Dirulaguntza ematea Errenterian ur garbietara isuritzen diren ur zikinak ekiditeko obrak burutzeko.
Errenteriako jabekide-erkidegoak eta eraikinen jabeak.
1. Eskaera-orria eredu normalizatuan.
Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NAN fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.
2. Obrak egiteagatik:
- Obra baimenaren aurkeztu izanaren adierazpena.
- Egindako obren fakturaren kopia (gehienez 5 urteko antzinatasunarekin)
- Proiekturik balego, horren idazketaren eta zuzendaritzaren ordainsarien fakturaren kopia.
- Faktura ordaindua dagoenaren ziurtagiria aurkeztu beharko da.
3. Kasu guztietan:
- Eskaria egiten duen erakundeak kontu korronte bat ireki duela egiaztatzeko banketxe edo aurrezki kutxa batek emandako egiaztagiria.
Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.
Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.
Hiri Mantenu azpisailera helarazi.
Eskaera ez badago ongi egina edo agiriak falta badira, pertsona/elkarte eskatzaileari eskatuko zaio gehienez hamar egun baliodunen epean agiri egokiak aurkez ditzan. Horrela egin ezean, eskaeran atzera egiten duela ulertuko da.
Hiri Mantenu Azpisaileko teknikariak espedientea bideratuko du eta txostena emango du eskaera onartuz edo ezeztatuz deialdiaren oinarrietan ezarritako irizpideen arabera
Ondoren, proposamenaren inguruan, Lurraldea Batzordeari, berri emango zaio (zinegotziek sortutako organoa)
Azkenik, Hiri Mantenu Azpisaileko zinegotziak onartu eta parte hartu duten jabe edo jabekide-erkidegoei jakinaraziko zaie.
Hirigintza, Zerbitzuak, Ingurumena eta Hiri Mantenimendua - Hiri Mantenimendua
Eskabideak baloratzeko irizpideak.
Eskaerei erregistro-dataren hurrenkera zorrotzean erantzungo zaie.
Dirulaguntzak lehiarik gabeko edo elkarren segidako konkurrentziaren bidez esleituko dira (eskatutako baldintzak betetzen dituzten eskabide guztiak aintzat hartuz, aurrekontu-partida agortu arte).
Eskaerak aurkezteko epea.
Diru-laguntzen eskaerak aurkezteko epea deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2023ko abenduaren 31n bukatuko da, edo, bestela, aurrekontuko aurreikuspena agortzen bada, lehenago.