Bonoak banatzeko kanpaina berria, hurbileko salmenta-sare fisikoa indartzeko tokiko sare ekonomikoa indartzeko eta gazteak erakartzeko helburuarekin.
Bono hauen bitartez 5 euroko gutxieneko hobaria aplikatuko da, atxikitako merkataritzako, zerbitzuetako, ostalaritzako edo jatetxeetako txikizkako establezimenduetan 10 eurotik gorako ondasun eta zerbitzu erosketa bakoitzarengatik.
Edonola ere, aplikatutako hobariak ezingo du gastu osoaren %50 gainditu.
Bonuak 2023ko irailaren 4tik 2023ko abenduaren 11ra bitartean erabili ahal izango dira Errenteriako establezimenduetan.
* Bonoen hartzaileek:
1988 eta 2005 urte artean jaiotako pertsonak --> 5 euroko 10 bono pertsonako
* Atxikitutako entitateak izango dira Errenteriako merkataritza, zerbitzu, ostalaritza eta jatetxeetako txikizkako establezimendu guztiak. Nekazaritzako araubide berezian sartutako jarduerek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta jendeari zuzenean saltzeko baimena edo baliokidea badute.
Kanpo geratzen dira firma handien edo Estatuan edo nazioartean ezarpen handia duten enpresen filialak, bai eta azalera handiak ere (400 m2 baino gehiago).
* Bonoen hartzaileek: Udalak ofizioz bidaliko die postaz dagokien bonoak.
* Deialdira atxikitu nahi diren establezimenduak: Atxikimendu-eskaera
2020-2021-2022ko kanpainetan atxikitutako establezimendu eta jarduerak atxikitze berria egin beharko dute.
Aplikatutako hobarien zenbatekoak, hasiera batean, atxikitutako establezimenduek hartuko dituzte bere gain.
Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua eta bonoen bonifikazioa.
1.- Atxikimendu eskaerak jaso eta datuak egiaztatu.
2.- Establezimenduak aplikazioa deskargatu eta erabiltzaile bat sortu duela egiaztatu. Erabiltzailea balidatzea aplikazioan.
3.- Atxikitutako establezimendui posta arruntez deialdiko publizitate materiala bidaltzea.
4.- bizi.errenteria.eus webgunean atxikitutako establezimenduen
eta entitate laguntzaileen zerrenda argitaratzea.
5.- Bonoak posta arruntez bidaltzea.
6.- Garapen ekonomikoko zinegotziak ebazpenak onartuko ditu astero, aplikazioaren bidez balidatutako bonuako kontuan hartuz.
7.- Ordainketa ebazpenean jasotako epean egingo da.
Ogasuna eta Garapen Ekonomikoa - Garapen ekonomikoa
- Bonoak posta arrunt bidez bidaliko dira, 2023ko abuztuaren
24tik aurrera.
- Kanpainaren iraunaldia: bonoak 2023ko irailaren 4tik 2023ko abenduaren 11ra erabili ahal izango dira.
- Atxikimentua eskatzeko epea zabalik egongo da deialdiak irauten duen bitartean, deialdia Errenteriako Udalaren webgunean argitaratzen denetik bonuen balidazio eta justifikazio epea amaitzen den arte
- Bonuak balidatzeko eta justifikatzeko epea zabalik egongo da 2023ko irailaren 4tik abenduraren 18arte.
- Kontaktua: garapena@errenteria.eus