Merkataritza edo zerbitzu arloko establezimendu berriak irekitzeko edo negozio bat eskualdatzeko dirulaguntzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Merkatal edo zerbitzu establezimendu bat irekitzeko, edo negozio bat eskualdatzeko, lokalak alokatzeko edo erosketa prezioa ordaintzeko dirulaguntzak.

Eskaera epea: deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondorengo egunetik urte horretako urriaren 31ra arte.

NORK ESKA DEZAKE?

Merkataritza edo zerbitzu arloko establezimendu berriak irekitzeko edo eskualdatzeko dirulaguntzak jasotzeko aukera izango dute ondoren zehazten diren baldintzak betetzen dituztenak:

-. Pertsona fisikoa izatea, adinez nagusia eta jarduteko gaitasun osoarekin, edo pertsona juridiko pribatua izatea, eratua eta behar bezala inskribatuta dagokion erregistroan eskaera aurkezteko eguna baino lehen, eta egoitza soziala Eskoriatzan izatea.

-. 2024ko azaroaren 1etik aurrera merkataritza edo zerbitzu proiektu baten sustatzaile berria izatea (bai proiektu berrietan, baita eskualdatzeetan ere) Eskoriatzako hirigunean.

-. Proiektu hori lokal pribatu batean garatzea.

AURKEZTU BEHAR DIREN AGIRIAK

Interesdunek laguntzak eskatzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa:

1. Dirulaguntza eskaera orria. Orrian bertan aitortu beharko ditu honako hauek (aitortu ezean, horiei buruzko dokumentazio espezifikoa aurkeztu beharko du):

- Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela.

- Ez duela hasita edo tramitean administrazioari dirua itzultzeko inolako prozedurarik.

- Ez duela jarduera bererako beste dirulaguntzarik eskatu. Eskatu badu, horri buruzko dokumentazio espezifikoa aurkeztu beharko da.

- Ez duela sexu-diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan indarrean dagoen eta aplikatu beharrekoa den araudia urratzeagatik administrazio-zigorrik, ez zigor penalik.

- Bere xede edo helburuak ez direla emakumeen eta gizonen aukera-berdintasuneko printzipioaren kontrakoak.

- Ez duela dirulaguntzen buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13.2 eta 13.3 ataletan jasotako debekurik (Estatuko Boletin Ofiziala, 2023ko azaroaren 18koa).

2. Eskaera orriarekin batera honako agiriak aurkeztu beharko dira:

a) Enpresa pertsona juridikoa baldin bada: eratze edo aldaketa eskritura (merkataritza-erregistroko inskripzioaren araberakoa) eta identifikazio fiskaleko zenbakiaren kopia. Horiekin batera, enpresaren izenean eskaera egiten duen pertsona fisikoaren aldeko notario-ahalordearen kopia.

b) Proiektua azaltzeko txostena.

c) Proiektua berria baldin bada, ideiaren bideragarritasun plana, Debagoieneko Garapen Ekonomikorako Agentziak onartua.

d) Jarduera egin nahi den lokalaren alokairu kontratuaren edo salerosketa kontratuaren kopia. Kontratu horien ordez lokalaren jabearen zinpeko aitorpena aurkeztu ahal izango da. Bertan, eskatzaileak dirulaguntza lortuz gero lokala alokatzeko edo saltzeko konpromisoa jaso beharko da, eta adierazi beharko da lokala non dagoen, alokairuaren prezioa (edo, hala badagokio, salerosketarena) eta kontratuaren indarraldia.

e) Lokaletan eta jardueretan euskararen erabilera bermatzen dela ziurtatzeko, informazio grafikoa (argazkiak), hau da, jarduera horretan herritarrei ematen zaien idatzizko informazioa (prezioak, kartelak, eskaintza-oharrak, menuak, gutunak, arbel-oharrak...), gutxienez euskaraz idatzita dagoela, euskarari lehentasuna emanez (ordenan, tamainan...).

f) 8/2021 Lege Organikoa, ekainaren 4koa, haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean osorik babesteari buruzkoa bete beharko da, eta ondorioz, adin txikikoekin ekintzak edo jarduerak modu jarraian egiten dituztenek Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa aurkeztu beharko dute. Ziurtagiri horrek gehienez 6 hilabeteko antzinatasuna izan beharko du.

Eskoriatzako Udalak zuzenean ziurtatuko du lokalak zein bertan egin beharreko jarduerak udal lizentzia duela, edo, hala badagokio, aurretiazko jakinarazpena eginda dagoela, eta bat datorrela indarrean dagoen legediarekin.

.

NON ESKATZEN DA?

    Bertaratuta:
  • H@ZI
    Udaletxea
    Fernando Eskoriatza plaza 1 20540 ESKORIATZA
    08:00-14:30
    943 714 407

              KOSTUA

              Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

              ERABAKITZEKO EPEA

              • Aurreikusitako epea: hiru hilabete.
              • Legezko epea: sei hilabete.
              • Administrazio isiltasunaren eragina: ezespena.

              LEGEAK ETA ARAUAK

              ESKAERA EGIN ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

              • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, eskaneatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari erregistroaren egiaztagiria eman.
              • Agiriren bat falta bada, 10 eguneko epea emango da zuzentzeko, eta adieraziko zaio hala egin ezean eskabidean atzera egin duela ulertuko dela.
              • Eskaera eta dokumentazioa tramitatzearen ardura duen arlora bideratu.
              • Teknikariaren txostena, Garapen.
              • Batzorde informatzailearen proposamena, Lurralde eta Garapen ekonomiko jasangarria.
              • Ebazpena, Alkatearen erabakia.
              • Diruzaintzari jakinarazi.
              • Jakinarazpena, eskatzaileari.
              • Dirulaguntzen Sistema Nazionalean argitaratzea.

              ORGANO ERABAKITZAILEA

              Alkatea

              TRAMITE HONEN ARDURA DUEN ARLOA

              Garapen ekonomikoa - Garapena

              OHARRAK

              Eskaerei eta gainerako dokumentuei sarrera eman beharko zaie Udal Erregistroan. Ez da mezu elektronikoz aurkeztutako dokumentaziorik onartuko.

              DATU PERTSONALEN BABESA

              DATU BABESA

              Egindako eskaeretako datu pertsonalak Eskoriatzako Udalak tratatuko ditu, eskaria tramitatu ahal izateko helburuarekin.

              Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati utzi edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–.

              Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea erabil daiteke Udalaren aurrean ondorengo bideetatik:

              Bertaratuta:

              Eskoriatzako Udala

              Fernando Eskoriatza plaza

              20540 Eskoriatza

              Telematikoki: Eskaera-orri orokorra