Udal informatika-saretik Internetera sartu ahal izateko (liburutegietako ordenagailuetatik, wifi seinalearen bidez, edo beste gailuren batetik), interesdunek aldez aurretik erabiltzaile-izena eta pasahitza eskuratu behar dituzte, eta horiek erabiliko dituzte zerbitzua erabili behar duten guztietan.
Erabiltzailea eta pasahitza bi eratara eskuratu daitezke:
Erabiltzailea eta pasahitza eskuratzeko erabiltzen den prozedura edozein dela ere, ondoren, interesdunek beren pasahitza aldatu eta eurek nahi dutena jartzeko aukera izango dute (kusi aipatutako eskuliburuaren azken atala).
Indarrean dagoen araudia betetzearren, Interneterako konexio bakoitzeko Udalak konexioaren data eta ordua, deskonexioaren ordua, esleitutako IPa eta zerbitzua erabili duen pertsonaren identifikazioa gordeko ditu; baina ez du gordeko eta ez erregistratuko ere konexioaren edukiari buruzko daturik.
Erabilera partekatuko gailuetan (liburutegietako ordenagailuetan, esaterako) oso garrantzitsua da erabiltzaileak erabilera bukatzen duenean saioa ixtea; bestela, atzetik datozenek konexio ireki hori erabili ahal izango dute.
Zerbitzu hau Andoain, Aretxabaleta, Errenteria, Hernani, Lasarte-Oria, Tolosa, Urnieta eta Zumarragako udalekin elkarlanean garatu da. Aipatutako udalerri horietan lortutako erabiltzailea edo pasahitza gainerako guztietan erabil daiteke.
Identifikazioa lortzen da erabiltzaileak alta prozesuan ematen duen telefono mugikorraren zenbakitik abiatuta.
Adingabeak: Pasaiako Udalak ez du beregain erantzukizunik hartuko, adingabeek udalaren wifi-zerbitzuaren erabilera desegokia egiten badute. Udalak uste du adingabe bat zerbitzura sartu bada edo zerbitzua erabili badu, baduela horretarako baimena. Wifi zerbitzuak Interneterako sarbide libre eta gardena ahalbidetzen du, eta horrek aukera ematen du adingabeentzat desegokiak izan daitezkeen edo debekatuta egon daitezkeen edukietara sartzeko. Gurasoei eta/edo legezko ordezkariei gogorazten diegu haien erantzukizuna dela euren zaintzapean dauden adingabeentzat egokiak diren edukiak edo zerbitzuak zaintzea eta erabakitzea.
Adin nagusiko edonork.
Adingabeei dagokienez, beren zaintza dutenek bideratu beharko dute eskaera.
Adingabe batek, gailu mugikor bat erabiliz (telefonoa, tableta, ordenagailu eramangarria...) erabiltzaile eta pasahitz eskaera bideratzen badu online, Udalak ulertuko du adingabeak bere legezko tutoreen baimena duela. Horrelakoetan Udalak ez du bere gain hartuko adingabeek Interneteko konexioarekin egindako erabilera.
Ez du kosturik
Online: Alta automatikoa.
Eskaera-orriaren bidez: Alta eskuz. Astebeteko epea.
Ofizioz
Antolakuntza - Informatika
Udal sarearen bidezko Interneterako sarbidea mugagabea eta doakoa da, eta ordenagailu eramangarriekin, telefono mugikorrekin eta bestelako gailuekin erabil daiteke.
Udalak ez die erabiltzaileei ez zerbitzu teknikorik ez laguntzarik emango. Ekipamendu fisikorik ere ez du emango, hala nola, WIFI txartelak, inprimatzeko zerbitzua, ordenagailu eramangarriak edo antzekoak.
Gainerako erabiltzaileen eskubideak babestearren, Udalak konexioa edo sarbidea eragotziko die sistema gehiegikeriaz erabiltzen dutenei edo gainerako erabiltzaileen jarduera oztopatzen dutenei. Era berean, konexioa kenduko die gainerako erabiltzaileen trafikoa monitorizatzen saiatzen direnei.
Ezingo da Interneterako sarbidea erabili jabetza intelektualaren legeriak babestutako artxiboak edo informazioa deskargatzeko. Halaber, ezingo da erabili eduki xenofobo edo arrazistak, iraingarriak, diskriminatzaileak edo baztertzaileak ikusteko.
Ezin da legez kanpoko edo indarrean den ordenamendu juridikoaren aurkako jarduerarik egin.
Azkenik, ezin da Interneterako sarbidea erabili spamak edo eskatu gabeko publizitatea bidaltzeko, ohiko jarduera profesionalak egiteko, edo beste era bateko onura ekonomikoa lortzeko helburua duten jardueretarako.
Udalak eskubidea izango du, aldez aurretik ohartarazi gabe eta edozein unetan, sarbide-orriaren aurkezpena eta konfigurazioa aldatzeko, eta baita zerbitzuak aldatzeko ere. Erabiltzaileek badakite eta onartzen dute edozein unetan zerbitzu hau eten, desaktibatu edo ken daitekeela.
Datuen tratamenduaren arduraduna: PASAIAKO UDALA
Datuen Babesaren Ordezkariaren posta-helbidea: dbd-dpd@pasaia.net
Xedea; Zilegitasuna; Lagapenak: TRATAMENDU JARDUEREN ERREGISTROA - 2.14 Atala: WIFI SARE PUBLIKOA
Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO