TALKA ETA SUSPERTZE PLANA: 5. Lerroa.- Tokiko jarduera ekonomikoari laguntzeko dirulaguntzak: mikroenpresak eta norberaren konturako langileak

ZER DA?

Talka- eta suspertze-plana: berehala zein epe ertainera begira Udalak onartu duen neurri sorta, etxeko ekosisteman nahiz tokiko ekonomia-sarea osatzen duten sektore ekonomikoetan COVID-19ak izan duen eragina leuntzeko asmoz.

Planak 9 diru-laguntza lerro berri barne hartzen ditu.

5.- Tokiko jarduera ekonomikoari laguntzeko dirulaguntzak: mikroenpresak eta norberaren konturako langileak.

Alarma-egoera deklaratu izanaren ondorioz beren jarduera geldiarazi behar izan duten edo beren fakturazioa murriztuta ikusi duten Errenteriako enpresek (mikroenpresak eta norberaren konturako langileak, nekazaritza sektorekoak barne) jasandako gastu arrunten zati bat ordaintzeko dirulaguntzak. Diru-laguntza hauek lehiakortasunik gabeko konkurrentziazko modalitatean emango dira.

NORK ESKA DEZAKE?

5. lerroa:

- Urtean 9.000 eta 1.000.000 euro bitarteko fakturazioa izanik jarduera eten behar izan duten enpresak.

- Urtean 9.000 eta 110.000 euro bitarteko fakturazioa izanik fakturazioa %40 murriztu zaien enpresak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

"Informazio gehiago eta laguntza teknikoa jasotzeko: www.covid19oarsoaldea.com"

5. lerroa:

* Hasiera batean, erantzukizunpeko aitorpena.

* Aitorpenarekin batera edo alarma-egoera amaitu eta gehienez ere 4 hilabeteko epean (urriaren 30 gehienez ere)

Onuradunek zuzenbidean onartutako edozein frogabideren bidez egiaztatu beharko dituzte eskabidean jasotako alderdiak. Zehazki, orientazio moduan eta xehetasunik gabe, hauek ezarri dira:

* Pertsonalitatea:

NAN, eratze-eskriturak...

* Ordezkatzeko ahalmen nahikoa:

Notario-ahalordea.

* Urteko fakturazioa eta jarduera nagusia:

Onartutako urteko kontuak, errenta-aitorpena (pertsona fisikoen kasuan)...

* Norberaren konturako langileak:

Autonomoen kotizazioaren azken ordainagiria.

* Establezimenduaren alokairua:

Kontratuaren kopia eta epe horretako ordainagiriak, edo berandutze-erabakiaren egiaztagiria.

* Mailegua:

Maileguaren kopia eta epe horretako ordainagiriak, edo berandutze-erabakiaren egiaztagiria.

* Denboraldirako hornidurak

Horniduren fakturak eta ordainagiriak.

* Murrizketa fakturazioan:

BEZari, balantzeari edota galdu-irabazien kontuari buruzko hiru hilean behingo edo hileko aitorpena, sarrera eta gastuen liburua, dagokion epealdiko enpresaren faktura-liburua,...

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan). Astelehena: 7:30-14:00; asteazkena eta ostirala: 7:30-15:00; asteartea eta osteguna: 7:30-19:00. Uztaila erdialdetik iraila erdialdera: goizez.
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 - 010 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

      "Informazio gehiago eta laguntza teknikoa jasotzeko: www.covid19oarsoaldea.com"

      KOSTUA

      Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 15 egun.
      • Legezko gehieneko epea: Eskaera aurkeztu ondorengo egunetik aurrera 6 hilabetetan jakinarazi behar da ebazpena.
      • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

      1.Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu
      eta erregistratu.
      2. Garapen ekonomiko azpisailera helarazi.
      3.Eskaera ez badago ongi egina edo agiriak falta badira,
      pertsona/elkarte eskatzaileari eskatuko zaio gehienez
      hamar egun baliodunen epean agiri egokiak aurkez
      ditzan. Horrela egin ezean, eskaeran atzera egiten duela
      ulertuko da.
      4. Garapen ekonomikoko zinegotziak behin-behineko ebazpenak onartuko ditu, epealdi berean jasotako eskaerak metatuz (astea, hilabetea).
      5.Ordainketa kontura egingo da, egiaztagiriak aurkeztu baino lehen.
      6.Egiaztagiriak jasota, Oarsoaldearen laguntzarekin errebisatuko da eta eskaeran jasotako datuekin alderatuko da.
      7. Datuen egokitasuna egiaztatuta, behin-behineko ebazpena behin betikoa bihurtuko da.

        UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

        Ogasuna eta Garapen Ekonomikoa - Garapen ekonomikoa

        OHARRAK

        5. lerroa:

        - Eskaerak aurkezteko epea, deialdia GAO-n argitaratu eta hurrengo egunean hasiko. Aurkezteko epe amaiera: alarma egoera amaitu eta bi hilabeteetara, eta lehenago ez bada amaitzen, 2020ko irailak 30.

        - Dokumentazioa aurkezteko epea: 2020ko urriak 30arte