Udalerriz gaindiko eremuetan euskara sustatzen dabiltzan erakundeen jarduerentzat dirulaguntzak (GAOn argitaratzen denetik 2025-12-19ra)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udalerriz gaindiko eremuetan euskara sustatzen dabiltzan erakundeen jarduera diruz laguntzea.

NORK ESKA DEZAKE?

Udalerriz gaindiko eremuetan euskara sustatzen dabiltzan erakundeak edo elkarteak.

Betebeharrak:

- Euskararen normalizazioan eragiten duten esparruak lantzea.

- Irabazi asmorik gabeko erakunde edo elkarteak izatea.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaera egiteko, oinarri orokorretan eskatutakoaz gain ondorengo dokumentazioa aurkeztu beharko da:

  • Diruz laguntzea nahi den jardueraren edo egitasmoaren memoria labur bat.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre (Kultura, Euskara eta Kirola):
  • Aurrez aurrekoa
    Donibane kal. 2 (Behea) 20100 LEZOKO UNIBERTSITATEKO UDALA
    8:30-13:30
    943-513476

    Telefonoz (Kontsultarako):
  • 8:30-13:30
    943-513476

                              BETEKIZUN EKONOMIKOAK

                              Dohainik.

                              PROZEDURAREN EPEA

                              • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
                              • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
                              • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

                              ARAUDI APLIKAGARRIA

                              ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                              1- Eskabidea jasotzea, egiaztatzea eta erregistratzea.

                              2- Interesdunari eskabidearen kopia edo hartu-agiria eta dagokion erregistro-zenbakia ematea.

                              3- Eskabidea euskara sailera bidaltzea.

                              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                              Euskara Saila - Euskara Saila

                              OHARRAK

                              Izapide hori betetzeko Udalak berak egiten dituen ziurtagiriak ez ditu eskatzaileak aurkeztuko, sailak berak izapidetuko baititu barne-prozedurei jarraiki.

                              DATU PERTSONALEN BABESA

                              Fitxategiaren izena: Dirulaguntzak

                              Fitxategiaren xedea: Udalak pertsona fisikoei, elkarteei eta erakundeei eman beharreko laguntzen eta dirulaguntzen beharrezko kudeaketatik eratorritako informazio pertsonala kudeatzea.

                              Aurreikusitako lagapenak:- Gipuzkoako Foru Aldundia - Eusko Jaurlaritza

                              Eskubideak: datuetara irispidea izateko, datuak zuzentzeko, ezerezteko, eramateko, tratamendua mugatzeko eta tratamenduari aurka egiteko eskubidea.

                              Datuen tratamenduaren arduraduna: Lezoko Udala, Gurutze Santuaren Plaza, 1. 20100 Lezo (Gipuzkoa): dbo@lezo.eus

                              Legitimazioa: Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 8.1 eta 2. artikuluak: datuen tratamendua legezko betebeharragatik, interes publikoagatik edo botere publikoen jardunagatik. Legitimazio zehatzagoa tratamendu-jardueren erregistroan aurki daiteke, edo, bestela, fitxari dagokion araudi aplikagarrian.

                              Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta daiteke gure webguneko datuen babesari buruzko atalean: www.lezo.eus/eu/datu-babesa