Euskara ikasteko matrikulak diruz laguntzeko eskaera (GAOn argitaratzen denetik 2025-12-31era)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Dirulaguntza hauen xedea da euskaltegi homologatu batean euskara ikasten edo hobetzen jardun duten lezoarrei matrikula ordaintzen laguntzea.

NORK ESKA DEZAKE?

1. Dirulaguntza eskuratu ahal izango du Lezoko udalerriko euskaltegian edo beste edozeinetan izena eman eta ikastaroak egiten dituen lezoar orok.

2. Dirulaguntza eskatzen dutenek ondoko baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Lezoko Udalak, euskara sustatzeko martxan jarritako plangintzaren batean parte hartzen duten Lezokoak ez diren norbanakoak (enpresak, merkataritza euskalduntzeko planak, hitzarmengintza, enpresak…)

b) Euskarazko ikastaroan gutxienez %75eko asistentzia egiaztatzea, ondoko epeei dagokienez:

  • Neguko ikastaroak: Ordu 1 egunean (5 ordu astean). Merkatarien kasuan aplikatzen den ikastaroaren arabera.
  • Udako ikastaroak: ez da ordu-kopuru jakinik eskatzen.
  • Hizkuntzen Europako Erreferentzia Markoan jasotzen den C1 edo C2 mailako ikastaroak: 120 ordu gutxienez.
  • Barnetegiko ikastaroak: Hilabete bat gutxienez.
  • Etorri berrientzako ikastaroak: AISA ikastaroak edo etorriberrientzat propio antolatutako ikastaroak.

c) Asistentzia zehazterakoan, ez dira hutsegite gisa hartuko honako kasu hauek:

  • Ikasle batek lanagatik ezin badu euskaltegira joan ordutegi horretan (enpresaren ziurtagiria aurkeztu beharko da).
  • Gaixotasuna (mediku-ziurtagiria aurkeztu beharko da).
  • Haurdunaldiagatik atsedena behar izatea (mediku-ziurtagiria aurkeztu beharko da).

d) Hala dagokionean, bere elkarte edo erakundearen eta udal euskara sail honen arteko lankidetza-hitzarmena bultzatzen laguntzea.

e) Lezoko udaleko gizarte zerbitzuek bere programaren baitan, aldeko txosten bidez, ikastaro normal edo berariazkoetan parte hartzea onesten duen kasuetan, ikaslegaiek ez dute matrikularik aurretik ordaindu beharko, Lezoko Udala arduratuko da horretaz. Era berean, aldeko txostenean jasoa dagoen kasuetan, Lezoko Udaleko Euskara Sailaren dirulaguntzak arautzeko oinarrietako 7. artikuluko a. eta b. puntuetan jasotakoak ere, ez dira bete beharrekoak izango.

f) HABEren dirulaguntza jasotzeko baldintzak betez gero, HABEri dirulaguntza eskatu izana.

Udako ikastaroetara doazenak:

1. Uda aurreko ikasturtean euskaltegi batean aritu izana lehenetsiko da (%75eko gutxieneko asistentzia edukita).

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Euskaltegiko ziurtagiria (Ikasturteko asistentzia eta errendimendua jasoko ditu).
  • Ordainagiriak (Originalak edo kopia konpultsatuak).
  • Matrikula aurreratu beharra frogatzen dutenek, Lezoko Udaleko gizarte zerbitzuen aldeko txostena edo ziurtagiria.
  • Lezokoak ez diren norbanakoen kasuan, Lezoko Udalak, euskara sustatzeko martxan jarritako plangintzaren batean (OLA plana, merkataritza euskalduntzeko plana, hitzarmengintza…) parte hartzen duela ziurtatzen duen ziurtagiria.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre (Kultura, Euskara eta Kirola):
  • Aurrez aurrekoa
    Donibane kal. 2 (Behea) 20100 LEZOKO UNIBERTSITATEKO UDALA
    8:30-13:30
    943-513476

    Telefonoz (Kontsultarako):
  • 8:30-13:30
    943-513476

                              BETEKIZUN EKONOMIKOAK

                              Dohainik.

                              PROZEDURAREN EPEA

                              • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
                              • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
                              • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

                              ARAUDI APLIKAGARRIA

                              ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                              1- Eskabidea jasotzea, egiaztatzea eta erregistratzea.

                              2- Interesdunari eskabidearen kopia edo hartu-agiria eta dagokion erregistro-zenbakia ematea.

                              3- Eskabidea euskara zerbitzura bidaltzea.

                              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                              Euskara Saila - Euskara Saila

                              OHARRAK

                              Izapide hori betetzeko Udalak berak egiten dituen ziurtagiriak ez ditu eskatzaileak aurkeztuko, zerbitzuak berak izapidetuko baititu barne-prozedurei jarraiki.

                              DATU PERTSONALEN BABESA

                              Fitxategiaren izena: Dirulaguntzak

                              Fitxategiaren xedea: Udalak pertsona fisikoei, elkarteei eta erakundeei eman beharreko laguntzen eta dirulaguntzen beharrezko kudeaketatik eratorritako informazio pertsonala kudeatzea.

                              Aurreikusitako lagapenak:- Gipuzkoako Foru Aldundia - Eusko Jaurlaritza

                              Eskubideak: datuetara irispidea izateko, datuak zuzentzeko, ezerezteko, eramateko, tratamendua mugatzeko eta tratamenduari aurka egiteko eskubidea.

                              Datuen tratamenduaren arduraduna: Lezoko Udala, Gurutze Santuaren Plaza, 1. 20100 Lezo (Gipuzkoa): dbo@lezo.eus

                              Legitimazioa: Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 8.1 eta 2. artikuluak: datuen tratamendua legezko betebeharragatik, interes publikoagatik edo botere publikoen jardunagatik. Legitimazio zehatzagoa tratamendu-jardueren erregistroan aurki daiteke, edo, bestela, fitxari dagokion araudi aplikagarrian.

                              Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta daiteke gure webguneko datuen babesari buruzko atalean: www.lezo.eus/eu/datu-babesa