Eskola feministan izena ematea

ZER DA?

Eskola Feministan, emakumeen ahalduntzea bultzatzen duten ikastaroak egiteko, izena ematea,

NORK ESKA DEZAKE?

16 urtetik gorako Emakume interesdunek edo haien ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera-orria eredu normalizatuan.

Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NAN fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan). Astelehena: 7:30-14:00; asteazkena eta ostirala: 7:30-15:00; asteartea eta osteguna: 7:30-19:00. Aurretiko hitzordua beharrezkoa da. 010 eta 943 449 600 telefonoetan zein udaletxean bertan.
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

      Telefonoz:
    • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 30 zenbakira dei daiteke edo eskolafeminista@errenteria.eus helbidean eska daiteke.
      Errenteriako Udala

          KOSTUA

          Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 15 egun.
          • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
          • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          Ez dagokio

          ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

          1. Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.
          2. Ikastaroa egingo dela erabakitzen denean (behar adina jende dagoelako), Berdintasunerako azpisailetik interesdunekin jarriko gara harremanetan asistentzia konfirmatu, ordutegiaren berri eman eta ikastaroari buruzko bestelako informazioa helarazteko.

            UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

            Gizarte Zerbitzuak, Kultur Aniztasuna eta Berdintasuna. - Berdintasuna

            OHARRAK

            • Udazkeneko programazioa.
            • Izena emateko epea: irailaren 21etik urriaren 2ra arte (tailerren kasuan izan ezik, horien izena emateko epea hasi baino 3 egun lehenago itxiko baitute.)
            • Pertsona bakoitzak gehienez hiru jardueratan eman ahal izango du izena, eta bere lehentasunak ordenean markatu beharko ditu inskripzio-orrian.