Pasaiako Udalaren Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen Sailak aurten berriz Udaleku Irekiak antolatu ditu. Udalekuen bitartez, haurrek udan gozatzeko aukera izango dute, eta bide batez, ikastetxeetan urtean zehar bereganaturiko euskara erabiltzeko gune egokia izango dute.
Udalekuak dira Pasaian erroldatuak dauden haurrentzat edo Pasaian ikasten duten haurrentzat, baldin eta 2015 eta 2021 urte bitartean jaiotakoak badira (bi urteak barne), alegia, Haur Hezkuntzako 3 urteko gelatik Lehen Hezkuntzako 4. ikasturtera arte, biak barne.
Uztailaren 1etik 30era izango dira, eta ordutegia hau izango da: 9:30etik 13:00etara, astelehenetik ostiralera. Uztailaren 25ean ez da udalekurik izango. Taldeak 10 eta 12 haur bitartekoak izango dira, eta begirale bana izango dute. Jarduera ezberdin asko egingo dituzte: tailerrak, jolasak, eskulanak, txangoak, igerilekura eta hondartzara irteerak, eta beste hainbat, adinaren arabera.
Pasaian erroldatuta dauden edo Pasaian ikasten duten 2015. eta 2021. urte bitartean jaiotako haurrentzat, biak barne - Haur Hezkuntzako 3 urteko gelatik Lehen Hezkuntzako 4. ikasturtera, biak barne-.
003 - Udaleku Irekiak | |
---|---|
Udaleku Irekiak | 79,50 Euro |
Udaleku irekiak: Udal Gizarte Zerbitzuetatik deribatutako kasuak | 0 Euro |
004 - Gazteria Arloko Programak. Familientzako hobaria | |
---|---|
Diru-sarrera guztiak kontuan harturik, ondoko taularen arabera: (Hobari horiek ezin izango dira bata bestearekin pilatu, eta berehala ezartzekoak izango dira, egoki egiaztatu eta gero) | |
<= LAGS x2 (seme-alaba bateko familiak) | 10 % |
<= LAGS x3 (seme-alaba bateko familiak) | 5 % |
<= LAGS x4 (seme-alaba bateko familiak) | 0 % |
<= LAGS x5 (seme-alaba bateko familiak) | 0 % |
<= LAGS x2 (2 seme-alabako familiak) | 30 % |
<= LAGS x3 (2 seme-alabako familiak) | 20 % |
<= LAGS x4 (2 seme-alabako familiak) | 15 % |
<= LAGS x5 (2 seme-alabako familiak) | 10 % |
<= LAGS x2 (3 seme-alabako familia ugariak) | 85 % |
<= LAGS x3 (3 seme-alabako familia ugariak) | 75 % |
<= LAGS x4 (3 seme-alabako familia ugariak) | 60 % |
<= LAGS x5 (3 seme-alabako familia ugariak) | 50 % |
<= LAGS x6 (3 seme-alabako familia ugariak) | 40 % |
<= LAGS x7 (3 seme-alabako familia ugariak) | 30 % |
<= LAGS x2 (4 seme-alaba edo gehiagoko familia ugariak) | 90 % |
<= LAGS x3 (4 seme-alaba edo gehiagoko familia ugariak) | 85 % |
<= LAGS x4 (4 seme-alaba edo gehiagoko familia ugariak) | 75 % |
<= LAGS x5 (4 seme-alaba edo gehiagoko familia ugariak) | 65 % |
<= LAGS x6 (4 seme-alaba edo gehiagoko familia ugariak) | 55 % |
<= LAGS x7 (4 seme-alaba edo gehiagoko familia ugariak) | 45 % |
<= LAGS x8 (4 seme-alaba edo gehiagoko familia ugariak) | 35 % |
Kuota 79,50 €-koa da. Ordainketa haurraren izenean egingo da, kontu korronte honetan: Kutxa ES55-2095-5400-02-1061652334 Familia-errentaren arabera hobariak daude.
Ez dagokio
Ez dagokio
Sustapen arloa - Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapena
MATRIKULAZIOA
Matrikulazio-epeak 2025eko maiatzaren 5etik 16ra bitarte.
TALDEAK
Adina eta barrutia kontuan izanda banatuko dira haurrak. Taldeak gehienez 10 eta 12 bitartekoak izan daitezke. Begirale bana izango dute.
PLAZAK
Plaza mugatuak dira, guztira 360. Plaza kopurua gainditzen bada, zozketa egingo da. Zozketa horretan lehentasuna Udalekuetan anai-arrebak dituzten haurrak eta gero iazko udalekuetan parte hartutako haurrak.
Datuen tratamenduaren arduraduna: PASAIAKO UDALA
Datuen Babesaren Ordezkariaren posta-helbidea: dbd-dpd@pasaia.net (datuen babesarekin zerikusia duten gaietarako bakarrik erabiltzeko)
Xede orokorra: Udalak kudeatzen dituen prozedura eta espedienteak tramitatzea.
Xede espezifikoa; Zilegitasuna; Lagapenak: TRATAMENDU JARDUEREN ERREGISTROA - 2.09 Atala: GAZTERIA
Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO