Lezoko edo eskualdeko izaera eta Lezoko herritarrei zerbitzua eskaintzen dien, irabazi asmorik gabeko kirol entitateek denboraldian federazioen antolaketari (liga eta txapelketetan parte-hartzea) dagokion kirol jarduera garatzera zuzenduriko dirulaguntzak.
Lezoko edo eskualdeko izaera duten kirol entitateetako ordezkariak.
a- Dirulaguntza eskaera-orri normalizatua elektronikoki sinatua.
b- Identifikazio Fiskaleko Kodearen fotokopia (aurretik aurkeztu ez badu).
c- Entitatearen estatutuak, eskaera lehenengo aldiz egiten bada, eta zuzendaritza batzordearen osaera, sexua zehaztuta (zuzendaritza aldaketa dagoenean).
d- Enitatearen kontu korrontearen zenbakia (IBANa barne) zehaztuko da eskaeran, bertan dirulaguntza jaso ahal izateko.
e- Araudi honek arautzen duen kirol jarduerari dagokion denboraldiko egitasmo memoria eta gastu eta sarreren aurrekontua.
f- Lizentzia indarrean duten kirolari federatuen (jokalari, entrenatzaile eta epaile) kopurua eta izen-zerrenda, dagokion federazioak edo Foru Aldundiak emanda, kasuak kasu; bertan azaldu beharko da non erroldatuak dauden.
g- Zerrenda bat egingo da ere, non zehazten den teknikari eta epaile bakoitzaren kirol formazioa eta erabiliko duen hizkuntza bere lanean (saio eta partida edo txapelketak).
h- Lezoko Udalarekin taldeak egindako kolaborazioen zerrenda kirol ekintzak sustatzen edo instalazioak kudeatzen (aurreko ikasturtea).
i- Herritar guztiei zuzenduriko sustapeneko kirol-ekintzen antolaketa (aurreko ikasturtean egin den ekintza bakoitzaren dokumentazioa erantsirik).
j- Zinpeko aitorpena, aurkeztutako datu guztiak benetakoak direla ziurtatzen duena.
k- DLLOko 25. eta 26. artikuluetan ezarritako baldintzen arabera, dirulaguntzen itzuleragatiko zorduna ez izatearen onuradunaren erantzunkizunpeko adierazpena (ED 887/2006-EAO 176-uztailaren 25ekoa).
Lezoko Udalari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari dagokien urteko zergen eta Gizarte Segurantzaren ordainketekin egunean egotea.
1- Eskabidea jasotzea, egiaztatzea eta erregistratzea.
2- Interesdunari eskabidearen kopia edo hartu-agiria eta dagokion erregistro-zenbakia ematea.
3- Eskabidea Kirol Sailera bidaltzea.
4- Eskaerak edo harekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioak akatsen bat baldin badu edo osatu gabe baldin badago, interesatuei bost egun naturaleko epea emango zaie, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera, hutsak konpon ditzaten. Epea amaitu eta akatsak konpondu ez badituzte, eskaera bertan behera utzi dutela joko da eta prozedura artxibatu egingo da.
Kirol departamentua - Kirol Saila
Udalak ematen dituen ziurtagiriak ez dira aurkeztu behar, udalak berak ziurtatuko ditu.
Fitxategiaren izena: Dirulaguntzak
Fitxategiaren xedea: Udalak pertsona fisikoei, elkarteei eta erakundeei eman beharreko laguntzen eta dirulaguntzen beharrezko kudeaketatik eratorritako informazio pertsonala kudeatzea.
Aurreikusitako lagapenak:- Gipuzkoako Foru Aldundia - Eusko Jaurlaritza
Eskubideak: datuetara irispidea izateko, datuak zuzentzeko, ezerezteko, eramateko, tratamendua mugatzeko eta tratamenduari aurka egiteko eskubidea.
Datuen tratamenduaren arduraduna: Lezoko Udala, Gurutze Santuaren Plaza, 1. 20100 Lezo (Gipuzkoa): dbo@lezo.eus
Legitimazioa: Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 8.1 eta 2. artikuluak: datuen tratamendua legezko betebeharragatik, interes publikoagatik edo botere publikoen jardunagatik. Legitimazio zehatzagoa tratamendu-jardueren erregistroan aurki daiteke, edo, bestela, fitxari dagokion araudi aplikagarrian.
Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta daiteke gure webguneko datuen babesari buruzko atalean: www.lezo.eus/eu/datu-babesa