, elkarteei eta erakundeei ematen dizkien laguntzen eta dirulaguntzen ondoriozko informazio pertsonala kudeatzea.

            Zilegitasuna: Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 8.1 eta 8.2 artikuluak: legezko betebeharragatik, interes publikoagatik edo botere publikoak baliatzeagatik eginiko datuen tratamendua.

            Komunikazioen hartzaileak :Komunikazioen hartzaileak: Tolosako Udalak zure datuak jakinarazi ahal izango dizkie zerga administrazio eskudunei, Gizarte Segurantzari eta arlo horretan eskumena duten beste administrazio publiko batzuei.

            Eskubideak: Datuetara sarbidea izateko, datuak zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko eskubidea duzu, baita Datuak Babesteko Euskal Bulegoan erreklamazio bat aurkezteko ere. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo informazio gehigarriaren atalera.

            Informazio gehigarria: Datuak babesteari buruzko informazio gehigarria eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko datuak babesteari buruzko atalean: Tratamendu Jardueren Erregistroa