Eskaria egiten duten irabazi asmorik gabeko kirol elkarteei ohiko dirulaguntzak emateko prozedura arautzen du, haiek Pasaiako udalerrian kirol programak eta jarduerak egin ditzaten.
Edozein kirol elkartek, baldin eta Pasaiako udalerrian kirolaren arloan egitarauak antolatu eta burutzen baditu.
Elkarte edo klub horiek izena emana izan behar dute Elkarteen Udal Erregistroan. Eskakizun horren ordez, salbuespen gisa, onar daiteke Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistroan izena emana izatea, direlako elkarte horiek noizean behin jardueraren bat egiten badute Pasaiako udalerrian, eta haietan udal presentzia instituzionala egotea interesgarri jotzen bada.
Pasaiako elkarteek beren egoitza Pasaian izan beharko dute.
Eskari-orria honako agiri hauekin erregistratu behar da:
DOKUMENTAZIO OROKORRA
Klubak egindako jardueren memoria: datak, parte-hartzaileak eta jarduera horietara bideratutako zenbatekoa adierazita.
Klubak egindako lana egiaztatzeko eta horren lekuko izateko balio duen dokumentazio grafikoa edo ikus-entzunezkoa.
1. ATALA
A) KIROL FEDERATUARI LOTUTAKO ENTITATE ESKATZAILEEN OHIKO JARDUERA PROGRAMAK
a.1) KLUBAREN / ELKARTEAREN IZAERA
a.1.1) Klubaren / Elkartearen antzinatasuna: Klubaren / elkartearen ziurtagiria antzinatasuna adierazten duena.
a.1.2) Lankidetza Pasaiako Kirol Sailarekin: Klubaren / elkartearen ziurtagiria egindako ekintzen zerrenda adierazten duena.
a.1.3) Kirola sustatzeko hitzarmenak Pasaiako Ikastetxeekin: Hitzarmen bakoitzaren kopia.
a.1.4) Lokalik ez edukitzea eta udalaren beste dirulaguntzarik ez jasotzea: Klubaren / elkartearen ziurtagiria.
a.1.5) Zuzendaritza Batzordearen egitura: Eusko Jaurlaritzak emandako inskripzio-ziurtagiria.
a.2) KLUBAREN / ELKARTEAREN KIROL JARDUERA
a.2.1) Bertako kirolen sustapena: Federazioaren ziurtagiria.
a.2.2) Kirol sekzio kopurua: Federazio bakoitzaren ziurtagiria.
a.2.3) Talde federatuak: Federazioaren ziurtagiria.
a.2.4) Lehia maila edo parte-hartze esparrua: Federazioaren ziurtagiria.
a.2.5) Lizentzia federatuak guztira: Federazioaren ziurtagiria
a.2.6) Emakumeen lizentzia federatuak guztira: Federazioaren ziurtagiria
a.2.7) Kirol egokitutako lizentzia federatuak guztira: Federazioaren ziurtagiria
a.3) KALITATEAREN SUSTAPENA ATAL TEKNIKOAN
Balorazio-atal honetako maila bakoitzari dagozkion tituluen kopia
B) DEPARTAMENTUAREN HELBURUEKIN BAT DATOZEN KIROL JARDUEREN PROGRAMAK
b.1) EKINTZAREN BALORAZIO OROKORRA
Ekintza programa baten barruan egotea: Jardueren egitaraua
Jardueraren memoria, gutxienez datu hauek jasoko dituena:
Kirol jardueraren edo modalitatearen izena
Ekintzak
Ekintzen zerrenda.
Emakumeentzat espresuki bideratutako jarduerak (zenbat eta zeintzuk).
65 urte baino gehiagoko adinakoentzat espresuki bideratutako jarduerak (zerrenda).
Behar bereziak dituzten pertsonentzat espresuki bideratutako jarduerak (zerrenda).
b.2) EKINTZEN IZAERA
b.2.1) Antzinatasuna: Klubaren edo elkartearen ziurtagiria ekintzaren antzinatasuna adieraziz
b.2.2) Parte-hartzaileen datuak. Parte-hartzaileen zerrenda honako hauek zehaztuta:
Gizonezko parte-hartzaile kopurua.
Emakumezko parte-hartzaile kopurua.
65 urte baino gehiagoko parte-hartzaileen kopurua.
Behar bereziak dituzten parte-hartzaileen kopurua
C) KIROL ELKARTEAN EUSKARA SUSTATZEAGATIK
c.1) BERARIAZKO PRESTAKUNTZA TEKNIKO HOMOLOGATUA EUSKARAZ EGITEAGATIK
Klubeko kideek euskaraz egindako berariazko prestakuntza tekniko homologatuaren titulua edo ziurtagiria.
c.2) PASAIAKO EUSKARAREN PLAN ESTRATEGIKOAREN BAITAN EGINDAKO IBILBIDEA
Elkarteak edo klubak antolatzen dituen adin txikiko haur eta gazteei zuzendutako jarduerak euskaraz egiten direla adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena.
Indarrean dagoen Euskara Planaren dokumentua eta onartua izan den zuzendaritza batzordeko akta.
