Euskarak web orrietan duen presentzia areagotzeko asmoarekin, web-orriak euskaraz jartzeko dirulaguntzak ematea du helburu.
Bete beharreko baldintzak:
- Jasotzaileak izango dira, helbide fiskala Lezon kokatua duten pertsona juridikoak.
- Dirulaguntza behin bakarrik eskatu ahal izango da.
- Web-orriak elebitan izango dira eta itzulpen lanak lagunduko dira diruz. Dirulaguntza jasotzeko hizkuntzaren kalitatea eta zuzentasuna bermatu beharko dira.
- Ez dira diruz lagungarri izango, ez web pertsonalak, ez irakaskuntzari lotutakoak, ez iraingarriak edo alderdi politikoenak edota Lezoko Udalak lehendik diruz lagundutakoak.
- Enpresa berak ezingo du beste web orri bat izan dominio ezberdinarekin negozio edo erakunde berari lotutakoa.
- Web orriaren edukietan genero perspektiba eta hizkuntza ez sexista kontuan izan beharko dira.
Dohainik.
1- Eskabidea jasotzea, egiaztatzea eta erregistratzea.
2- Interesdunari eskabidearen kopia edo hartu-agiria eta dagokion erregistro-zenbakia ematea.
3- Eskabidea euskara sailera bidaltzea.
Euskara Saila - Euskara Saila
Izapide hori betetzeko Udalak berak egiten dituen ziurtagiriak ez ditu eskatzaileak aurkeztuko, zerbitzuak berak izapidetuko baititu barne-prozedurei jarraiki.
Fitxategiaren izena: Dirulaguntzak
Fitxategiaren xedea: Udalak pertsona fisikoei, elkarteei eta erakundeei eman beharreko laguntzen eta dirulaguntzen beharrezko kudeaketatik eratorritako informazio pertsonala kudeatzea.
Aurreikusitako lagapenak:- Gipuzkoako Foru Aldundia - Eusko Jaurlaritza
Eskubideak: datuetara irispidea izateko, datuak zuzentzeko, ezerezteko, eramateko, tratamendua mugatzeko eta tratamenduari aurka egiteko eskubidea.
Datuen tratamenduaren arduraduna: Lezoko Udala, Gurutze Santuaren Plaza, 1. 20100 Lezo (Gipuzkoa): dbo@lezo.eus
Legitimazioa: Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 8.1 eta 2. artikuluak: datuen tratamendua legezko betebeharragatik, interes publikoagatik edo botere publikoen jardunagatik. Legitimazio zehatzagoa tratamendu-jardueren erregistroan aurki daiteke, edo, bestela, fitxari dagokion araudi aplikagarrian.
Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta daiteke gure webguneko datuen babesari buruzko atalean: www.lezo.eus/eu/datu-babesa