Lehiakortasun programarako diru-laguntzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Tolosako udalerrian eta Apatta-Errekan kokatuta dauden enpresen garapen esperimentalei, prototipoen egintzari eta soluzio edo zerbitzu berritzaileei bultzada ematen dieten proiektuak, eta halaber, prototipo-soluzio eta / edo zerbitzu horien balioztapena egiteko.

AURKEZTEKO EPEA: Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 30 egun naturaleko epean amaituko da.

IRAGARKIA

DEIALDIA

NORK ESKA DEZAKE?

Tolosako udalerrian eta Apattaerrekan kokatuta dauden eta gehienez 50 langile dituzten enpresek. Horretaz gain, honako baldintza hauek bete behar dituzte:

  • Tolosan edo Apattaerrekan lantokiren bat izatea.
  • Azken 6 hilabeteetan 50 langile edo gutxiago izatea.
  • Berdintasunari buruzko martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoan diru-laguntzak jasotzea debekatzen duen egoeretako batean ere ez egotea.
  • Enpresak Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan (EJZ) alta emanda egon behar du.
  • Zerga-betebeharrak egunean izatea Ogasunarekin, Gizarte Segurantzarekin eta Tolosako Udalarekin.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Dirulaguntza eskatzeko

  • ESK-GE eskaera inprimakia, behar bezela beteta.
  • Diruz lagundu behar den proiektuaren memoria.
  • Proiektuaren aurrekontua.
  • Gizarte Segurantzak egindako lan bizitzaren txostena eta kontratu finkoen kopurua zehazten duen enpresaren ziurtagiria.
  • Hala badagokio, BAI EUSKARAZI eta/edo BIKAIN ziurtagiria.
  • Eskabide-orrian eskatutako egiaztagiriak, aurka egiteko eskubidea baliatu bada.

Dirulaguntza zuritzeko

  • Zuriketarako memoria.
  • Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten beste sarrera edo dirulaguntzen zerrenda zehaztu bat, zenbatekoa eta jatorria adierazita.
  • Aplikatu ez diren soberakinak eta horietatik ateratzen diren interesak itzuli direla dioen ordainketa gutuna.
  • Fakturak eta merkataritzako trafiko juridikoan froga-balio baliokidea duten edo eraginkortasun administratiboa duten gainerako dokumentuak; horiei egindako ordainketen egiaztagiriak gehituko zaizkie.
  • GAS-GE Kontuen sailkapen zerrenda.
  • BAL-GE Dirulaguntzen balantzea.

NON ESKATZEN DA?

          Erakunde edo pertsona juridikoen kasuan: Tolosako Udalaren erregistro elektronikoan aurkeztu beharko dira nahitaez, baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 2.1 artikuluan adierazitako gainerako erregistro elektronikoetan ere, eta aurrez aurreko erregistroa pertsona fisikoentzat bakarrik onartuko da.

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          • Udate: Dokumentazioa erregistratu eta zerrendarekin bat datorrela egiaztatu
          • Departamentua: Dokumentazioa aztertu eta txostena egin.
          • Txosten juridikoa
          • Kontuhartzailetzaren fiskalizazioa
          • Alkatea edo Zinegotzi Delegatua: Deialdia onartu.
          • Departamentua: Argitaratu
          • Interesatuak: Eskariak aurkeztu.
          • Departamentua: Balorazio txostena egin.
          • Batzordeak: Balorazioa egin.
          • Alkateak edo zinegotzi delegatuak: Dirulaguntza onartu.
          • Ordainketa egin
          • Dirulaguntzaren zuriketa egin
          • Departamentua: Zuriketa egiaztatu
          • Kontuhartzailetza: Fiskalizazio txostena
          • Alkatea/Zinegotzi Delegatua: Dirulaguntzaren kitapena onartu
          • Ordainketa egin
          • Jakinarazi interesatuari
          • Artxibatu

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Alkatetza/Zinegotzi Delegatua

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          GARAPEN EKONOMIKOA, ENPLEGUA, TURISMOA, MERKATARITZA ETA AZOKAK - Garapen Ekonomikoa eta Enplegua

          OHARRAK

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Tratamenduaren arduraduna: Tolosako Udala - Plaza Zaharra 6, 20400, Tolosa (Gipuzkoa). Datuak babesteko ordezkaria: dbdelegatua@tolosa.eus

          Helburua: Udalak pertsona fisikoei, elkarteei eta erakundeei ematen dizkien laguntzen eta dirulaguntzen ondoriozko informazio pertsonala kudeatzea.

          Zilegitasuna: Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 8.1 eta 8.2 artikuluak: legezko betebeharragatik, interes publikoagatik edo botere publikoak baliatzeagatik eginiko datuen tratamendua.

          Komunikazioen hartzaileak :Komunikazioen hartzaileak: Tolosako Udalak zure datuak jakinarazi ahal izango dizkie zerga administrazio eskudunei, Gizarte Segurantzari eta arlo horretan eskumena duten beste administrazio publiko batzuei.

          Eskubideak: Datuetara sarbidea izateko, datuak zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko eskubidea duzu, baita Datuak Babesteko Euskal Bulegoan erreklamazio bat aurkezteko ere. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo informazio gehigarriaren atalera.

          Informazio gehigarria: Datuak babesteari buruzko informazio gehigarria eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko datuak babesteari buruzko atalean: Tratamendu Jardueren Erregistroa