Errenteriako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetan eraldaketa digitala eta trantsizio ekologikoa bultzatzeko dirulaguntzak

ZER DA?

Errenteriako Udalak Errenteriako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetarako eraldaketa digitalerako eta trantsizio ekologikorako neurrien ezartzen lagundu nahi die. Horretarako, 450.000 €ko diru-laguntza hau argitaratzen da, lehiarik gabeko modalitatean.

NORK ESKA DEZAKE?

Baldintza hauek betetzen dituzten enpresa eta norberaren konturako langileak:

- Haien jarduera nagusia merkataritzakoa, ostalaritzakoa edo zerbitzukoa izatea; eta Errenteriako JEZ erroldan alta emanda egotea, edo haien jardueraren arretako establezimendu nagusia Errenterian egotea.

- Jarduera nagusia oinarri espezifikoetako I. Eranskinean aipatutako JEZko epigraferen bati egokitzea.

- Urtean 1.000.000 € edo gutxiagoko fakturazioa izatea, BEZik gabe

- Baldintzak betetzen ez dituzten enpresekin loturarik ez izatea edo haiek partaidetzarik ez izatea.

- Gutxienez jendaurreko negozio-lokal bat izatea.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

- Eskaera orria eta/edo justifikazio orria

- NAN/IFK

- Eratze eskriturak eta ordezkatze ahalordeak

- Aurrekontu justifikatzailea, inbertsioa oraindik hasi edo amaitu ez denerako

- Egiazki egindako gastuen fakturak

- Fakturak ordaindu izana adierazten duten ordainagiriak

- Hala badagokio;

  • Burututako lanen dokumentazio grafikoa, euskarri grafikoa, erositako materiala…
  • TicketBAI dirulaguntzaren eskaera onesten duen Gipuzkoako Foru Aldundiaren ebazpena eta/edo hala badagokio, eskatzaileak helburu bererako jaso dituen diru-laguntzen beste ebazpen batzuk.
  • Deialdi honetan jasotako kasuak egiaztatzeko egokitzat jotzen den beste edozein dokumentu

NON ESKATZEN DA?

          Aurrez aurre:

          • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaleko behe solairuan). Astelehena: 7:30-14:00; asteazkena eta ostirala: 7:30-15:00; asteartea eta osteguna: 7:30-19:00. Hitzordua: arratsaldez beharrezkoa da, goizean aukerazkoa. 010 edo 943 449 600 deituz, zein Udalean.
          • Urriak 1eko 39/2015 legearen 2.1 artikuluak aipatzen dituen administrazioetako edozeinen gainerako erregistro elektronikoetan. (Errenteriako udalaren SIR kodea: L01200678)
          • Errenkoalde:
            • Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 16:00etara.
            • Helbidea: Beheko kalea, 2. 20100 Errenteria
            • Telefonoa: 943 514 553
            • E-mail: errenkoalde@errenkoalde.org

          Postaz:

          ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)

          Telefonoz:

          Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 - 010 telefono zenbakira dei daiteke.

          Posta elektronikoz:

          Ezin da posta elektronikoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, zu@errenteria.eus helbide elektronikora idatzi daiteke.

          KOSTUA

          Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: Hilabete.
          • Legezko gehieneko epea: 6 hllabete.
          • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

          1.Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.
          2. Garapen ekonomiko sailera helarazi.
          3. Eskaera ez badago ongi egina edo agiriak falta badira, pertsona/elkarte eskatzaileari eskatuko zaio gehienez hamar egun baliodunen epean agiri egokiak aurkez ditzan. Horrela egin ezean, eskaeran atzera egiten duela ulertuko da.
          4. Ekonomiaren Garapeneko zinegotziak emakida-ebazpenak onartuko ditu, eta aldi berean (astean, hamabostaldian) bilduko ditu jasotako eskabideak. Eskabidearekin batera justifikazio-aurrekontu bakarra aurkeztu bada, benetan egindako gastuei eta horien ordainketei buruzko fakturak aurkeztu beharko dira diru-laguntza ordaintzeko.
          5. Ordainketa kontura egingo da, diru-laguntza dekretu bidez onartu ondoren.

            UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

            Ogasuna eta Garapen Ekonomikoa - Garapen ekonomikoa

            OHARRAK

            Negozio bakoitzak eskaera bakarra aurkeztu ahal izango du modalitate bakoitzeko: eraldaketa digitala eta trantsizio ekologikoa.

            Negozio bakoitzeko diruz lagunduko den gehieneko zenbatekoa honako hau izango da modalitate bakoitzerako:

            - 1.500 € eraldaketa digitalerako

            - 3.500 € trantsizio ekologikorako

            Edonola ere, bi modalitateetarako diru-laguntza eskatuz gero, negozio bakoitzeko gehieneko zenbatekoa 4.500€koa izango da.