Sarrera erregistroa: udalari edo beste administrazio bati zuzendutako eskaera, idatzi edo komunikazioen harrera edo kontsulta.

ZER DA?

Udalari edo beste administrazio bati zuzendutako eskaera, idatzi edo komunikazioen harrera-entrega sarrera erregistroa gauzatuz. Beste administrazio bati zuzendutakoen kasuan ezin izango da Errenteriako udaleko zerbitzu telematiko bidez aurkeztu.

Aldez aurretik emandako dokumentuen kontsultak egitea.

Sarrera erregistrorako sarbideko egoitza elektronikoan jasotzen da Errenteriako udalean abia daitezkeen izapideen zerrenda eguneratua.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten guztiek edo horien ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

* OHARRA: Errenteriako Udaleko erregistro elektronikoan aurkezten diren dokumentuek bete behar dituzten ezaugarriak.

  1. Eskaera-orria eredu normalizatuan.

Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NANa edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.

Interesdunek aurkeztutako eskaerek datu hauek izan behar dituzte:

a) Interesdunaren izen-abizenak eta, egoki bada, ordezkariarenak

b) Jakinarazpena zein leku fisikotan egitea nahi duen. Horrez gain, interesdunek beren helbide elektronikoa, telefono mugikorra edo sare sozialetako helbidea eman ahal izango dituzte, Udalak jakinaraz diezaien jakinarazpena bidali duela edo jasotzeko moduan dagoela.

c) Eskaera eragin duten egitate, arrazoi eta eskaerak, argi adierazita

d) Lekua eta data

e) Eskatzailearen sinadura

f) Zein sail/azpisailetara zuzentzen den.

  1. Ireki beharreko prozedura-motaren arabera, gutxieneko agiriak aurkezteko eskatuko da.

Eskaerak, ardurapeko adierazpenak edo komunikazioak egiteko, administrazioarekiko errekurtsoak jartzeko, egintzak bertan behera uzteko eta beste pertsona baten izenean eskubideei uko egiteko, ordezkaritza egiaztatu beharko da.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaleko behe solairuan). Astelehena: 7:30-14:00; asteazkena eta ostirala: 7:30-15:00; asteartea eta osteguna: 7:30-19:00. Hitzordua: arratsaldez gomendagarria, goizean aukerazkoa. 010 edo 943 449 600 deituz,zein udalean
  • Urriak 1eko 39/2015 legearen 2.1 artikuluak aipatzen dituen administrazioetako edozeinen gainerako erregistro elektronikoetan. (Errenteriako udalaren SIR kodea: L01200678)

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 - 010 telefono zenbakira dei daiteke.

          KOSTUA

          Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: unean bertan.
          • Legezko gehieneko epea: ez dagokio.
          • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: ez dagokio.

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

          1.- Dokumentazioa aurrez aurre aurkezten bada: dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.

          2.- Ahal den neurrian jatorrizko dokumentazioa interesatuari itzuli; hala ere, zenbaitetan arauak esaten du aurkeztutako dokumentuak administrazioak gorde behar dituela edo derrigorrezkoa dela objektuak aurkeztea edo dokumentuak aurkeztea digitalizatu ezin den berariazko euskarri batean.
          3.- Eskatzaileari kopia zigilatua eman, egiaztagiri moduan, zein egunetan aurkeztu duen eta hurrenkera-zenbakia jasota.
          4.- Erregistroan utzitako agiriak dagokion sail/azpisailera bideratu.
          5.- Kasu bakoitzean egokiak diren jardunbidearen izapideak.

            UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

            Lehendakaritza - Idazkaritza Orokorra

            OHARRAK

            Administrazioetako organoetan eta posta-bulegoetan ziurtagiri irekiaren bidez aurkezten diren idazkien sarrerako datak eraginak izango ditu, herritarrek epeak betetzeari begira.

            ZU! zerbitzuari atxikitako langileek egiaztatuko dute erregistroan aurrez aurre aurkeztutako dokumentuak jasotzen dituela administrazio-prozedura erkidea arautzen duen legeriak, sektoreko aplikatu beharreko araudiak eta, egoki bada, Errenteriako Udalaren izapideen eskuliburuan ezarritako datuak eta dokumentuak.

            Ez badute dena aurkeztu, kopia zigilatuaren atzealdean errekerimendua inprimatuko zaio eskaera sinatu edo bidali duenari, hamar eguneko epean okerra konpon dezan edo aginduzko dokumentuak aurkez ditzan, ohartarazita ez badu hala egiten artxibatuko dela.

            Eskabideak eta gainerako dokumentazioa Errenteriako Udalaren erregistro elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dute hauek:

            a) Pertsona juridiko guztiak

            b) Profesionalen elkargoko kide izatea beharrezkoa den jardueretan aritzen direnak (finken administratzailea, jabetza-erregistratzailea, notarioa, arkitektoa, etab.).

            c) Udalarekin harremanak bitarteko elektronikoen bidez izatera behartutako interesdunen ordezkariak.