Elkarteko hizkuntza arduradunaren izendapenaren dokumentua
c.3) ENTRENATZAILE ETA HEZITZAILEEN ARTEAN EUSKARAREN EZAGUTZA ETA ERABILERA BULTZATU
Entrenatzaile eta hezitzaileen zerrenda, bakoitzaren euskara maila adieraziz. (Tituluaren kopiak erantsi behar dira).
Entrenatzaile guztiekiko hizkuntza estrategien prestakuntza saioetan parte hartzen duten entrenatzaileen portzentaia: Prestakuntza saioetara bertaratze ziurtagiriak.
D) KLUBEAN HAUR ETA NERABEEN ESKUBIDEAK BERMATZEAGATIK
d.1) HAUR ETA NERABEEN ESKUBIDEAK BERMATZEKO UDALAK SUSTATZEN DUEN ESKUBIDEAN PLANEAN PARTE HARTZEA
Elkarteko haur eta nerabeen eskubideak bermatzeko arduradunaren izendapenaren dokumentua.
d.2) HAUR ETA NERABEEN PARTE-HARTZEA AKTIBOKI SUSTATZEA
Jarduera edo ekintzaren memoria haur eta nerabeen parte-hartze aktiboa nola sustatu den zehaztuz.
d.3) HAUR ETA NERABEEN PARTE-HARTZE AKTIBOA SUSTATZEKO ESKUBIDEAN PLANETIK ESKAINTZEN DIREN FORMAZIO SAIOETAN PARTE HARTZEA
Eskubidean planak eskaintzen dituen prestakuntza-saioetan klubak duen parte-hartzearen portzentaia.
Prestakuntza saioetarako bertaratze-ziurtagiriak.
d.4) HAUR ETA NERABEEKIN UDALAK EZARRITA DITUEN PRAKTIKA ONEKIN BAT EGITEA
Erakundearen erantzukizunpeko adierazpena, haur eta nerabeekin praktika onen Pasaiako Udaleko gida liburuarekin bat egiten duela adierazten duena.
E) DATU EKONOMIKOAK EGIAZTATZEN DITUEN DOKUMENTAZIOA
Epealdiko balantzea.
Elkartearen edo entitatearen diruzainak izenpetzen duen agiria ziurtatuz aitortzen diren diru-sarrerak klubak izan dituen laguntza publiko, pribatu zein bestelako izaerako guztiak direla.
Fakturen zerrenda
Fakturak bat etorriko dira dirulaguntzaren xede den proiektuarekin edo jarduera garatzen den aldiarekin.
Faktura agiri zenbakia.
Data.
Hornitzailearen IFK.
Hornitzailearen izena.
Kontzeptua.
Zenbatekoa.
Aurretik azaldutako atalak jasotzen ez dituzten faktura guztiak ez dira dirulaguntzaren justifikazioan sartuko.
Langile gastuen kasuan, honako hauen bidez justifikatu beharko dira: RLC (Kotizazioen Likidazio Zerrenda) eta RNT (Langileen Zerrenda Nominala), nominak, 110 eredua eta atxikipenen 190 eredua.
2. ATALA
A) BURUTU DEN PROGRAMA BAKOITZAREN DATUAK
Klub antolatzailea.
Arduraduna.
Jardueren deskribapena.
Adinak.
Datak.
Ordutegiak.
Tokia.
Egindako jarduera egiaztatzeko eta lekukotza emateko balio duen dokumentazio grafikoa edo ikus-entzunezkoa.
B) DATU EKONOMIKOAK EGIAZTATZEN DITUEN DOKUMENTAZIOA
Jardueren balantzea.
Diru-sarreren zerrenda.
Elkartearen edo entitatearen diruzainak izenpetzen duen agiria ziurtatuz aitortzen diren diru-sarrerak klubak izan dituen laguntza publiko, pribatu zein bestelako izaerako guztiak direla.
Fakturen zerrenda
Fakturak bat etorriko dira dirulaguntzaren xede den proiektua edo jarduera garatzen den aldiarekin.
Faktura agiri zenbakia.
Data.
Hornitzailearen IFK.
Hornitzailearen izena.
Kontzeptua.
Zenbatekoa.
Aurretik azaldutako atalak jasotzen ez dituzten faktura guztiak ez dira dirulaguntzaren justifikazioan sartuko.
Ez du kosturik
Tokiko Gobernu Batzarra
Sustapen arloa - Jarduera fisikoa eta kirola
Dirulaguntza espediente honen inguruko argitalpenak ikusteko:
https://www.pasaia.eus/espedienteetako_argitalpenak
Datuen tratamenduaren arduraduna: PASAIAKO UDALA
Datuen Babesaren Ordezkariaren posta-helbidea: dbd-dpd@pasaia.net (datuen babesarekin zerikusia duten gaietarako bakarrik erabiltzeko)
Xede orokorra: Udalak kudeatzen dituen prozedura eta espedienteak tramitatzea.
Xede espezifikoa; Zilegitasuna; Lagapenak: TRATAMENDU JARDUEREN ERREGISTROA - 2.08 Atala: KIROLAK
Informazio gehiago: www.pasaia.eus/DBLO