TALKA ETA SUSPERTZE PLANA: 4. lerroa.- Kontziliaziorako laguntza osagarriak

ZER DA?

Talka- eta suspertze-plana: berehala zein epe ertainera begira
Udalak onartu duen neurri sorta, etxeko ekosisteman nahiz
tokiko ekonomia-sarea osatzen duten sektore ekonomikoetan
COVID-19ak izan duen eragina leuntzeko asmoz.

Planak 9 diru-laguntza lerro berri barne hartzen ditu.

4. lerroa.- Kontziliaziorako laguntza osagarriak

Ekainaren 15etik irailaren 15era, 14 urtetik beherakoak zaintzeko norbait kontratatzeagatik jasandako gastu arrunten zati bati aurre egiteko dirulaguntza.

NORK ESKA DEZAKE?

Honako baldintza guzti hauek betetzen dituzten familiak:

  • Errenterian erroldatua
  • Urtean 45.000 € edo gutxiagoko sarrera gordinak dituen familia bateko kide izatea.
  • Adingabe bat edo gehiago izatea kargura.
  • Guraso guztiek norberaren edo besteren konturako jarduera ordaindua burutzea edo, gutxienez, lanerako ezintasun osoa izatea. Lanaldiak izan beharko du jarduera burutzen den sektoreko lanaldi osoari dagokiona.

Familia ugaria, guraso bakarreko familien edo zaintza partekatuen kasuan, gurasoren batek % 40 arteko lanaldi-murrizketa eduki ahal izango du.

  • Bere ardurapeko adingabeen etxean zaintzeko pertsona bat kontratatuta edukitzea, ekainaren 15aren eta irailaren 15aren arteko eperen batean.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Hasiera batean:

  • Eskaera-orria
  • Familiako kide guztien 2019ko errenta-aitorpenaren kopia
  • Familia-liburuaren kopia.
  • Lan egiten duten gurasoen enpresa-ziurtagiria, lanaldiaren portzentajea ageri dela.
  • Kontratatutako pertsonarekin edo enpresa-zerbitzuarekin sinatutako kontratuaren kopia.
  • Zaintza partekatuen kasuan, hitzarmen arauemailea

Ondotik:

  • Ordaindutako nominak eta ordainketa horien egiaztagiriak
  • Ordaindutako kotizazioen frogagiriak
  • Zerbitzu-enpresaren fakturak edo ordainketen egiaztagiriak

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan). Astelehena: 7:30-14:00; asteazkena eta ostirala: 7:30-15:00; asteartea eta osteguna: 7:30-19:00. Aurretiko hitzordua beharrezkoa da. 010 eta 943 449 600 telefonoetan zein udaletxean bertan.
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 - 010 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

      KOSTUA

      Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 15 egun.
      • Legezko gehieneko epea: 6 hllabete.
      • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

      1.Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu
      eta erregistratu.
      2. Berdintasun azpisailera helarazi.
      3. Eskaera ez badago ongi egina edo agiriak falta badira, pertsona eskatzaileari eskatuko zaio gehienez hamar egun baliodunen epean agiri egokiak aurkez ditzan. Horrela egin ezean, eskaeran atzera egiten duela ulertuko da.
      4. Berdintasuneko zinegotziak ebazpenak onartuko ditu, epealdi berean jasotako eskaerak metatuz (astea, hamabostaldia).
      5.%40ko lehenego ordainketa kontura egingo da, egiaztagiriak aurkeztu baino lehen.
      6. Egiaztagiriak jaso eta egiaztatu, eskaneatu eta erregistratu.
      7. Berdintasun azpisailera helarazi.
      8. Egiaztagiriak ez badira egokiak edo agiriak falta badira, pertsona eskatzaileari eskatuko zaio gehienez hamar egun baliodunen epean agiri egokiak aurkez ditzan.
      9. Gainontzeko %60ko ordainketa bideratu.

        UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

        Gizarte Zerbitzuak, Kultur Aniztasuna eta Berdintasuna. - Berdintasuna

        OHARRAK

        - Eskabideak aurkezteko epea irekiko da deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondorengo egunean eta irailaren 15ean itxiko da.

        - Egiaztagiriak 2020ko urriaren 15era arte aurkeztu ahal izango dira.