Gizarte erakundeentzat dirulaguntzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Gizarte Zerbitzuen eta osasunaren alorretan diharduten elkarteentzako dirulaguntzak.

NORK ESKA DEZAKE?

Dirulaguntza jasotzeko aukera izango dute, oinarri orokorretan jasotakoaz gain, ondorengo baldintzak betetzen dituzten Elkarteek:

  1. Gizarte zerbitzuekin edo eta osasunarekin zerikusia duten ekintzak garatzea.
  2. Elkartearen eskuhartzea Gipuzkoako Lurralde historikoaren eremuan garatzea.
  3. Dirua irabaztea xede ez izatea, izaera juridikoa edozein dela ere, elkartea, fundazioa, gizarte ekimenerako kooperatiba edo dirua irabaztea xede ez duen beste edozein, eta helburu publiko edo gizarte interesa betetzea sustatzea.

Interesa duten guztiek edo horien ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Dirulaguntza eskaera egiteko, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

  • Dirulaguntza eskaera-orri normalizatua.
  • Entitate eskatzailearen Identifikazio Fiskaleko Kodea (IFK).
  • Eskaera orrian entitate eskatzaileak derrigorrez bere kontu korronte zenbakia adieraziko du. Kontu horretan egingo da dirulaguntzaren ordainketa.
  • Aurkeztutako programa, proiektu edo jardueraren txosten zehaztuta.
  • Dirulaguntzaren xede izango den programaren aurrekontua.
  • Entitatearen urteko aurrekontua (gastuak eta sarrerak).
  • Zinpeko aitorpenak (eskaera orrian dagokion lekuan klikatuta, aurkeztutzat emango dira):
    • Zinpeko aitorpena eskaria orrian, aurkeztutako datu guztiak benetakoak direla ziurtatzen duena.
    • Zinpeko aitorpena eskaria orrian DLLOko 25. eta 26. artikuluetan ezarritako baldintzen arabera, dirulaguntzen itzuleragatiko zorduna ez izatea ziurtatzen duena. (ED 887/2006-EAO 176-uztailaren 25ekoa).
    • Zinpeko aitorpena eskaria orrian 1/2023 Legegintzako Dekretuan, martxoaren 16koa, emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bateginak jasotzen duena, jasotakoaren kontrako jarduerak antolatu ez, jarrerak izan ez edo kontrako epai ez izatea ziurtatzen duena.

Entitate eskatzaileak adierazten badu oinarri hauetan eskatzen diren dokumentuetako batzuk Lezoko udalaren esku daudela eta udalak berak ere hori hala dela badaki, interesatuak ez du dokumentazio hori aurkeztu beharrik izango.

Lezoko Udalak dirulaguntza oinarrietan ezarritako baldintzen datuak zuzenean egiaztatuko ditu datuen bitartekotza plataforman eta beste administrazioen bidez (NISAE). Hala ere, egiaztatze horri uko egiteko aukera izango du eskatzaileak. Kasu horretan dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko du.

1- FORU ALDUNDIAK: Zerga betebeharrak egunean izatea Foru Aldundian.

2- GIZARTE ASEGURANTZA: Gizarte Asegurantzarekin ordainketa betebeharrak egunean izatea.

3- POLIZIAREN ZUZENDARITZA NAGUSIA: Elkartearen arduradunaren NANaren edo agiri baliokideren baten fotokopia.

Lezoko Udalak, ofizioz, egiaztatuko ditu ondorengoak:

  • Lezoko Udalarekin egunean egotearen ziurtagiria.
  • Eskaera-orrian adierazitako kontu korrontea entitate eskatzailearena dela ziurtatzea.
  • Eusko Jaurlaritzako Entitateen dagokion Erregistroan inskribatuta dagoelako egiaztagiria.
  • Entitatearen estatutuak.
  • Entitatearen zuzendaritza osaketaren egiaztagiria.

Ezin bada datuen artekaritza plataformen bidez edo hartarako gaitutako bestelako sistema elektronikoen bidez kontsulta egin, salbuespen moduan eskatu ahal izango zaio eskatzaileari dokumentazio hori aurkezteko.

NON ESKATZEN DA?

    Telefonoz (Kontsultarako):
  • 8:30-13:30
    943 52 10 94

                              BETEKIZUN EKONOMIKOAK

                              Dohainik.

                              PROZEDURAREN EPEA

                              • Aurreikusitako epea: 4 hilabete
                              • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
                              • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

                              ARAUDI APLIKAGARRIA

                              ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                              1- Eskabidea Gizarte Zerbitzuak sailera bidali.

                              2- Eskaeraren eta dokumentazioaren balorazioa.

                              3- Erabakia eta erantzuna.

                              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                              Gizarte Zerbitzuak - Gizarte Zerbitzuak

                              OHARRAK

                              ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA: 2025eko maiatzaren 15etik 24ra (biek barne).

                              DATU PERTSONALEN BABESA

                              Fitxategiaren izena: Dirulaguntzak

                              Fitxategiaren xedea: Udalak pertsona fisikoei, elkarteei eta erakundeei eman beharreko laguntzen eta dirulaguntzen beharrezko kudeaketatik eratorritako informazio pertsonala kudeatzea.

                              Aurreikusitako lagapenak:- Gipuzkoako Foru Aldundia - Eusko Jaurlaritza

                              Eskubideak: datuetara irispidea izateko, datuak zuzentzeko, ezerezteko, eramateko, tratamendua mugatzeko eta tratamenduari aurka egiteko eskubidea.

                              Datuen tratamenduaren arduraduna: Lezoko Udala, Gurutze Santuaren Plaza, 1. 20100 Lezo (Gipuzkoa): dbo@lezo.eus

                              Legitimazioa: Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 8.1 eta 2. artikuluak: datuen tratamendua legezko betebeharragatik, interes publikoagatik edo botere publikoen jardunagatik. Legitimazio zehatzagoa tratamendu-jardueren erregistroan aurki daiteke, edo, bestela, fitxari dagokion araudi aplikagarrian.

                              Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta daiteke gure webguneko datuen babesari buruzko atalean: www.lezo.eus/eu/datu-babesa