Trintxerpeko behin-behineko aparkaleku publiko berria erabiltzeko txartel eskaera

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Laster hasiko dira ADINBERRI izenez ezagutzen den proiektu osoa eraikitzeko obrak Trintxerpeko Lasako aparkalekuan eta Hospitalilloko kaian. Obra horien ondorioz, lurgaineko aparkaleku ugari kenduko dira.

Aparkalekuak ondasun urria dira, eta, oro har, ondasun horien aprobetxamendua interesatzen da. Azken batean, jabari eta erabilera publikoko ondasunen aprobetxamendu intentsiboa osatzen dute, eta trafikoaren arloan Udalak lortu beharreko lehentasunezko helburua da lur gaineko aparkalekuen banaketan ahalik eta ekitaterik handiena lortzea, lehentasuna emanez bertakoen ibilgailuei eta tokiko merkataritzarekin zerikusia duten ibilgailuei.

Hori dela eta udalak behin behineko hainbat aparkaleku gune gaitu ditu.

NORK ESKA DEZAKE?

Alkatetza dekretuetan zerrendatzen diren kaleetan helbideratuta dauden ibilgailuen jabeek izango dute aparkalekuan ibilgailua aparkatzeko txartela eskatzeko eskubidea, ezarritako ordutegian eta betiere ondoren zehazten diren baldintzak betez gero.

1.- Aparkatzeko bertako txartela eskatu ahal izango dute, baldintza hauek betetzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoek edo haien legezko ordezkariek:

a) Dekretuetan zehaztutako kaleetako batean erroldatuta egotea.

b) Helbidea Pasaiako udalerrian duen ibilgailu baten titularra izatea, aipatu kaleetako batean.

c) Zerga-betebeharretan eguneratuta egotea.

d) Ibilgailuaren dokumentazioa eguneratua egotea (IAT eta nahitaezko asegurua indarrean).

2.- Beste kasu batzuk:

Era berean, erregulazio-eremuan aparkatzeko txartelak eman ahal izango zaizkie enpresa, elkarte, erakunde edo fundazioen jabetzakoak diren ibilgailuak edo leasing edo renting kontratuak dituzten ibilgailuak haien izenean erabiltzen dituzten eskatzaileei, baldin eta gidaria goian aipatutako kaleetako bizilaguna dela eta ibilgailu horren ohiko gidaria dela egiaztatzen bada.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Erregulazio-eremuan aparkatzeko txartelak eman ahal izango zaizkie enpresa, elkarte, erakunde edo fundazioen jabetzakoak diren ibilgailuak edo leasing edo renting kontratuak dituzten ibilgailuak haien izenean erabiltzen dituzten eskatzaileei, baldin eta gidaria goian aipatutako kaleetako bizilaguna dela eta ibilgailuaren ohiko gidaria dela egiaztatzen bada:
    • Eskatzailea ibilgailuaren ohiko gidaria dela adierazten duen enpresaren egiaztagiria.

NON ESKATZEN DA?

        ZENBAT BALIO DU?

        Ez du kosturik

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: zehaztu gabe
        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: zehaztu gabe
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        Ez dagokio

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Alkatetza

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        Udaltzaingoa - Udaltzaingoa

        OHARRAK

        Txartelak ikusteko moduan jarri beharko dira aurreko haizetakoaren beheko aldean, kristalari atxikita.

        Bizilekua edo ibilgailua aldatzean, Udalari jakinarazi behar diote; eta txartela itzuli egin behar dute, hura lortzeko baldintzetako bat betetzeari uztean.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Datuen tratamenduaren arduraduna: PASAIAKO UDALA

        Datuen Babesaren Ordezkariaren posta-helbidea: dbd-dpd@pasaia.net (datuen babesarekin zerikusia duten gaietarako bakarrik erabiltzeko)

        Xede orokorra: Udalak kudeatzen dituen prozedura eta espedienteak tramitatzea.

        Xede espezifikoa; Zilegitasuna; Lagapenak: TRATAMENDU JARDUEREN ERREGISTROA - 2.19 Atala: UDALTZAINGOA

        Eskubideak: Irispide eskubidea, Zuzentzeko eskubidea, Ezerezteko eskubidea, Tratamendua mugatzeko eskubidea eta aurka egiteko eskubidea

        Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO