Gizarte Zerbitzuetako ekintzak eta programak burutzeko 2022ko diru-laguntzen lehiaketan parte hartzea. Diru-laguntza lerroa: 7.1.Gizartekintzan egiten diren jarduerak.

ZER DA?

Dirulaguntza eskatzea jarduera bat egin edo proiektu bat gauzatzeko, Gizarte Zerbitzuen udal azpisailak egindako deialdian parte hartuta, dirulaguntza lerroren bati jarraituz.

Diru-laguntza lerroa: 7.1.Gizartekintzan egiten diren jarduerak.

NORK ESKA DEZAKE?

Pertsona fisiko edo juridikoek (normalean behar bezala erregistratutako elkarteak) edo haien ordezkariek, deialdiaren oinarrietan xedatutakoaren arabera.

Interesa duten guztiek edo horien ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaera-orria eredu normalizatuan.

Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan , baimena emanez. Interesdunaren NAN edo ordezko beste nortasun agiriren bat.

Eskaera egiten duen pertsonaren NANa (eskaera norbanako batek egina bada) edo IKZrena (eskaera elkarte edo erakunde batek egina bada) .

Diruz laguntzea nahi den proiektu, jarduera edo programa.

Gastuen eta diru-sarreren aurrekontua.

Ardurapeko adierazpena, non beste sail, erakunde, organismo, eta abarrei egindako diru-laguntzen eskaerak jasoko diren, edo, hala badagokio, eman zaizkien diru-laguntzenak.

Euskarak eta berdintasunak jardueraren hedapenean izango duten tratamendua

Eusko Jaurlaritzako Elkarte eta Entitateen Erregistroan izena emana dutela egiaztatzen duen ziurtagiria. Urte berean beste diru-laguntza eskaerarik egin bada ez da beharrezkoa izango ziurtagiri hori aurkeztea.

Estatutuak, lehenengo aldia bada edo estatutuak aldatu baldin badira

Eskaria egiten duen erakundeak kontu korronte bat ireki duela egiaztatzeko banketxe edo aurrezki kutxa batek emandako egiaztagiria.

Dirulaguntza lerro bakoitzaren eranskinean adierazitako dokumentazioa.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaleko behe solairuan). Irailak 9 arte. Astelehena: 7:30-14:00; astearte, asteazken, ostegun eta ostiraletan: 7:30-15:00. Hitzordua aukerazkoa. 010 edo 943 449 600 deituz, zein udalean
    Errenteriako Udala
  • Urriak 1eko 39/2015 legearen 2.1 artikuluak aipatzen dituen administrazioetako edozeinen gainerako erregistro elektronikoetan. (Errenteriako udalaren SIR kodea: L01200678)
    Errenteriako Udala

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 - 010 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

          KOSTUA

          Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 3 hilbate.
          • Legezko gehieneko epea: 6 hllabete.
          • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

          Ez dagokio

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Gizarte Zerbitzuak, Kultur Aniztasuna eta Berdintasuna. - Gizarte Zerbitzuak

          OHARRAK

          -Eskaerak aurkezteko epea: Deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondorengo egunean eta amaituko da, 20 lanegun igaro ondoren (Urtarrilak 6tik otsailaren 3ra (barne)