Udal Artxiboak bi urtez behin oro har euskal kulturari buruzko ikerlanak sustatzeko helburua duen beka edo diru-laguntza deialdia egiten du.
2022ko deialdian, Errenteriako Udalak, Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) laguntzarekin, euskarazko ikerketa bultzatzeko, emakumezkoen ikerketa sustatzeko, Errenteriaren eta Oarsoaldeko eskualdearen inguruko ezagutza areagotzeko eta Koldo Mitxelena errenteriar filologoa omentzeko, honen izena duen ikerketa bekarako XVI. deialdia egiten du.
Ikergai zehatza deialdi bakoitzean erabakiko da, beti ere giza- eta gizarte-zientzien alorrean, eta 2022ko deialdian honako hau izango da: LGTBI+.
Ikergaia izenburu zehatz eta aldi berean zabal horrekin definitzean, bidea zabalik utzi nahi da LGTBI+ pertsonentzat edo/eta LGTBI+ mugimenduarentzat interesgarri izan daitekeen giza- eta gizarte-zientzietako edozein ikuspegitatik egiteko ekarpena.
Deialdi honetako epaimahaia honako hauek osatuko dute: Iñaki Queralt Coira, Leonor García Vázquez, Miren Guillo Arakistain, Hiruki Larroxa eta Gidor Bilbao Telletxea.
Ikerketa lana jatorrizkoa eta argitara eman gabea izango da, nahiz oso osorik izan, nahiz lan horren atal bat izan, ez hitzez hitz ezta laburpena ere. Era berean, ez da inolako lan akademiko, tesi, tesina, ikas lan, edota txosten baten zati izango.
Proiektua, azterlana eta memoria euskaraz burutuko dira.
Bekaren iraupena gehienez 18 hilabetekoa izango da, beka esleitzen den egunetik hasita.
Beka honen diru zenbatekoa 15.000 eurokoa izango da. Kopuru horri indarrean dagoen araudiari jarraituz dagokion atxikipena egingo zaio.
Eskaerak eta gainontzeko agiriak aurkezteko epea 2022ko urriaren 1etik azaroaren 15era arte egongo da zabalik, biak barne.
Pertsona fisikoek (edo haien ordezkariak) edo horretarako osatutako nortasun juridikorik gabeko taldeek eskatu ahal izango dute beka hau. Bigarren kasu horretan, Udalaren aurrean ordezkari izango den ikerlanaren zuzendari arduradun bat izendatu beharko da.
Eskaera-orria eredu normalizatuan.
Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NAN fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.
* Lantaldeen kasuan partaide guztien EGA edo baliokidea eta CV.
Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.
Eskabideak erregistratzea, baloratzea eta lan irabazleari beka ematea.
Kultura, Agiritegia eta Argitarapenak eta Liburutegia - Agiritegia eta Argitalpenak
BALDINTZAK EGIAZTATZEKO ERA
Baldintza edo merituen egiaztagiriak gero aurkeztuko ditu/dituzte eskatzaileak/ek, bekarako proposamena berari egiten bazaio/bazaie.