Legamia: arte bizien sorkuntza eta mediazio egonaldi programetarako beka

ZER DA?

Legamia egitasmoa Errenterian errotu eta eragina izango duen egonaldi eta mediazio programa da. Arte biziei (antzerkia, dantza, zirkua) loturiko proiektu artistikoen sorkuntza eta ikerketa prozesuak, edozein fasetan daudela ere, babestu, erraztu eta laguntzea du helburu.

Horrekin batera, Errenteriako Kultura saila eta honekin lankidetzan aritzen diren eragileen artean garatuko duen mediazio plangintza baten bidez, sorkuntza bera Errenteriako eragile eta herritarrekin partekatzeko asmoa da programa honen ezaugarri nagusienetakoa.

NORK ESKA DEZAKE?

Euskal Herriko zein kanpoko pertsona fisiko edo juridiko pribatu orok har dezake parte deialdian

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1.- Izena emateko formularioa betea.

2.- NANaren, IFKren edota IFZren fotokopia, azken hau pertsona juridikoen kasuan.

3.- Proiektuaren azalpen txostena:

- Proiektuaren laburpena (gehienez 4.000 karaktere)

- Mediaziorako proposamena: zein eragile, dinamika, ekintza mota eta mediazioari eskainiko zaion dedikazio proposamena, egutegi balizko batekin (gehienez 5.000 karaktere)

- Egoiliar den aldirako edo aldietarako (fase ezberdinetan banatu nahi bada prozesua) aurrikusitako lanerako plana edo kronograma proposamena (gehienez 3.000 karaktere)

4.- Konpainiaren eta partaideen curriculuma, ibilbide artistiko eta profesionalarekin.

5.- Pertsona fisikoen taldeen kasuan bakarrik: II. Eranskina

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Udala (Udaleko behe solairuan). Astelehena: 7:30-14:00; asteazkena eta ostirala: 7:30-15:00; asteartea eta osteguna: 7:30-19:00. Aldakonea eraikina (Aldakonea, 2. Beraun) Astelehenetik ostiralera: 8:00-14:00
  • Urriak 1eko 39/2015 legearen 2.1 artikuluak aipatzen dituen administrazioetako edozeinen gainerako erregistro elektronikoetan. (Errenteriako udalaren SIR kodea: L01200678)

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, telefonoz hurrengo zenbakira deitu daiteke.
    943 44 96 34

    Posta elektronikoz:
  • Ezin da posta elektronikoz eskatu. Argibide gehiago behar izanez gero, kulturakreaktiboa@errenteria.eus korreo helbidera idatzi daiteke.

          KOSTUA

          Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 2 hilabete.

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

          • Kide anitzeko hautapen batzorde batek aztertu eta baloratuko ditu proposamen guztiak hautatutako proiektuekin hurrenkera ezarriz.
          • Hautapen batzordeak zenbat proiektu eta zein baliabiderekin hautatzeko proposamena luzatuko dio Kultura zinegotziari, honek ebatzi dezan.

          • Hautatutako artistak edo artista taldeak parte hartzeari uko egingo balio, automatikoki hurrenkeran jarraituz dagoen sortzaileari eskainiko litzaizkioke egonaldia, zein beka ere dagokion kasuetan.

            UDAL SAIL/DEPARTAMENTU ARDURADUNA

            Kultura, Agiritegia eta Argitarapenak eta Liburutegia - Kultura

            OHARRAK