Dirulaguntzak Gazteria Saileko jardueretarako

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Pasaiako irabazteko asmorik gabeko elkarte eta taldeei dirulaguntza, haurrekin, gazteekin eta aisialdiarekin lotutako programak eta jarduerak finantzatzeko.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Irabazteko asmorik ez duten gazte-elkarte eta aisialdiko taldeek egoitza soziala Pasaian badute eta Elkarteen Udal Erregistroan izena emanda badaude.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Urtean zehar egindako jardueraren azalpen-memoria:

Aurreikusitako helburuak.
Egindako programazioa.
Parte-hartzaileak: kopurua, adinak...
Egunak, orduak eta biltzeko lekua.
Egindako publizitatea (ale bat eman).
Jarduera behar bezala balioesteko interesgarri izan daitekeen edozein datu.

* Herriko jai, Inauteri, Olentzero, Erregeetako kabalgata, kontzertu, herri bazkari edo afari edo antzeko festekin lotutako jarduerarik, ezta familia txangoak ere ez sartu. Sail honek diru-laguntzetatik kanpo uzten ditu.

  • Jardueraren gastu eta sarreren balantze orokorra.
  • Aurrekontuan jaso diren gastu guztien fakturak gutun-azal batean, non Gazte Taldearen datuak eta “Urteko jarduera” identifikatuko diren.
  • Laguntza lehen aldiz eskatzen bada edota talde eskatzaileak kontu-korrontearen datuak aldatu baditu, banku-entitate edo aurrezki-kutxa batek egindako dokumentua non ziurtatzen den titulartasuna eta hari dagozkion datuak.
  • Zerga-betebeharretan egunean dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria, baldin eta eskabidean dagokion laukian baimenik eman ez badio dagokion sailari hori egiteko.
  • Gizarte Segurantzarekiko zerga-betebeharretan egunean dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria, baldin eta eskabidean dagokion laukian baimenik eman ez badio dagokion sailari hori egiteko.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Edozein administrazio publikoko (udalak, aldundiak, autonomia-erkidegoak, estatuko administrazioa edo mendeko erakundeak) erregistro-arloko laguntza-bulegotan, beti ere EIS sisteman badago.
  • Postetxean, EBBE zerbitzuan.

        ZENBAT BALIO DU?

        Ez du kosturik

        PROZEDURAREN EPEA

        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: aurkakoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        1. Sailean dokumentazioa aztertu eta txosten teknikoa egin
        2. Balorazio batzordearen proposamena
        3. Alegazio epea
        4. Alegazioen inguruko txostena
        5. Balorazio batzordearen irizpena
        6. Aurrefiskalizazioa
        7. TGBren akordioa
        8. Ordainketa
        9. BDNS akordioa eta ordainketa argitaratu
        10. Taula publikoan argitaratu

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Tokiko Gobernu Batzarra

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        Sustapen arloa - Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapena

        OHARRAK

        Dirulaguntza espediente honen inguruko argitalpenak ikusteko:

        https://www.pasaia.eus/espedienteetako_argitalpenak

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Datuen tratamenduaren arduraduna: PASAIAKO UDALA

        Datuen Babesaren Ordezkariaren posta-helbidea: dbd-dpd@pasaia.net (datuen babesarekin zerikusia duten gaietarako bakarrik erabiltzeko)

        Xede orokorra: Udalak kudeatzen dituen prozedura eta espedienteak tramitatzea.

        Xede espezifikoa; Zilegitasuna; Lagapenak: TRATAMENDU JARDUEREN ERREGISTROA - 2.09 Atala: GAZTERIA

        Eskubideak: Irispide eskubidea, Zuzentzeko eskubidea, Ezerezteko eskubidea, Tratamendua mugatzeko eskubidea eta aurka egiteko eskubidea

        Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO