Beste administrazio batzuei zuzendutako dokumentuen kanpoko erregistroa (leihatila bakarra)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Eskoriatzako Udalak, leihatila bakar gisa, beste administrazio batzuei zuzendutako eskaerak, idazkiak, erreklamazioak eta komunikazioak onartzeko aukera ematen du.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten pertsona fisikoak (pertsona juridikoak: zuzenean administrazio hartzailearen egoitza elektronikoan egin behar dute tramitea. Pertsona juridikoentzako oharra)

AURKEZTU BEHAR DIREN AGIRIAK

- Eskabidea, idazkia edo erreklamazioa; interesdunaren datu guztiak eta jatorrizko sinadura jaso behar ditu. Kasuaren arabera, nahikoa izango da bidali beharreko komunikazioa adieraztea eta interesdunaren datuak ematea.
- Interesdunak eskabidearekin batera aurkeztu nahi duen dokumentazio guztia aurkeztu beharko du.
- Interesdunak argi eta garbi identifikatu beharko du zein administrazioari zuzentzen zaion.

NON ESKATZEN DA?

    Bertaratuta:
  • H@ZI
    Udaletxea
    Fernando Eskoriatza plaza 1 20540 ESKORIATZA
    08:00-14:30
    943 714 407

          Ohiko postaz:
        • Eskoriatzako Udala.
          Fernando Eskoriatza plaza 1 20540

                KOSTUA

                Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

                ERABAKITZEKO EPEA

                • Legezko epea: ez dago.

                LEGEAK ETA ARAUAK

                ESKAERA EGIN ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                • Eskaera jaso eta eskaneatu
                • Eskaera eta dokumentazioa adierazitako administraziora bidali.
                • Eskatzaileari justifikantea eman

                • Eskaera eta dokumentazioa Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailera bidaltzea.

                ORGANO ERABAKITZAILEA

                Ez dagokio

                TRAMITE HONEN ARDURA DUEN ARLOA

                Idazkaritza - Erregistroa

                OHARRAK

                Administrazio hartzaileek tramiteren baterako bide bakar gisa tramitazio elektronikoa ezarriko balute, eta horrela jakinarazi, tramite horietarako ez da kanpoko erregistro zerbitzurik eskainiko H@ZIren bidez. Beraz, interesdunek administrazio hartzailearen egoitza elektronikoan egin beharko dute tramitea, eta horrela, tramitazio bideari buruz eskatzen diren baldintzak bete.

                DATU PERTSONALEN BABESA

                DATU BABESA

                Egindako eskaeretako datu pertsonalak Eskoriatzako Udalak tratatuko ditu, eskaria tramitatu ahal izateko helburuarekin.

                Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati utzi edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–.

                Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea erabil daiteke Udalaren aurrean ondorengo bideetatik:

                Bertaratuta:

                Eskoriatzako Udala

                Fernando Eskoriatza plaza

                20540 Eskoriatza

                Telematikoki: Eskaera-orri orokorra