Pasaian tokiko merkataritza suspertzeko kontsumo-bonuen ekimenera atxikitzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Pasaian tokiko merkataritza suspertzeko kontsumo-bonuak.

NORK ESKA DEZAKE?

Establezimenduek honako baldintza hauek bete beharko dituzte, Pasaiako kontsumo-bonuen ekimenean parte hartzeko:

  • Altan egotea Jarduera Ekonomikoen Zergan, ebazpen honen 1. eranskinean zerrendatzen diren epigrafeetako batean.
  • Jendaurreko salmentarako establezimendua Pasaian egotea, eta Pasaiako udalerrian ordaintzea JEZ.
  • 10 langiletik beherako plantilla izatea, eta urteko fakturazioa 1.000.000 eurotik beherakoa izatea.
  • Egiaztatuko dute ez dutela inolako debekurik, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan aurreikusitako onuradun-izaera lortzeko.
  • Egiaztatuko dute Foru Ogasun, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokor eta Pasaiako Udalarekiko betebeharretako ordainketetan eguneratuta daudela.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Interesa duten establezimenduek aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Ebazpen honi erantsitako eskabidea, behar bezala beteta, eta ekimen honetan parte hartzeko baldintzak betetzen direla adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena.
  • Eskatzailea pertsona fisikoa bada, eskatzailearen NANa.
  • Pertsona juridikoa bada, eskatzailearen IFKren kopia.

Dokumentazio elkarreragilea eta egiaztagarria:

  • Deialdi honetan honako betekizun hauek egiaztatuko dira, korporazio-plataformen, bitartekaritza-plataformen (Nisae) edo sarbide publikoko plataformen bidez:
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan eguneratuta egotea.
    • Gipuzkoako Foru Ogasunarekiko zerga-betebeharrak egunean izatea.
    • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan (JEZ) alta emanda egotea, 1. eranskineko epigrafeetako batean.
    • Banku-kontuaren titulartasuna Euskal Administrazioaren Ordainketa Pasabidearen bidez egiaztatuko da, betiere dagokion banku-erakundea bertan integratu bada.

Pertsona edo erakunde eskatzailea egiaztapen horren aurka badago, berak aurkeztu beharko du dokumentazioa eskabidearekin batera.

NON ESKATZEN DA?

        ZENBAT BALIO DU?

        Ez du kosturik

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: Deialdian zehaztutakoa
        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: Deialdian zehaztutakoa
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        Deialdian zehaztutakoa.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Deialdia Alkatetza dekretu bidez onartu da eta kontzesioak Tokiko Gobernu batzordeak onartuko ditu

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        Ogasuna - Kontu-hartzailetza

        OHARRAK

        • Merkatariak ekimenera atxikitzeko epea: 2022/04/13 arte.
        • Bonuak erabiltzeko epea: bonoak jaulkitzen direnetik 2022/06/05 arte.
        • Bonuak justifikatzeko epea: 2022/06/27 arte.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Datuen tratamenduaren arduraduna: PASAIAKO UDALA

        Datuen Babesaren Ordezkariaren posta-helbidea: dbd-dpd@pasaia.net (datuen babesarekin zerikusia duten gaietarako bakarrik erabiltzeko)

        Xede orokorra: Udalak kudeatzen dituen prozedura eta espedienteak tramitatzea.

        Xede espezifikoa; Zilegitasuna; Lagapenak: TRATAMENDU JARDUEREN ERREGISTROA - 2.02 Atala: LAGUNTZAK ETA DIRULAGUNTZAK

        Eskubideak: Irispide eskubidea, Zuzentzeko eskubidea, Ezerezteko eskubidea, Tratamendua mugatzeko eskubidea eta aurka egiteko eskubidea

        Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO