Udal Hizkuntza Politika departamentuak emanten dituen dirulaguntzak jarraian adierazten diren lehiaketetan sariak emateko:
4.5) XXXV. MADALEN LITERATUR SARIAK
4.6) III. ESKOLARTEKO BAKARRIZKETA LEIHAKETA
Madalen Sariak lehiaketan parte har dezakete LH 2, DBH, Batxillergoa eta Lanbide Heziketako ikasleek.
Bakarrizketa Lehiaketan parte har dezakete Errenteriako ikastetxeetako DBHko ikasleek.
Madalen Sariak lehiaketan parte hartzeko e-mail bidez euskara@errenteria.eus era ondoko agiriak bidali behar dira:
- Literatur lana ezizenarekin
- Aparteko agirian, idazlearen datuak: Izena, abizenak, adina, telefonoa, e-maila eta bere ikastetxea.
Bakarrizketa Lehiaketan parte hartzeko ikasle bakoitzak bere ikastetxean hartuko du parte eta ikastetxeak bidaliko dio Udalari informazio guztia.
Informazio gehigarririk nahi izanez gero jarri harremanetan departamentuarekin ondoko telefonoan: 943-449613
Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.
Madalen Sariak:
1- Telematika bidez datu guztiak jaso eta zuzen dauden aztertu
2- Literatur lan guztiak epaimahai kalifikatzaileari bidali honek saridunak hautatu ditzan.
3- Udal Hizkuntza Politika departamentuko teknikariak espedientearen kudeaketaz arduratuko dira. Txostenak saridunen zerrenda izango du.
4- Amaitzeko, espedientea departamentuko Zinegotziak onartuko du eta parte hartzaile guztiei jakinaraziko zaie.
Bakarrizketa Lehiaketa:
1- Udal Hizkuntza Politika departamentuak lehiaketan parte hartu duten ikastetxeek emandako informazio jasoko du.
2- Udal Hizkuntza Politika departamentuko teknikariak espedientearen kudeaketaz arduratuko dira. Txostenak saridunen zerrenda izango du.
3- Amaitzeko, espedientea departamentuko Zinegotziak onartuko du eta ordainketari ekingo zaio
Udal Hizkuntza Politika - Udal hizkuntza politika
Udalarekin edo Gizarte Segurantzarekin edo Ogasunarekin zorrik izanez gero, ez dago diru-laguntza kobratzerik