ESKORIATZA BIZIRIK erosketa bonuak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Egungo egoera ekonomikoak kaltetutako eta kanpaina honi atxikitutako herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu establezimenduetan gastatzeko erosketa bonuak dira. Horrela, herrian kontsumitzea sustatuko da eta egungo inflazioaren eta interes tipoen gorarakadaren eragina arintzen lagunduko da.

Eskuratzeko epea: Martxoaren 27tik bonuak agortu arte.

NORK ESKA DEZAKE?

Adinez nagusiak diren Eskoriatzan erroldatutako pertsonak.

AURKEZTU BEHAR DIREN AGIRIAK

NAN

NON ESKATZEN DA?

Bertaratuta:

  • Ibarraundi museoa

Martxoaren 27tik apirilaren 5era

  • Astelehenetik ostegunera 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00ra
  • Ostiraletan 10:00etatik 13:00etara.

Apirilaren 11tik aurrera asteartetan 10:00etatik 13:00etara.

KOSTUA

20 € (bonuek 30 €ko balioa daukate).

ERABAKITZEKO EPEA

  • Aurreikusitako epea: momentuan.

LEGEAK ETA ARAUAK

- Deialdiaren oinarriak

ESKAERA EGIN ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

  1. Eskatzailearen datuak egiaztatu
  2. Baldintzak betetzen badira bonua saldu.
  3. 20€ kobratu.

    ORGANO ERABAKITZAILEA

    Ez dagokio

    TRAMITE HONEN ARDURA DUEN ARLOA

    Garapen ekonomikoa - Garapena

    OHARRAK

    • Txartelarekin bakarrik ordaindu daitezke.
    • Pertsona bakoitzari bonu bakarra dagokio.
    • Nahiz eta ordutegi horretan Ibarraundira gerturatzeko aukerarik ez eduki, nahi duenak bonuak erosi ahal izango dituela bermatzeko, bere NANa bese pertsona bati utzi ahalko dio eta honek erosi. Horrela, pertsona bakoitzak asko jota bi bonu erosi ahal izango ditu.

    DATU PERTSONALEN BABESA

    DATU BABESA

    Egindako eskaeretako datu pertsonalak Eskoriatzako Udalak tratatuko ditu, eskaria tramitatu ahal izateko helburuarekin.

    Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati utzi edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–.

    Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea erabil daiteke Udalaren aurrean ondorengo bideetatik:

    Bertaratuta:

    Eskoriatzako Udala

    Fernando Eskoriatza plaza

    20540 Eskoriatza

    Telematikoki: Eskaera-orri orokorra