Aisialdiko begirale/zuzendari edo eskola kiroleko begirale laguntzaile ikastaroa egiteko (GAOn argitaratzen denetik 2025-12-31era)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Aisialdiko begirale/zuzendari titulu ofiziala ateratzeko edo kirol begirale formazioa eskuratzeko ikastaroak euskaraz egiteko dirulaguntzak ematea.

NORK ESKA DEZAKE?

Ezaugarri hauek dituzten ikastaroak egin dituzten pertsonak:

- Ikastaroak euskaraz egina izan behar du eta Eusko Jaurlaritzak edo Gipuzkoako Foru Aldundiak homologatua.

- Ikastaroaren alderdi teorikoa gaindituta izatea eta araututako gehienezko epearen barruan titulua ateratzea.

    AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

    • Gastuaren justifikazioa (Matrikulen ordainagiriak, fakturak, …), Lezoko Udaleko Euskara Sailaren dirulaguntzak arautzeko oinarrietako, 1. Artikuluko, b ataleko 2.e puntuan jasotzen diren kasuak ezik).
    • Aisialdiko/Kirol eskolak egindako ziurtagiria, non egiaztatuko den:
    1. Eskatzaileak ikastaroa gauzatu duela eta alderdi teorikoa gainditu duela
    2. Ordaindutako matrikularen zenbatekoa
    3. Ikastaroaren homologazioa
    4. Zein hizkuntzatan burutu den ikastaro.

    NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre (Kultura, Euskara eta Kirola):
    • Aurrez aurrekoa
      Donibane kal. 2 (Behea) 20100 LEZOKO UNIBERTSITATEKO UDALA
      8:30-13:30
      943-513476

      Telefonoz (Kontsultarako):
    • 8:30-13:30
      943-513476

                                BETEKIZUN EKONOMIKOAK

                                Dohainik.

                                PROZEDURAREN EPEA

                                • Aurreikusitako epea: Zehaztu gabe
                                • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

                                ARAUDI APLIKAGARRIA

                                ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                                1- Eskabidea jasotzea, egiaztatzea eta erregistratzea.

                                2- Interesdunari eskabidearen kopia edo hartu-agiria eta dagokion erregistro-zenbakia ematea.

                                3- Eskabidea euskara sailera bidaltzea.

                                IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                                Euskara Saila - Euskara Saila

                                OHARRAK

                                Izapide hori betetzeko Udalak berak egiten dituen ziurtagiriak ez ditu eskatzaileak aurkeztuko, sailak berak izapidetuko baititu barne-prozedurei jarraiki.

                                DATU PERTSONALEN BABESA

                                Fitxategiaren izena: Dirulaguntzak

                                Fitxategiaren xedea: Udalak pertsona fisikoei, elkarteei eta erakundeei eman beharreko laguntzen eta dirulaguntzen beharrezko kudeaketatik eratorritako informazio pertsonala kudeatzea.

                                Aurreikusitako lagapenak:- Gipuzkoako Foru Aldundia - Eusko Jaurlaritza

                                Eskubideak: datuetara irispidea izateko, datuak zuzentzeko, ezerezteko, eramateko, tratamendua mugatzeko eta tratamenduari aurka egiteko eskubidea.

                                Datuen tratamenduaren arduraduna: Lezoko Udala, Gurutze Santuaren Plaza, 1. 20100 Lezo (Gipuzkoa): dbo@lezo.eus

                                Legitimazioa: Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 8.1 eta 2. artikuluak: datuen tratamendua legezko betebeharragatik, interes publikoagatik edo botere publikoen jardunagatik. Legitimazio zehatzagoa tratamendu-jardueren erregistroan aurki daiteke, edo, bestela, fitxari dagokion araudi aplikagarrian.

                                Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta daiteke gure webguneko datuen babesari buruzko atalean: www.lezo.eus/eu/datu-babesa