Hezkuntza alorreko jarduera programetarako dirulaguntzak banatzeko Udalak egindako deialdia-2024. Dirulaguntza lerroak: 3.4 - Aurrikusi gabeko jarduerak

ZER DA?

Errenterian kokaturiko eta hezkuntza alorrean eragiten duten irabazi-asmorik gabeko entitateek antolaturiko hezkuntza alorreko aurrikusi gabeko programa edo jarduerak kofinantzatzeko helburuarekin. Horrez gain, horien helburuek
bat etorri beharko dute Udalaren Hezkuntza departamentuak dituenekin.

NORK ESKA DEZAKE?

2024 urtean zehar hezkuntza intereseko ezohiko jarduerak gauzatzen dituzten Errenterian kokaturiko pertsona fisikoek edo irabazi asmorik gabeko entitate juridikoek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

* OHARRA: Errenteriako Udaleko erregistro elektronikoan aurkezten diren dokumentuek bete behar dituzten ezaugarriak.

Eskatzaileek ERRENTERIAKO UDALAK 2024 URTEAN DIRULAGUNTZAK EMATEA ARAUTZEKO OINARRI OROKORREN seigarren oinarrian adierazitako dokumentazioaz gain, ondorengoa ere aurkeztu behar dute eskaerarekin batera:

a) Eskaera egin duen entitatearen estatutuak. Baldin eta lehendik aurkeztu ez badira edo aldaketaren bat egin baldin bada.

b) Egitasmoa, programa eta egin nahi diren jardueren aurrekontu zehatza.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Udala (Udaleko behe solairuan). Astelehena: 7:30-14:00; asteazkena eta ostirala: 7:30-15:00; asteartea eta osteguna: 7:30-19:00. Aldakoenea eraikina (Aldakoenea, 2. Beraun) Astelehenetik ostiralera: 8:00-14:00

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 - 010 telefono zenbakira dei daiteke.

            KOSTUA

            Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

            PROZEDURAREN EPEA

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

            1. Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu
            2. Hezkuntza departamentura helarazi.
            3. Eskaera ongi egina egon ezean, edo agiririk faltako balitz, interesatuari zuzentzeko eskatu zaio gehienez eta ezin luzatu den 10 lan eguneko epean, eta gainera, hala egin ezean, bere eskaerari uko egingo diola ulertuko da.
            4. Hezkuntza departamentuko teknikariak espedientea bideratuko du eta txostena egin eta eskaera bakoitzari puntuazioa emango dio, deialdian ezarritako irizpideen arabera. Lortutako puntuazioari jarraiki, txostenak eskatzaile bakoitzari emango zaion dirulaguntzaren kopurua zehaztuko du.
            5. Txosten hori proposamen moduan eramango da horretarako sortutako Udal balorazio batzordera eta bertan onartu beharko da (udal teknikariek osatutako organoa).
            6. Ondoren, proposamena Herritarrak Informazio batzordeari berri emango zaio (zinegotziek osatutako organoa).
            7. Azkenik, Hezkuntza departamentuko zinegotziak dirulaguntza onartu eta parte hartu duten pertsona eta entitate guztiei emango zaie ebazpenaren berri.

              UDAL SAIL/DEPARTAMENTU ARDURADUNA

              Hezkuntza, Gazteria eta Kirolak - Hezkuntza

              OHARRAK

              Dirulaguntzaren justifikazioa honako dokumentazioaren bidez egingo da:

              - Diruz lagundutako programa edo jardueraren oroitidazki zehatza.

              - Diru sarrera eta gastuen balantze ekonomikoa.

              - Egindako gastuaren egiaztagiriak (fakturak) eta horien zerrenda. Ez da “jaso izanaren” agiririk onartuko.

              - Dokumentazio grafikoa (kartelak, programak eta abar) edo ikus-entzunezkoa.

              - Elkartearen organo eskudunak emandako ziurtagiria eta pertsona fisikoa izanez gero ardurapeko adierazpena, diruz lagundutako proiektu, jarduera edo programa finantzatzeko eskuratutako diru sarrera guztiak zerrendatuta.

              Diru-laguntza honela ordainduko da:
              - %60, dirulaguntzak emateko ebazpenaren ondoren, aurrerakin moduan, eta aurkeztutako jarduera programa gauzatzeko baldintzapean.
              - %40, egindako gastua justifikatzeko bidezko dokumentazioa aurkeztu ondoren.

              Programa / jarduera gauzatu eta behar bezala justifikaturik badago, ordainketa bakar batean dirulaguntzaren % 100 emango da.

              Udalarekin edo Gizarte Segurantzarekin zorrik izanez gero, ez dago dirulaguntza kobratzerik.