Herriguneko auzoetan jaiak antolatzeko dirulaguntzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Eskoriazako herriguneko kale eta auzoetan jaiak antolatzeko dirulaguntza

Dirulaguntzak eskatzeko epea 2023ko apirilean zabalduko da

NORK ESKA DEZAKE?

Deialdi honen helburu diren dirulaguntzak eskatu ahal izango ditu ondorengo baldintzak betetzen dituen edozein pertsona fisiko edo juridikok:

1.- Erakundeak

a) Egoitza Eskoriatzan izatea, eta bere jarduera, nagusiki, herri honetan garatzea.

b) Egiaztatu ahal izatea zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela dirulaguntza eskatzen duten egunean.

2.- Pertsona fisikoen taldeak

Adinez nagusiak eta Eskoriatzan erroldatutakoak izan beharko dira. Auzotarren taldeak direnean taldearen ardudadunen eta N.A.N. zenbakia adierazi beharko dute.

Inolaz ere ezingo dute Eskoriatzako Udalaren dirulaguntzarik jaso balore unibertsalen aurkako helburuak, onarpen sistema, funtzionamendua edo jarduera dituzten pertsona edo erakundeek.

AURKEZTU BEHAR DIREN AGIRIAK

1.- Dirulaguntza eskaera orria. Orrian bertan aitortu beharko ditu honako hauek (onartu ezean, horiei buruzko dokumentazio espezifikoa aurkeztu beharko du)

  • Ez duela hasita edo tramitean administrazioari dirua itzultzeko inolako prozedurarik.
  • Ez duela jarduera bererako beste dirulaguntzarik eskatu.
  • Ez duela sexu-diskriminazioagatik administrazio-zigorrik, ez zigor penalik.
  • Bere xede edo helburuak ez direla emakumeen eta gizonen aukera-berdintasuneko printzipioaren kontrakoak.
  • Ez duela 38/2003 Legearen 13.2 eta 13.3 ataletan jasotako debekurik.
  • Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituela.

Eskoriatzako Udalak zuzenean eskatuko dizkie beste administrazio batzuei eskatzaileak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bete dituela egiaztatzeko behar diren datuak. Eskatzailea eskaera-orrian horren aurka agertzen bada, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoakegunean dituela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu.

2.- Elkarteek elkarte erroldan irabazi asmorik gabeko elkarte bezala inskribatuta dagoela ziurtatzeko dokumentua eta elkartearen estatutuak

3.- Diruz laguntzea eskatzen den jaietako egitaraua. Bertan, beharrezko izango da ondorengo puntu guztiak eta bakoitza jasotzea behar bezala zenbakituta eta hemen ezarritako hurrenkeran:

  • Jaietako egitaraua
  • Jarduera egingo den data zehatzak
  • Jarduera egiteko dituen baliabide tekniko eta materialak eta giza baliabideak.
  • Jardueraren aurrekontu zehatza, gastuak eta diru sarrerak xehetasunez banakatuta. Diru sarreretan zehaztu behar da eskatzen den dirulaguntzaren zenbatekoa (gehienez ere jardueraren kostu errealaren % 80a). Era berean, antolatzailearen ekarpena zehaztu beharko da, gutxienez % 20a izan beharko dena.

Proiektu guztien finantzazio propioaren maila gutxienez % 20koa izan beharko da. Finantzazio propiotzat ulertu behar da erakundeak hainbat iturri publiko edo pribatutik lortzea aurreikusten duen finantzazioa, Udalari eskatu zaion ekarpena kenduta.

Eskaera aurkezteak eskatzaileak oinarri hauetan ezarritako baldintzak osorik onartzea dakar.

NON ESKATZEN DA?

    Bertaratuta:
  • H@ZI
    Udaletxea
    Fernando Eskoriatza plaza 1 20540 ESKORIATZA
    08:00-14:30
    943 714 407

        Ohiko postaz:
      • Eskoriatzako Udala.
        Fernando Eskoriatza plaza 1 20540

            KOSTUA

            Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

            ERABAKITZEKO EPEA

            • Aurreikusitako epea: hilabete bat.
            • Legezko epea: hiru hilabete.
            • Administrazio isiltasunaren eragina: ez dagokio.

            LEGEAK ETA ARAUAK

            Eskoriatzako auzo eta kaleetan (ez elizateetan) jaiak antolatzeko dirulaguntzen oinarri espezifikoak

            ESKAERA EGIN ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, eskaneatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari erregistroaren egiaztagiria eman.
            • Eskaera eta dokumentazioa tramitatzearen ardura duen arlora bideratu.
            • Teknikariaren txostena, Kultura.
            • Batzorde informatzailearen proposamena, Kultura eta Kirola.
            • Ebazpena, Alkatearen erabakia.
            • Jakinarazpena, eskatzaileari.
            • Hala badagokio, onartutako kopuruaren %60ko aurrerapena.
            • Dirulaguntzaren bigarren zatia eskatzeko dokumentazioa aurkeztu.
            • Teknikariaren txostena, Kultura.
            • Batzorde informatzailearen diktamena, Kultura eta Kirola.
            • Jakinarazpena, eskatzaileari.
            • Ordainketa/Itzulketa egin.
            • Alkatetzaren erabakia, prozedura jasota uzteko eta amaitzeko.

            ORGANO ERABAKITZAILEA

            Alkatea

            TRAMITE HONEN ARDURA DUEN ARLOA

            Kultura - Kultura

            OHARRAK

            DATU PERTSONALEN BABESA

            DATU BABESA

            Egindako eskaeretako datu pertsonalak Eskoriatzako Udalak tratatuko ditu, eskaria tramitatu ahal izateko helburuarekin.

            Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati utzi edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–.

            Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea erabil daiteke Udalaren aurrean ondorengo bideetatik:

            Bertaratuta:

            Eskoriatzako Udala

            Fernando Eskoriatza plaza

            20540 Eskoriatza

            Telematikoki: Eskaera-orri orokorra