Errenteriako udalerrian energia berriztagarri instalazioak ezartzeko diru-laguntzak

ZER DA?

Errenteriako udalerrian, bizitegi sektore eta bizitegi hiri lurrean kokaturiko zerbitzu sektorean, energia berriztagarri instalazioak ezartzeko diru-laguntzak eskatzea.

NORK ESKA DEZAKE?

Diru-laguntza eskatzeko aukera izango dute Errenteriako udalerriko jabekide-erkidegoek eta eraikinen jabeek (pertsona fisiko edo juridikoak): bizitegi erabilera duten eraikinen titularrek, bai bizitegi hiri lurrean eta lurzoru ez urbanizagarrian,eta hirugarren sektoreko eraikinen titularrek bizitegi hiri lurrean.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1. Eskaera-orria eredu normalizatuan.

Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NAN fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.

2. Erakunde eskatzailearen pertsona arduradunaren edo ordezkariaren NANaren fotokopia.

3. Erakunde eskatzailearen IFZren fotokopia, hala badagokio.

4. Hala badagokio, elkarteko presidente hautatzeko aktaren kopia.

5. Erantzukizunpeko deklarazioa, non beste sail, erakunde, organismo, eta abarrei egindako diru-laguntzen eskaerak jasoko diren, edo, hala badagokio, eman zaizkien dirulaguntzenak.

6. Euskarak eta berdintasunak zein tratamendu izango duen jardueraren hedapenean (baldin eta eskaera inprimakian jasoa ez badago).

7. Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak eta Errenteriako Udal eta bere organismo autonomoarenak egunean dituela egiaztatzen duen aitorpena, eta diru-laguntzen onuradun izateko ez daudela diru-laguntzen lege orokorraren 13. artikuluan, edo indarrean dagoen bestelako araudian, adierazitako inolako debeku-auzitan nahastuta (baldin eta eskaera inprimakian jasoa ez badago).

8. Eskaria egiten duenak kontu korronte bat ireki duela egiaztatzeko banketxe edo aurrezki kutxa batek emandako egiaztagiria (baldin eta lehendik aurkeztu ez bada edo aldaketaren bat egon bada).

* Dokumentazio teknikoa

1- Energia berriztagarrien erabileraren bidezko instalazio berriaren proiektuaren deskribapenezko memoria teknikoa, proiektuaren hasiera eta amaiera egunak adieraziz.

- Biomasa galdaren kasuan, ezinbestekoa da memoria horretan honako datu hau agertzea: diruz lagunduko den instalazioak ase edo bete behar duen energia eskariari lotutako atala edo kalkulua; kalkulatutako energia eskaria zehaztu beharko da bero premiei begira, eta hala badagokio, hotz premiei begira ere bai. Beharrezkoa da eskatzen den gehieneko bero potentzia zehaztea, eta hala badagokio, gehieneko hotz potentzia.

- Energia instalazio mistoen kasu partikularretarako, esate baterako, biomasa-galdara eta gas natural-galdararekin konbinatzen denean, edo biomasa-galdara bero ponpa geotermikoarekin konbinatzen denean, bero, eta aukera izanez gero, hotz eskariaren gehieneko potentziak honako honen arabera zehaztu edo kalkulatuko dira: kasuan kasuko instalazio mistoa osatzen duen ekipo bakoitzari aurreikusten zaion ekarpen espezifikoa. Diru laguntzen programa honen arabera eta kasu hauetarako, diru laguntza kalkulatzeko potentzia biomasa-galdarei dagokiena izango da, eta aurreko paragrafoan adierazitako moduan.

- Eskatzen den dirulaguntza eskabidea eguzki-instalazioak jartzeko badira, eta CTEn xedatutakoa aplikagarria bazaie eta instalazioen handitze lanak egiteko bakarrik, arau horrek eskatzen duenaren gainetik, memorian handitze horren kalkulua eta bere emaitzak jaso beharko dira.

2- Programaren gastuen (kontzeptuak eta zenbatekoak), BEZ barne, eta sarreren (jatorria eta zenbatekoa) aurrekontua.

3- Energia sortzeko ekipoaren fabrikatzailearen zehaztapen teknikoak (fabrikatzaileak emandako dokumentazio teknikoaren kopia).

4- Eskaintza ekonomikoa, sailka zehaztua; bertan, elementu garrantzitsuenen marka eta eredua azaldu beharko dira. Ez da inolako eskaintzarik onartuko, baldin eta sail ekonomiko gehituak baditu, energia instalazioaren sail ekonomiko garrantzitsuenak bereiztea galaraztea ekar dezaketenak.

Dokumentazio hori pertsona edo erakunde eskatzaileak interesgarritzat jotzen duen beste edozeinekin osatu ahal izango du

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaleko behe solairuan). Astelehena: 7:30-14:00; asteazkena eta ostirala: 7:30-15:00; asteartea eta osteguna: 7:30-19:00. Hitzordua: arratsaldez beharrezkoa da, goizean aukerazkoa. 010 edo 943 449 600 deituz,zein udalean
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 - 010 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

      KOSTUA

      Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 4 hilabete.
      • Legezko gehieneko epea: 6 hllabete.
      • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

      Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.

      Ingurumen azpisailera helarazi.

      Eskaera ez badago ongi egina edo agiriak falta badira, pertsona/elkarte eskatzaileari eskatuko zaio gehienez hamar egun baliodunen epean agiri egokiak aurkez ditzan. Horrela egin ezean, eskaeran atzera egiten duela ulertuko da.

      Ingurumen Azpisaileko teknikariak espedientea bideratuko du eta txostena emango du eskaera onartuz edo ezeztatuz deialdiaren oinarrietan ezarritako irizpideen arabera

      Ondoren, proposamenaren inguruan, Lurraldea Batzordeari, berri emango zaio (zinegotziek sortutako organoa)

      Azkenik, Ingurumen Azpisaileko zinegotziak onartu eta parte hartu duten jabe edo jabekide-erkidegoei jakinaraziko zaie.

      Dirulaguntza emateko prozedura lehia edo konkurrentzia jarraitua izango da, eta, beraz, eskabideak aurkezten diren hurrenkeraren edo ordenaren arabera aztertu eta bideratuko dira espedienteak, eta modu egokian formulatuak eta beteak egongo diren heinean eta hurrenkeran bideratuko dira.

        UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

        Hirigintza, Zerbitzuak, Ingurumena eta Hiri Mantenimendua - Ingurumena

        OHARRAK

        Diru-laguntzak ordaintzeko ezinbesteko baldintza izango da onuradunak justifikatzea, diru-laguntzaren behin betiko ebazpenean ezartzen den dataren aurretik, emandako diru-laguntza proposatutako jardueretan zuzen aplikatu dela.

        Diru-laguntzaren justifikazioa honako dokumentazioaren bidez egingo da:

        a. Dokumentazio administratiboa:

        - Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak eta Errenteriako Udal eta bere organismo autonomoarenak egunean dituela egiaztatzen duen aitorpena, eta diru-laguntzen onuradun izateko ez daudela diru-laguntzen lege orokorraren 13. artikuluan, edo indarrean dagoen bestelako araudian, adierazitako inolako debeku-auzitan nahastuta.

        - Beste diru laguntza batzuk jaso izanaren ardura-deklarazioa justifikazioaren egunean.

        - Kasuan kasu, beste erakunde batzuek emandako beste diru laguntzei buruzko ebazpen positiboen kopia justifikazioaren egunean.

        b. Dokumentazio teknikoa:

        - Egindako guztizko inbertsioaren faktura zehatzak (jatorrizko kopiak), sailka zehaztuta, 2021eko urtarrilaren 1etik 2021ko urriaren 31 bitartean data dutenak. Fakturak onuraduna denak jaulki behar ditu.

        - Proiekturen batek bost (5) faktura baino gehiago jaulkitzea eskatuz gero, faktura horiekin batera, fakturen zerrenda zehatza den laburpen koadro bat aurkeztu beharko da, eta bertan, gutxienez, hornitzailea, data, faktura-zenbakia eta zerga oinarria azaldu behar dira.

        - Proiekturen batek obra-ziurtapenari lotutako fakturak jaulkitzea eskatuz gero, honako hau aurkeztu beharko da: 1) jaulkitako faktura-ziurtapen guztiak, 2) jaulkitako faktura-ziurtapen bakoitzari dagokion ziurtapen laburpen guztiak, eta 3) jaulkitako ziurtapen bakoitzarekin bat etorritako kontu-sail burutuen bilakaeraren zehaztasun guztiak (laburpena eta faktura).

        - Fakturak ordaindu izana justifikatzen duten agiriak, honako hauek identifikatzeko moduan: laguntzaren azken hartzailea; ordainketa jasotzen duen hirugarrena; ordainketa-data (balio-data); eta laguntzaren xede den proiektua identifikatzeko beharrezkoak diren datuak.

        - Instalazio elektriko/termikoaren Ziurtagiria. hala badagokio, Erregistroa Industrian.

        - Diru laguntza jasotako energia jardueraren osagai nagusien kolorezko argazkiak. Argazki horietan hasierako egoera, jarduera gauzatu baino lehen, eta amaierako egoera agertuko dira.