Laguntza hauen xedea alokairu erregimenean etxebizitza hartzeak dakartzan gastuei aurre egiten laguntzea da.
Diru-laguntzen onuradun izan daitezke, indarrean dagoen aurrekontu-ekitaldiaren kargura,
1.) diru-laguntza banaka eskatzen duten pertsonak (banakako eskatzaileak)
O
2.) bikote batek, bere ardurapean adingabeak dituena edo ez, edo bere ardurapean adingabeak dituen pertsona batek osatutako bizikidetza-unitateak.
Eta 2023an, deialdi hau GIPUZKOAKO ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu arte eta diru-laguntza eskatzen duten aldian, honako baldintza espezifiko hauek betetzea:
a) 18 eta 35 urte (barne) bitarteko adina izatea, edo 18 urte beteta ez izan arren, beren kaxa bizi direnean.
Dirulaguntza 36 urte betetzen diren hilaren aurreko hilabetera arte onartuko da.
Oinarrietan 4 eta 5 artikuluan adierazitako baldintzak betetzeaz gain, dirulaguntza lerro honetarako eskatzaileak honako agiri hauek ere aurkeztu beharko ditu:
a) Eskaera, behar bezala beteta eta sinatuta.
b) Laguntza eskatzen duen pertsona bakoitzaren Nortasun agiria edo egoitza txartelaren fotokopia. Adin txikikorik balego, Familia Liburua ere aurkeztu beharko da. Azken agiri hori kasu guztietan aurkeztu beharko da senidetasuna egiaztatzeko, baldin eta ondorengotza alegatu bada.
c) Etxebizitzaren alokairu kontratuaren kopia, indarrean dagoena eta diruz lagundu daitekeen epe barnekoa.
d) Norbanako Eskatzaile edo bizikidetza unitateko kideetatik inork etxebizitza baten jabe ez izatearen ziurtagiria, jabetza erregistroak igorria, laguntza eskaera eman baino gehienez 15 egun lehenagokoa.
e)Etxebizitza baten titularkide izanez gero, aurkeztu beharreko agiriak:
- Herentzia kasuan, herentziaren onarpen agiria eta etxebizitza partizio-eskritura.
.- Dohaintza kasuan, dohaintza eskritura.
f) Diru sarreren egiaztagiriak, norbanako eskatzaileenak edo bizikidetza unitateko kide guztienak: nominak edo beste diru sarreren agiriak (erakunde eskumendunak egindakoa).
Banandu edo dibortziatuta dauden pertsonen kasuan:
- Epai irmoaren fotokopia bat, hala balitz, non zehazten den hitzartutako seme-alabengatiko mantenu pentsioa. Mantenu pentsioaren ordainketaren ziurtagiriak aurkeztu beharko dira.
- Hipoteka kargei dagozkien hileroko ordainketen ziurtagiriak.
g) Orokorrean edonolako dirulaguntzak jasotzea eragozten duen inolako egoeratan ez dagoela eta oinarri hauetan zehaztutako baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duen arduradun aitorpena.
Adierazpen horrek honakoak adieraziko ditu:alokairuko etxebizitzan bizi d(ir)en pertsona(k), deialdiaren baldintza zehatzak betetzen ditu(zt)ela.
h) 2023an etxebizitzan sarrerarako egindako ordainketa agiriak.
i) Alokairu kontratuaren baitan 2023 urtean hilero egindako ordainketa agiriak, eskatzailearen izenean. Norbanako eskatzaile bakoitza edo bizikidetza unitate bakoitzak aurkeztu beharko du dagokion hileko alokairuaren zatiaren ordainagiria. Onartuko da alokairu osoaren ordainagiri bakarra.
j) Zinpeko aitorpena sinatuta adierazteko ez eskatzaile norbanakoek edo bizikidetza unitateko inork ere, ez duela beste inolako dirulaguntzarik jaso edo jasotzen ari, alokairua ordaintzeko.
Aurreko atalean xedatutakoa alde batera utzi gabe, honako pertsona hauek jaso ahal izango dituzte laguntzak:
- Errenteriako Udalak emandako banakako dirulaguntzen onuradunak, gizarte-bazterketako eta premia larriko egoerak arintzeko eta Etxebizitzarako Prestazio Erantsiaren hartzaileek.
- Salbuespen gisa, laguntza hau jaso ahal izango dute Gaztelagun, Lanbideko etxe bizitza laguntza osagarriak edo eskubide subjektiboko prestazioak jasotzen dituztenek, baldin eta haien diru-laguntza ez bada iristen deialdi honen bidez emandako gehienekora.
Kasu horietan, alokairurako laguntza hauek osagarriak izanen dira, deialdi honetan ezarritako gehieneko zenbatekora iritsi arte.
Edonola ere, euren eskubideak balioztatu egin beharko dituzte, dagozkien laguntzak eskatuz. Bestela, ezingo dute oinarri hauetan jasotako alokairurako laguntza osagarria jaso.
Errenteriako Udalak , NISAE datuen bitartekaritza plataforma bidez, deialdian parte hartzeko ondoko datuak egiaztatuko ditu. Aurka eginez gero, deialdian eskatutako ziurtagiriak edo tituluak aurkeztu beharko ditu.
1) Azken ekitaldiko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Aitorpena (PFEZ)
2) Errenta Aitorpena egiteko betebeharrik ez badu, edo Aitorpen Bateratua egiten badu, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak egindako lan-bizitzaren ziurtagiria edota bestelako kontzeptuetatik datozen diru-sarreren Gizarte Segurantzako edo bestelako entitate baliokideen ziurtagiriak.
3) LANBIDEren ziurtagiria, diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen duela edo langabezian dagoela egiaztatzen duen GSDOko lan bizitzaren ziurtagiria.
4) Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoan langabezia egoeraren gaurko kontsulta.
5) Errenteriako Udalak nire zerga-betebeharrak (Foru Ogasunean aurrean) eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean ditudan kontsultatuko du eta, horretarako behar den informazioa eskuratuko du.
Ez bada baimena ematen goian aipatutako agiri guztiak erantsi beharko dira.
Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.
Hezkuntza, Gazteria eta Kirolak - Gazteria