Datuak babesteko Erregelamendu Orokorrak (DBEO) eta Datu pertsonalen babesari eta eskubide digitalen bermeari buruzko Lege Organikoak (DPBEDBL) interesdun orori dagozkion datu pertsonalei buruzko eskubideak ematen dizkiote, eta horien aplikazioa, kasu bakoitzean, tratamendu bakoitzak zilegitzen duen oinarri juridikoaren menpe egongo da, eta haiek baliatzea doakoa da.
Zure eskubideak balia ditzakezu Udalarekin harremanetan jarrita, idatzizko komunikazio bidez, aurrez adierazitako kanalen bitartez.
Eskubide horiek baliatzeko eskaria jasotakoan, ebazpen bat emango dugu. Ebazpen horrekin ados ez bazaude, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren (DBEB) aurrean erreklamazioa aurkez dezakezu www.avpd.euskadi.eus.
1-3-A Irispide-eskubidea
Eskubide honek zure datu pertsonalen tratamendurik egiten dugun informatuta egoteko ahalmena ematen dizu eta, hala bada, datu horiek irispidean izateko ahalmena.
Eskubide hau baliatzeko eskaerak banan-banan aztertuko dira, kasu batzuetan ezin baita eskubide hau baliatu.
1-3-B Zuzentzeko eskubidea
Eskubide honek tratatzen ditugun eta okerrak diren datu pertsonalak zuzentzeko eskatzeko ahalmena ematen dizu. Halaber, eskubidea izango duzu zuri buruz dauden datu personal osagabeak osa daitezen.
1-3-C Ezerezteko eskubidea
Eskubidea duzu, DBEOren 17. artikuluan jasotako baldintzaren bat gertatzen denean, zure datu pertsonalak ezabatzeko eskatzeko.
1-3-D Tratamendua mugatzeko eskubidea
Eskubide honek DBEOren 18. artikuluan jasotako baldintzaren bat gertatzen denean tratamendua muga dadila eskatzeko ahalmena ematzen dizu.
1-3-E Aurka egiteko eskubidea
Zure datuen tratamenduari aurka egiteko eskubidea duzu, tratamendu hori interes publikoaren izenean egindako misio batean edo interes legitimoan oinarrituta badago, profilen gauzatzea barne.
Interesdun orok
Datuak babesteko ordezkaria Datuak Babesteko Araudian aurreikusitako figura bat da, aipatutako araudia betetzen dela jakinarazteko, aholkatzeko eta ikuskatzeko funtzioak betetzen dituena.
Pasaiako Udaleko datuak babesteko ordezkariarekin jar zaitezke harremanetan, posta arruntez, Udalaren posta-helbidean edo dbd-dpd@pasaia.net helbide elektronikoan.
Ez du kosturik
Eskubide horiek baliatzeko eskaria jasotakoan, ebazpen bat emango dugu. Ebazpen horrekin ados ez bazaude, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren (DBEB) aurrean erreklamazioa aurkez dezakezu www.avpd.euskadi.eus.
Alkatetza
Antolakuntza - Informatika
Datuen tratamenduaren arduraduna: PASAIAKO UDALA
Datuen Babesaren Ordezkariaren posta-helbidea: dbd-dpd@pasaia.net (datuen babesarekin zerikusia duten gaietarako bakarrik erabiltzeko)
Xede orokorra: Udalak kudeatzen dituen prozedura eta espedienteak tramitatzea.
Xede espezifikoa; Zilegitasuna; Lagapenak: TRATAMENDU JARDUEREN ERREGISTROA - 2.25 Atala: HERRITARREN ARRETA ZERBITZUA
Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO