Errenterian alokairu soziala sustatzeko etxebizitza hutsetako obretarako dirulaguntzak (2022)

ZER DA?

Diruz lagunduko diren jarduerak dira obrak egitea edota ekipamenduak erostea edota eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria egitea. Lanak bukatu edota hornidurak eskuratu edota eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria egin ondoren, eta oinarri hauetan aurreikusitako izapideak egin eta gero ordainduko da dirulaguntza.

NORK ESKA DEZAKE?

Dirulaguntza hau jaso ahal izango dute beren etxebizitza hutsa Bizigune edo ASAP programetan sartzen duten eta programa horietan sartu ahal izateko beharrezkoak diren obrak egiten dituzten jabeek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Obrak hasi baino lehen:

- Errenterian dagoen etxebizitza hutsaren titulartasuna egiaztatzen duen agiria.

- Etxebizitza hutsak gutxienez 3 urtez alokatzeko konpromisoa ASAP programan, eta 6 urtez Bizigune programan

- Jasotako beste edozein diru-laguntzari buruzko dokumentazioa.

- Eskaria egiten duen erakundeak kontu korronte bat ireki duela egiaztatzeko banketxe edo aurrezki kutxa batek emandako egiaztagiria.

- Alokabideren txosten teknikoa, etxebizitza dagokion programan sartzeko egin beharreko konponketak/jarduketak adierazten dituena.

- Jarduketaren aurrekontua.

Obrak amaitu eta gero:

- Obraren amaierako ziurtagiria. Proiekturik eta obra-amaierako ziurtagiririk behar ez bada, dokumentu horiek ez dira aurkeztuko.

- Burututako obren koloretako argazkiak.

- Amaierako fakturak, behar bezala beteak, baita horiek ordaindu izanari dagozkion ordain-agiriak.

- Biziguneri dagokionean, alokairu-kontratuaren edo usufruktu-kontratuaren kopia.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaleko behe solairuan). Irailak 9 arte. Astelehena: 7:30-14:00; astearte, asteazken, ostegun eta ostiraletan: 7:30-15:00. Hitzordua aukerazkoa. 010 edo 943 449 600 deituz, zein udalean
    Errenteriako Udala
  • Urriak 1eko 39/2015 legearen 2.1 artikuluak aipatzen dituen administrazioetako edozeinen gainerako erregistro elektronikoetan. (Errenteriako udalaren SIR kodea: L01200678)
    Errenteriako Udala

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 - 010 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

        KOSTUA

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 4 hilabete.
        • Legezko gehieneko epea: 6 hllabete.
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.

        Eskaera ez badago ongi egina edo agiriak falta badira, eskatzaileari eskatuko zaio gehienez hamar egun baliodunen epean agiri egokiak aurkez ditzan. Horrela egin ezean, eskaeran atzera egiten duela ulertuko da.

        Hirigintza Azpisaileko teknikariak espedientea bideratuko du eta txostena emango du eskaera onartuz edo ezeztatuz deialdiaren oinarrietan ezarritako irizpideen arabera

        Ondoren, proposamenaren inguruan, Lurraldea Batzordeari, berri emango zaio (zinegotziek sortutako organoa)

        Azkenik, Hirigintza Azpisaileko zinegotziak onartu eta parte hartu duten jabeei jakinaraziko zaie.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Hirigintza, Zerbitzuak, Ingurumena eta Hiri Mantenimendua - Hirigintza

          OHARRAK