Udal Hizkuntza Politika departamentuak euskarekin zerikusia duten ekintzak eta programak burutzeko 2023ko dirulaguntzen deialdian parte hartzea.

ZER DA?

Udal Hizkuntza Politika departamentuak ematen dituen diru-laguntzak eskatzea. Lerroak hauek dira:

4.1) Alfabetatze-euskalduntze ikastaro homologatuetan parte hartzea.

4.2) Premia bereziak dituzten pertsonek alfabetatze-euskalduntze ikastaro homologatuetan parte hartzea.

4.3) Lan munduan euskararen erabilera, ezagutza eta ikusgarritasuna sustatzea.

4.4) Bai Euskarari ziurtagiria eskuratzea.

4.7) Liburua Opari - Irakurketa euskaraz sustatzeko kanpaina

NORK ESKA DEZAKE?

Pertsona fisiko edo juridikoek (normalean behar bezala erregistratutako elkarteak edo enpresak) edo haien ordezkariek, deialdiaren oinarrietan xedatutakoaren arabera

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

* OHARRA: Errenteriako Udaleko erregistro elektronikoan aurkezten diren dokumentuek bete behar dituzten ezaugarriak.

  1. Eskaera-orria eredu normalizatuan.

    Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NAN fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.

  2. Pertsona arduradunaren edo eskaera egiten duen elkarte edo enpresaren ordezkariaren NANa.
  3. Deialdiaren oinarrietan eskatzen diren bestelako agiriak.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaleko behe solairuan). Astelehena: 7:30-14:00; asteazkena eta ostirala: 7:30-15:00; asteartea eta osteguna: 7:30-19:00. Hitzordua: arratsaldez gomendagarria, goizean aukerazkoa. 010 edo 943 449 600 deituz,zein udalean
  • Urriak 1eko 39/2015 legearen 2.1 artikuluak aipatzen dituen administrazioetako edozeinen gainerako erregistro elektronikoetan. (Errenteriako udalaren SIR kodea: L01200678)

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 - 010 telefono zenbakira dei daiteke.

          KOSTUA

          Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 3 hilbate.
          • Legezko gehieneko epea: 6 hllabete.
          • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

          1.- Eskaera eta gainontzeko dokumentazioa jaso, egiaztatu, erregistratu eta eskaneatu.
          2.- Udal Hizkuntza Politika sailera helarazi.
          3.- Eskaera ongi egina egon ezean, edo agiririk faltako balitz, interesatuari zuzentzeko eskatu zaio gehienez eta ezin luzatu den 10 lan eguneko epean, eta gainera, hala egin ezean, bere eskaerari uko egingo diola ulertuko da.
          4.- Hizkuntza Politika saileko teknikariak espedientea bideratuko du eta txostena egingo du deialdian ezarritako irizpideen arabera. Txostenak eskatzaile bakoitzari emango zaion diru-laguntzaren kopurua zehaztuko du.
          5.- Ondoren, proposamenaren berri Herritarrak batzordeari emango zaio (zinegotziek osatutako organoa).
          6.- Azkenik, saileko zinegotziak diru-laguntza onartu eta parte hartu duten pertsona eta entitate guztiei emango zaie ebazpenaren berri

            UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

            Udal Hizkuntza Politika - Udal hizkuntza politika

            OHARRAK

            Udalarekin edo Gizarte Segurantzarekin edo Ogasunarekin zorrik izanez gero, ez dago dirulaguntza kobratzerik.