Bere web orria izendatzeko .eus domeinua hartzen dutenentzako dirulaguntzak.
Web orria duten Lezoko erakunde, elkarte, komertzio edo enpresek '.eus' domeinuarekin izendatzen badute beren web orria, diruz lagunduko du udalak dominioaren ordainketa.
Horretarako web orriko edukia euskaraz edo elebitan egon behar du, beti ere proportzio berean.
Bere web orrietan '.eus' domeinua hartu duten, Lezoko erakunde, elkarte, komertzio edo enpresak.
Bete beharreko baldintza:
Dohainik.
1- Eskabidea jasotzea, egiaztatzea eta erregistratzea.
2- Interesdunari eskabidearen kopia edo hartu-agiria eta dagokion erregistro-zenbakia ematea.
3- Eskabidea euskara sailera bidaltzea.
Euskara Saila - Euskara Saila
Izapide hori betetzeko Udalak berak egiten dituen ziurtagiriak ez ditu eskatzaileak aurkeztuko, zerbitzuak berak izapidetuko baititu barne-prozedurei jarraiki.
Fitxategiaren izena: Dirulaguntzak
Fitxategiaren xedea: Udalak pertsona fisikoei, elkarteei eta erakundeei eman beharreko laguntzen eta dirulaguntzen beharrezko kudeaketatik eratorritako informazio pertsonala kudeatzea.
Aurreikusitako lagapenak:- Gipuzkoako Foru Aldundia - Eusko Jaurlaritza
Eskubideak: datuetara irispidea izateko, datuak zuzentzeko, ezerezteko, eramateko, tratamendua mugatzeko eta tratamenduari aurka egiteko eskubidea.
Datuen tratamenduaren arduraduna: Lezoko Udala, Gurutze Santuaren Plaza, 1. 20100 Lezo (Gipuzkoa): dbo@lezo.eus
Legitimazioa: Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 8.1 eta 2. artikuluak: datuen tratamendua legezko betebeharragatik, interes publikoagatik edo botere publikoen jardunagatik. Legitimazio zehatzagoa tratamendu-jardueren erregistroan aurki daiteke, edo, bestela, fitxari dagokion araudi aplikagarrian.
Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta daiteke gure webguneko datuen babesari buruzko atalean: www.lezo.eus/eu/datu-babesa